EAJk eta PPk akordioa lotu dute Bizkaiko aurrekontuak onartzeko
EAJk eta PPk akordioa lotu dute 2014ko Bizkaiko aurrekontuak onartzeko, eta gaur goizean bertan sinatu dute, Batzar Nagusietan.
Akordioaren mamia ekonomia sustatzeko eta gizarte laguntzak bermatzeko neurrien ingurukoa dela adierazi dute ordezkari popular eta jeltzaleek. PPk une ekonomiko larria dela eta laguntzeko garaiak direla azpimarratu du. EAJk, berriz, kritika egin dio EH Bilduri, hasieratik bere burua akordiotik kanpo kokatu duela leporatuz.
Jeltzaleek nabarmendu nahi izan dute, beharrik izan barik ere, aurrekontuek ahalik eta babesik zabalena izan zezaten, Alderdi Popularrarekin itxi dutela akordioa.
Popular eta jeltzaleen akordioak jasotzen duenez, urtarriletik aurrera Gaztetrans jarriko da martxan, ikasle eta gazteen garraioa %35 merkeago izan dadin. Ikasleei begira baita ere, foru liburutegiaren ordutegia luzatu egingo da azterketa denboran. Bonodenda kanpaina udaberrian errepikatuko da, eta Bilbo eta Gasteiz arteko autopista, AP-68a, % 60 merkatuko zaie hilean joan etorriko 10 bidaia baino gehiago egiten dituztenei.
Zure interesekoa izan daiteke
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"