EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2014/12/09 - 11:57
Jaurlaritza eta Bizkaia, Aurrekontuak onartuko dituzten bakarrak
Aurreko legealdian, EAEko erakunde guztiek lortu zuten Aurrekontuak aurrera ateratzea, nahiz eta, Aldundien kasuan, gutxiengoan gobernatu.
2014/12/07 - 17:24
'Lastima EAJk orain ikustea zer dakarren Bilduri gobernatzen uzteak'
Denis Itxasok hitz horiekin kritikatu du jeltzaleen jarrera, Markel Olanok aurrekontuen inguruan egindako iragarpenaren ostean. Hain zuzen ere, osoko emendakinari eutsiko diotela esan du Olanok.
2014/12/05 - 17:11
EAJk bertan behera utzi du Gipuzkoako aurrekontuen negoziazioa
Markel Olanok azaldu duenez, ekonomia sustatzeko eta krisiari aurre egiteko "eredu kontrajarriak" dituztelako hartu dute erabakia.
2014/12/03 - 13:41
Gipuzkoako Aurrekontuak EAJrekin adostea 'posible' dela uste du Bilduk
Akordioa "gertu" dagoela aurreratu du Xabier Olano Ogasun zuzendariak.
2014/12/02 - 13:43
43 milioiko diru-partida adostu dute PSEk eta Bizkaiak aurrekontuetan
PSE-EEren arabera, itunaren bidez 'langabeziaren kontrako borroka eta hezkuntza industriala sustatzeko azpiegiturak' sustatuko dituzte.
2014/12/02 - 13:07
Bizkaiko Diputazioak eta PSE-EEk ituna erdietsi dute Aurrekontuetan
EH Bilduk Aurrekontuen kontrako osoko zuzenketa aurkeztu du, Bizkaian “norabide aldaketa” beharrezkoa delako. Rementeriaren hitzetan, akordioa "ona da" Bizkaiarentzat eta bizkaitarrentzat.
2014/12/02 - 12:27
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu dio Bizkaiko aurrekontu proiektuari
EH Bilduk adierazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu duen aurrekontu proiektua iazkoaren kalko hutsa da eta porrot egin duten politiken aldeko apostua egin dute.
2014/11/30 - 18:58
Garitanok aurrekontuekin arduraz jokatzeko eskatu die alderdiei
Garitanok dioenez, aurrekontuak luzatu ezkero 10 milioi euro gutxiago izango ditu Gipuzkoak inbertsiorako. Zuzenketa partzialen bitartez adostasunak bilatzeko eskatu du.
2014/11/29 - 18:36
EAJk osoko zuzenketa aurkeztuko du Gipuzkoako aurrekontuen aurka
Olanok azaldu duenez, “foru gobernuak suspertze ekonomikoaren araua errespetatu ezean”, ez dute aldeko botoa emango.
2014/11/29 - 10:06
EAJk hautsi egin du Bizkaiko aurrekontuen inguruan PPrekin zuen ituna
Itxaso Atutxaren arabera, PPk jarrera “zitala” izan du Leioako bi kargudun ohi salatzean. “Bildurekin lehiatu nahi du, ea nor den ‘justiziagilerik’ handiena”, kritikatu du.
2014/10/30 - 16:03
Bizkaiko Aldundiak 1.570 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du
Zati handiena gizarte ekintza, inbertsio publikoa eta enplegua sustatzeko erabiliko da: ia 900 milioi euro, 10 eurotik ia 8, alegia.
2014/10/30 - 14:33
Bizkaiak 1.570 milioiko Aurrekontua izango du, iaz baino % 4,6 gehiago
Berez, 7.252,2 milioi euro izango ditu, baina Jaurlaritzari 4.416 milioi eman behar dizkio Aldundiak; hortaz, 1.570 milioi izango ditu datorren urtean kudeatzeko.
2014/05/02 - 22:17
EAJk Bildu Gipuzkoako ekonomia suspertzera 'behartu' nahi du
Aldundiko aurrekontuaren % 4 ekonomia suspertzeko egitasmoetara bideratzeko proposamena aurkeztu dute jeltzaleek Batzar Nagusietan.
2013/12/23 - 12:23
Garitano: ''Krisiaren aurka borrokatzeko ezinbesteko tresna dira''
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2014rako Aurrekontuak onartu dituzte gaur, EAJren abstentzioari esker.
2013/12/10 - 17:20
EAJk, PSEk eta PPk Bizkaiko aurrekontuak onartzeko pausoa eman dute
Bizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota dute EH Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa. Datozen egunetan onartuko dira 2014 urterako aurrekontuak.
2013/12/09 - 21:27
Bizkaia eta Arabako Aldundiek aurrekontuak onartzeko babesa lortu dute
Bizkaikoak eta Arabakoak lortu dute aurrekontuak onartzeko babesa, baina Gipuzkoakoak oposizioarekin negoziatzen jarraitzen du laguntza bila.
2013/12/09 - 11:30
EAJk eta PPk akordioa lotu dute Bizkaiko aurrekontuak onartzeko
Gaur goizean bertan azalduko dituzte akordioaren xehetasunak, ituna sinatu ostean.
2013/12/05 - 12:08
PPk eta EAJk Arabako aurrekontuetarako akordioa adostu dute
Bi alderdiek Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak erraztuko dituen akordioa aurkeztu eta bi egunera heldu da EAJren babesa. Sinadura besterik ez zaio falta.
2013/12/04 - 13:58
Bi milioi euro ez direla 'nahikoak' esan du Eudelek
Hiru hiriburuen eta bederatzi hiriren beharrak 10,3 milioi eurokoak direla gogorarazi du Euskadiko Udalen Elkarteak.
2013/12/02 - 21:24
Euskal aurrekontuei 115 zuzenketa aurkeztu dizkie PSEk
Alderdi aozialistak adierazi duenez, zuzenketak Jaurlaritzarekin "hitzartu" dira hainbat elkarrizketa izan ondoren, eta EAJren sinadurarekin erregistratu dira.