EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2014/10/30 - 14:33
Bizkaiak 1.570 milioiko Aurrekontua izango du, iaz baino % 4,6 gehiago
Berez, 7.252,2 milioi euro izango ditu, baina Jaurlaritzari 4.416 milioi eman behar dizkio Aldundiak; hortaz, 1.570 milioi izango ditu datorren urtean kudeatzeko.
2014/05/02 - 22:17
EAJk Bildu Gipuzkoako ekonomia suspertzera 'behartu' nahi du
Aldundiko aurrekontuaren % 4 ekonomia suspertzeko egitasmoetara bideratzeko proposamena aurkeztu dute jeltzaleek Batzar Nagusietan.
2013/12/23 - 12:23
Garitano: ''Krisiaren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna dira''
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2014rako Aurrekontuak onartu dituzte gaur, EAJren abstentzioari esker.
2013/12/10 - 17:20
EAJk, PSEk eta PPk Bizkaiko aurrekontuak onartzeko pausoa eman dute
Bizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota dute EH Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa. Datozen egunetan onartuko dira 2014 urterako aurrekontuak.
2013/12/09 - 21:27
Bizkaia eta Arabako Aldundiek aurrekontuak onartzeko babesa lortu dute
Bizkaikoak eta Arabakoak lortu dute aurrekontuak onartzeko babesa, baina Gipuzkoakoak oposizioarekin negoziatzen jarraitzen du laguntza bila.
2013/12/09 - 11:30
EAJk eta PPk akordioa lotu dute Bizkaiko aurrekontuak onartzeko
Gaur goizean bertan azalduko dituzte akordioaren xehetasunak, ituna sinatu ostean.
2013/12/05 - 12:08
PPk eta EAJk Arabako aurrekontuetarako akordioa adostu dute
Bi alderdiek Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak erraztuko dituen akordioa aurkeztu eta bi egunera heldu da EAJren babesa. Sinadura besterik ez zaio falta.
2013/12/04 - 13:58
Bi milioi euro ez direla 'nahikoak' esan du Eudelek
Hiru hiriburuen eta bederatzi hiriren beharrak 10,3 milioi eurokoak direla gogorarazi du Euskadiko Udalen Elkarteak.
2013/12/02 - 21:24
Euskal aurrekontuei 115 zuzenketa aurkeztu dizkie PSEk
Alderdi aozialistak adierazi duenez, zuzenketak Jaurlaritzarekin "hitzartu" dira hainbat elkarrizketa izan ondoren, eta EAJren sinadurarekin erregistratu dira.
2013/11/29 - 13:19
PSEk Bizkaiko Aurrekontuak ahalbidetuko ditu abstenitu egingo baita
Jeltzaleek eta sozialistek txalotu egin dute akordioa, eta "egonkortasun instituzionala" ekarriko duela adierazi dute, Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean.
2013/10/30 - 17:54
Bizkaiak 6.919 milioi euro izango ditu 2014an, % 5,2 gehiago
Gizarte zerbitzuak bere horretan utziko dituzte, eta Adineko programako bidaiak eta kirol profesionalerako laguntzak desagertuko dira. Ermuko saihesbidea egiten ere hasiko dira.
2013/10/30 - 15:28
Bizkaiko aurrekontuek gora egingo dute 2014an
6.919 miloi euro erabiliko ditu Bizkaiko Aldundiak datorren urtean, aurreko urteetan baino gehiago.
2013/10/30 - 13:48
Josu Erkorekak Araba Aurrekontuetan 'abandonatuta' egotea ukatu du
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, "berandu baino lehen berriztatu behar da Ekarpenen Legea, eta prozesu horretan ikusiko da zein lurraldek eskatu ahal duen gehiago".
2013/04/23 - 16:35
Bizkaiak ia 20 milioi euroko soberakina lortu du 2012an
Halaber, Bizkaiko Aldundia Lutxanako tunelak ixteko eta herritarrentzat beste pasabide berri bat eratzeko Barakaldoko Udalarekin batera elkarlanean arituko dela esan du ahaldun nagusiak.
2013/02/07 - 18:32
Bizkaiko Aurrekontuak onartu dituzte, PPren abstentzioari esker
Aldundiaren aurrekontua 6.578 milioi eurokoa izango da aurten, iaz baino % 4,3 txikiagoa.
2013/02/04 - 12:47
Arabako aurrekontuak luzatzeko akordioa lortu dute PPk eta EAJk
Zorpetzeko 5,3 milioi euroko osagarriarekin iazko aurrekontuen luzapena onartu dute popularrek eta jeltzaleek.
2013/01/25 - 18:44
EAJk 'Espainiako eskuinarekin' ituna egin izana gaitzeitsu du Bilduk
Koalizio abertzaleak salatu duenez, aurrekontu proiektua aurrera ateratzen bada datozen 20 urteetarako zorpetuko dira bizkaitarrak.
2013/01/24 - 19:31
Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko akordioa itxi dute EAJk eta PPk
Ostiral honetan sinatutako dute, eta jarraian emango dute itunaren edukien berri.
2013/01/24 - 17:26
Bizkaiko aurrekontuek lehen oztopoa gainditu dute
EAJ eta PPren botoei esker, atzera bota dituzte Euskal Herria Bilduk eta sozialistek aurkeztutako osoko zuzenketak.
2013/01/24 - 13:28
EAJk eta PPk zuzenketak baztertu dituzte Bizkaiko Aurrekontuetan
PSE-EEk eta Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte, eta, beraz, Bizkaiko aurrekontuek bidea egiten jarraituko dute Batzar Nagusietan.