EAJ-PP akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta PPk zuzenketak baztertu dituzte Bizkaiko Aurrekontuetan

PSE-EEk eta Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte, eta, beraz, Bizkaiko aurrekontuek bidea egiten jarraituko dute Batzar Nagusietan.
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Argazkia: EITB
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Argazkia: EITB

2013ko Bizkaiko aurrekontuek bidea egiten jarraitzen dute Batzar Nagusietan. Gaurko osoko bilkuran PSE-EEk eta Bilduk aurrekontuei egindako osoko zuzenketak bozkatu dituzte, eta EAJk eta PPk beren botoak batu eta atzera bota dituzte zuzenketok.

Alderdi Popularrak aurrez iragarri zuen ez zituela PSE-EEren eta Bilduren osoko zuzenketak babestuko. Azkenean, popularrek eta jeltzaleek aurkako botoa ematea erabaki dute.

Sozialisten osoko zuzenketak kontrako 30 boto jaso ditu, eta Alderdi Sozialistak eta Bilduk babestu dute. Bilduk aurkeztutako zuzenketaren gaineko bozketan ere popularrek eta jeltzaleek kontrako botoa eman dute, eta sozialistek eta Bilduk, aldekoa.

Beraz, aurrekontu proiektuaren tramitazioak aurrera egingo du Batzar Nagusietan, eta zuzenketa partzialak adosteko hitz egiten ari dira PP eta EAJ. Popularrek jakinarazi dutenez, jeltzaleek beren zuzenketak onartzen badituzte aurrekontuen alde bozkatuko dute.

Bizkaiko aurrekontu proiektuaren arabera, 6.578 milioi euro izango ditu Diputazioak gastatzeko, duela urtebete baino % 4,3 gutxiago.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X