Gasteizko aurrekontuak ahalbideratuko ditu Elkarrekin udal taldeak
2020rako udal aurrekontuak ahalbideratzeko akordioa lotu du Gasteizko Elkarrekin taldeak EAJ eta PSE-EE alderdiekin. Koalizioak azaldu duenez, ituna "konpromiso sozialagatik eta herritarrek ezberdinen arteko akordioak eskatzen dizkigulako" itxi dute.
Oscar Fernandez koalizio moreko bozeramailearen hitzetan, "akordioaren aldeko jarrera eraikitzailea" izan dute negoziazioetan. Bozketan abstenitu egingo direla zehaztu du eledunak.
Fernandezek prentsaurreko batean iragarri duenez, hiru milioiko balioa duten zuzenketak adostu dituzte udal gobernua osatzen duten bi alderdiekin. Besteak beste, trantsizio ekologikoa, feminismoa, berdintasun soziala eta gazteria izan dituzte jomuga zuzenketok ituntzeko orduan.
Hala, honakoetarako diru partidak gordeko dituzte: Emakumeen Etxerako, LGTBI behatokirako, Abetxukon nekazaritzarako elikagaien zentro baterako, eta eraztun berderako (milioi bat euro) . Horrez gain, 1.845.000 euro bideratuko dituzte politika sozialetara.
Hiru alderdik osatzen duten Elkarrekin koalizioa: Podemos Euskadik, Equok eta Ezker Anitzak. Azkenak —arratsaldean dute bilera Ezker Anitzakoek— ez beste biek asanbladan babestu dute akordioa (Podemosen % 95,7ko babesarekin), eta hori akordioa babesteko "nahikoa berme" dela nabarmendu du Gema Zubiaurre zinegotziak.
Urtaran: "Garai berri bat hasi da"
Gorka Urtaran alkateak "garai berri bat hasi" dela azpimarratu du, eta Elkarrekin taldearen "jarrera eraikitzaile eta arduratsua" eskertu du. "Hiriarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa", nabarmendu du.
EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuak ez du gehiengo osorik Gasteizen eta, hala, beste talde baten babesa edo abstentzioa behar zuten 2020ko aurrekontuak onartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"