Ukrainako gerra
2024/11/19 - 19:50
Mila kandela piztu dituzte Kieven, gerraren mila egunak oroitzeko
Adin guztietako ukrainarrak gerturatu dira iluntzean Kieveko aberriaren monumentura, borrokan eroritako soldadu guztiak eta Errusiak hildako zibilak omentzeko.
2024/11/19 - 16:51
Ukrainak AEBren ATACMS misilak erabili ditu aurrenekoz Errusiari bere lurraldean eraso egiteko
Putinek ohiko eraso bati erantzun nuklearra ematea ahalbidetzen duen doktrina onartu baino ordu batzuk lehenago izan da erasoa.
2024/11/19 - 14:03
Zelenskik babesa eskatu dio Europar Batasunari, Errusia bultzatzeko Ukrainan "bake justua" lortzera
Ukrainako presidenteak Europako Parlamentuaren aurrean egin duen agerraldian azpimarratu duenez, Errusiari presio gehiago egin behar zaio, uste baitu Putin ez dela bere kabuz geldituko.
2024/11/19 - 11:06
Putinek arma nuklearrak erabiltzeko aukera handitu du, Ukrainak irismen luzeko misilak eskura dituela eta
Errusiako presidenteak doktrina nuklear berria onartu du gaur. Horren arabera, arma konbentzionalekin, droneak barne, egindako erasoei erantzun nuklearra emateko beta izango du. Gainera, potentzia nuklear baten babespean (AEB eta NATO hizpide) egindako erasoa oldarraldi "bateratutzat" joko du.
2024/11/19 - 08:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, Ukrainako gerrak 1.000 egun eta EHUko hauteskunde eztabaida
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/19 - 06:00
Ukrainako gerrak 1.000 egun bete ditu: Moskuk etengabe aurrera egiten du eta Kievek soldadu gehiago behar ditu
Testuinguru horretan, Bidenek AEBko ATACMS misilak Errusian erabiltzeko aukera eman dio Kievi. EBko goi diplomazialariek adierazi dutenez, orain inoiz baino laguntza handiagoa eman behar zaio Ukrainari, Trumpek urtarrilean Etxe Zurira itzulitakoan erabakitzen duenaren zain.
2024/11/18 - 21:44
1.000 egun dira Ukrainako gerra hasi zenetik
Ordutik, Errusiako indarrek etengabe egin dute aurrera Ukrainako lurraldeetan.
2024/11/18 - 18:39
Gutxienez 10 hildako eta 40 zauritu Odesan, Errusiak egindako bonbardaketa batean
Gutxienez hamar pertsona hil dituzte, tartean zazpi polizia eta osasun-langile bat, Odesan, misil errusiar batekin hiriko bizitegi-auzo baten aurka egindako erasoan.
2024/11/18 - 16:55
Errusiak ohartarazi duenez, irismen luzeko misilak erabiltzeak "Ukrainaren etorkizuna baino ez du okertuko"
Putinen esanetan, erabaki hori marra gorria da Kremlinentzat, eta eragingo luke Moskuk Mendebaldearen etsaiei irismen luzeko armak eman behar izatea munduko hainbat lekutan.
2024/11/16 - 12:46
Scholzek gerra amaitzeko eta bakea negoziatzeko eskatu dio Putini telefonoz
Agintari errusiarrak erantzun dio indarrean jarraitzen duela bere bake proposamenak, Ukrainako tropak Donbassetik eta herrialdearen hegoaldetik erretiratzea eta Kiev NATOn ez sartzea proposatzen duenak. Zelenskik kritikatu egin ditu elkarrizketak.
2024/11/07 - 22:04
Trumpen garaipenak bere defentsa indartzera eta autonomia globala borrokatzera bultzatuko du Europa
Europako Komunitate Politikoak Budapesten egindako bileran, agintariek "potentzia geopolitiko" independente eta munduan eragina izango duen Europa baten alde egin dute.
2024/11/06 - 14:11
''Donald Trumpen garaipenak olatu ultrakontserbadorea ekarriko du Estatu Batuetako politiketara''
EITB Mediako Nazioarteko arduradunak, Mikel Reparazek, hauteskundeetako emaitzen lehen analisi bat egin digu.
2024/09/14 - 20:38
Ukrainak eta Errusiak 103 preso trukatu dituzte Kursken erasoak eta kontraerasoak egiten dituzten bitartean
Bestalde, emakume bat hil da gaur Errusiako Belgorod eskualdean, Ukrainak artilleriarekin egindako eraso baten ondorioz.
2024/09/10 - 20:42
Errusiak 144 drone ukrainar bota ditu, horietatik 20 Mosku kanpoaldean
Emakume bat hil da eta hiru pertsona zauritu dira erasoaren ondorioz. Errusiako hiriburuko hiru aireportuk operazioak eten behar izan dituzte.
2024/09/03 - 16:36
Errusiaren eraso batek gutxienez 49 hildako eta 200 zauritu utzi ditu Ukrainako Poltava hirian
Misilak ikastetxe eta ospitale baten inguruan erori dira, Volodimir Zelenskik adierazi duenez. Mezu labur batean, biktimen familiei doluminak eman dizkie, eta gertakariaren inguruko "ikerketa osoa eta azkarra" egiteko agindu du.
2024/08/27 - 21:10
Errusiak berriro eraso dio Ukrainari eta gutxienez bost lagun hil ditu
Ukrainako hainbat eskualderen kontra, Kiev hiriburua barne, droneak eta misilak jaurti ditu Moskuk bigarren egunez, Ukrainak egindako erasoei erantzunez.
2024/08/27 - 18:16
Zelenskik gerra gelditzeko plana aurkeztuko dio irailean AEBri
Gainera, iragarri du Ukrainak ekoizpen propioko lehen misil balistikoa arrakastaz probatu duela, eta NATOri berriro eskatu dio Mendebaldeko armak Errusian ere erabiltzeko baimena eman diezaion.
2024/08/27 - 13:40
Ukrainara itzuli dira uda Euskal Herrian igaro duten 108 haurrak
1995ean martxan jarri ziren egonaldien helburua adingabeek bi hilabeteko atsedenaldia izatea da, 1986ko zentral nuklearraren istripuak eragindako kutsadura erradioaktibotik eta duela bi urte baino gehiagotik Ukrainan jasaten ari diren gerratik urrun.
2024/08/27 - 09:58
Albiste izango dira: Migrazioaren kudeaketa, Ukrainako haurrak eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/26 - 18:13
Borrellek aitortu du Europak "konpromiso handiagoa" hartu beharko lukeela Gazan
Gainera, nazioarteko zuzenbidearen urraketak izan direla baieztatu du. Bestalde, EBren Kanpo Gaietarako ordezkaria Ukrainari laguntza ematen jarraitzearen alde agertu da, Iruñean egindako ekitaldi batean.