EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2013/11/29 - 13:19
PSEk Bizkaiko Aurrekontuak ahalbidetuko ditu abstenitu egingo baita
Jeltzaleek eta sozialistek txalotu egin dute akordioa, eta "egonkortasun instituzionala" ekarriko duela adierazi dute, Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean.
2013/10/30 - 17:54
Bizkaiak 6.919 milioi euro izango ditu 2014an, % 5,2 gehiago
Gizarte zerbitzuak bere horretan utziko dituzte, eta Adineko programako bidaiak eta kirol profesionalerako laguntzak desagertuko dira. Ermuko saihesbidea egiten ere hasiko dira.
2013/10/30 - 15:28
Bizkaiko aurrekontuek gora egingo dute 2014an
6.919 miloi euro erabiliko ditu Bizkaiko Aldundiak datorren urtean, aurreko urteetan baino gehiago.
2013/10/30 - 13:48
Josu Erkorekak Araba Aurrekontuetan 'abandonatuta' egotea ukatu du
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, "berandu baino lehen berriztatu behar da Ekarpenen Legea, eta prozesu horretan ikusiko da zein lurraldek eskatu ahal duen gehiago".
2013/04/23 - 16:35
Bizkaiak ia 20 milioi euroko soberakina lortu du 2012an
Halaber, Bizkaiko Aldundia Lutxanako tunelak ixteko eta herritarrentzat beste pasabide berri bat eratzeko Barakaldoko Udalarekin batera elkarlanean arituko dela esan du ahaldun nagusiak.
2013/02/07 - 18:32
Bizkaiko Aurrekontuak onartu dituzte, PPren abstentzioari esker
Aldundiaren aurrekontua 6.578 milioi eurokoa izango da aurten, iaz baino % 4,3 txikiagoa.
2013/02/04 - 12:47
Arabako aurrekontuak luzatzeko akordioa lortu dute PPk eta EAJk
Zorpetzeko 5,3 milioi euroko osagarriarekin iazko aurrekontuen luzapena onartu dute popularrek eta jeltzaleek.
2013/01/25 - 18:44
EAJk 'Espainiako eskuinarekin' ituna egin izana gaitzeitsu du Bilduk
Koalizio abertzaleak salatu duenez, aurrekontu proiektua aurrera ateratzen bada datozen 20 urteetarako zorpetuko dira bizkaitarrak.
2013/01/24 - 19:31
Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko akordioa itxi dute EAJk eta PPk
Ostiral honetan sinatutako dute, eta jarraian emango dute itunaren edukien berri.
2013/01/24 - 17:26
Bizkaiko aurrekontuek lehen oztopoa gainditu dute
EAJ eta PPren botoei esker, atzera bota dituzte Euskal Herria Bilduk eta sozialistek aurkeztutako osoko zuzenketak.
2013/01/24 - 13:28
EAJk eta PPk zuzenketak baztertu dituzte Bizkaiko Aurrekontuetan
PSE-EEk eta Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte, eta, beraz, Bizkaiko aurrekontuek bidea egiten jarraituko dute Batzar Nagusietan.
2013/01/22 - 23:18
PP eta EAJ Gasteizeko aurrekontuetarako akordio batera heldu dira
Prozesu negoziatzaile honen arrakastak eragina izango du PPko eta EAJko kideen artean Arabako eta Bizkaiko Aldundietako aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko garaian.
2013/01/18 - 17:46
Araba eta Bizkaiko aurrekontuen akordioa gertuago egon liteke
Arabako ahaldun nagusiak esan du jeltzaleen zuzenketa guztiak onartu, eta kontuak berriro aurkezteko prest dagoela. Baina EAJk ez du aukera hori begi onez ikusten.
2013/01/18 - 10:19
EAJk eta PPk akordioa bilatzeko negoziazioetan jarraitzea adostu dute
Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak datorren astean hasiko du bilera-sorta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin, Ajuria-Enean.
2013/01/17 - 12:53
Ortuzarrek aurrekontuen luzapena negoziatzeko eskatu dio De Andresi
EAJren presidenteak azpimarratu du ez dagoela "denborarik" aurrekontu berriak negoziatzeko. Bizkaiaren kasuan, aurrekontuak PPrekin negoziatzeko "besoak zabalik" dituztela esan du.
2013/01/16 - 13:16
De Andres, Arabako aurrekontuetan EAJren zuzenketak sartzeko prest
Bestalde, Arabako PPren presidenteak azaldu duenez, "PPk ez du inoiz elkarrizketarako atea itxi".
2012/06/13 - 22:43
Dimako udalak %77 murriztu du aurrekontua eta ezin du inbertsiorik egin
Aurten, aurrekontuak %77 murriztu behar izan dituzte eta zuloa 2,3 milioi eurokoa da.Ez dute euro bat ere herriak dituen beharrei aurre egiteko.