120 milioi euro gehiago bilduko dituzte EAEko Ogasunek 2019an
Finantzen Euskal Kontseiluak aurtengo zerga itunduen diru-bilketaren itxierako aurreikuspenak iragarri ditu ostiral honetan: 15.386 milioi euro, hasiera batean aurreikusitakoa baino 120,7 milioi gehiago (% 0,8 gehiago). Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arabera, egoera ekonomikoa "mesedegarria" da EAEn, baina etorkizun ekonomikoa eta politikoa "zalantzaz" beteta dagoela azpimarratu dute.
Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia sailburua; Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano, Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, hurrenez hurren; eta Gorka Urtaran, Eudeleko presidentea Gasteizen batzartu dira, 2019ko diru-bilketaren aurreikuspenak itxi eta 2020koak zehazteko. EAEko egoera ekonomikoaren harira, "konfiantza mezu bat" zabaldu du Azpiazuk, baina nazioarteko egoera ikusita "arretaz" ibiltzeko ere gomendatu du.
Aurreikuspenen arabera, 2020an foru aldundiek 15.767,8 milioi euro bilduko dituzte zerga itunduetatik; % 2,5 gehiago, 2019rako aurreikusitako itxierako bilketaren aldean.
Foru Aldundiek erakunde komunei egingo dizkieten ekarpenei dagokienez, 10.473 milioi euroko zenbateko globala adostu da, ondoko ekarpen-koefiziente horizontalen arabera 2020rako: % 16,27 Araba, % 50,39 Bizkaia eta % 33,34 Gipuzkoa.
Egokitzapenerako Funts Orokor horren 2020rako behin-behineko zenbatekoa 137,9 milioi eurokoa izango da. Funts horren finantzazioaren % 70,04 Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio eta gainerako % 29,96a Foru Aldundiei, bakoitzak bere koefiziente horizontalen arabera.
Funts hori Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen artean banatuko da; haiei dagokie, hurrenez hurren, 57.071.113 eta 80.922.885 euro.
Finantzen Euskal Kontseiluak berriro erabaki du 2020ko ekitaldirako 20 milioi euroko ezohiko funtsa eratzea, gizarte-zerbitzuen eta prestazioen kartera garatzeko jarduerak finantzatzeko.
Sailburuak eta ahaldun nagusiek Aurrekontuen egonkortasunari eta gastuari buruzko Legean aldaketak egitea eskatu dute: Lege horrek debekatzen du diru-bilketan lortutako soberakina inbertsio produktiboetara bideratzea. Soberakin hori zorra kitatzera behartzen du Legeak.
Nazioartean, ziurgabetasuna
Kanpoko bi faktore dira kezkagarrienak: balizko akordiorik gabeko brexit batek izango lituzkeen ondorioak, eta AEBk iragarritako muga-zergak. Igoera horren eragina 7,6 milioi bat eurokoa izango litzateke Euskadin, gauzatuz gero. Gainera, dezelerazio-zikloa iritsiko omen da ekonomiara.
Horrek guztiak eragina izango du datorren urteko bilketen aurreikuspenetan. Eusko Jaurlaritzaren azken aurreikuspenaren arabera, Barne Produktu Gordinak % 2,3 egingo du gora aurten eta % 2 datorren urtean. Irailaren amaieran, baina, lehendakariak berak esan zuen litekeena dela ekitaldi honetan % 2,2 egitea gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.