Ultraeskuina
2022/11/27 - 18:28
Voxek 25.000 pertsona bildu ditu Madrilen, Sanchezen aurkako erreakzio soziala eskatuz
Vox kalera atera da berriro, sedizioaren erreforma eta berdintasun ministerioaren jarduna dela eta, protesta egiteko.Gobernuaren aurka mobilizatzeko eskatu die eskuin muturreko boto-emaileei. PPk uko egin dio Voxekin batera mobilizatzeari.
2022/11/26 - 15:00
Irene Montero babestu eta Voxek egindako ''indarkeria politikoa'' salatu dute Zapaterok eta Fallarasek
Aste honetan Berdintasun ministroak jasandako irainak salatu dituzte Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak eta Cristina Fallaras kazetariak.
2022/11/24 - 15:27
Monteroren ustez, "Toscanok muga hori gainditzeko, beste pertsona asko zebiltzan mugatik gertu"
Atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan Voxeko diputatuak jaurtitako irainen helburua borroka feminista geldiaraztea dela uste du Berdintasun ministroak, baina ez dutela lortuko.
2022/11/23 - 23:18
Irene Montero Berdintasun ministroak ezkerreko alderdien babesa jaso du Voxen irainen aurrean
Ministroa hunkitu duten bi minutuko txalo zaparrada izan da. Gaurkoan, Vox alderdiko diputatu batek esan dio “Pablo Iglesias sakon ezagutzea” dela bere “meritu bakarra”. Monterok erantzun dio feministek eta demokratek faxismoa menderatuko dutela.

2022/11/13 - 14:21
PCEren mendeurrena dela-eta Correosek atera behar zuen seilua bertan behera uztea lortu du ultraeskuinak
Zigiluaren emisioa behin-behinean geldiarazi du epaile batek Abogados Cristianos elkarteak eskatuta. Willy Toledo aktorea "Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik" epaitegietara eraman zuen elkarte bera da.

2022/11/05 - 13:40
Jordan Bardellak hartu du Le Penen lekukoa Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdiaren gidaritzan
Hori horrela, duela 50 urte s.ortu zen Fronte Nazionalak, lehenengo aldiz, ez du Le Pendar bat izango buruzagi

2022/11/02 - 22:13
Hauteskundeetan iruzurra salatuz, militarren esku hartzea eskatu dute Bolsonaro zaleek
Jendetza bildu da Sao Paulon, Brasilgo Armadak duen egoitza nagusiaren aurrean. Bitartean, astelehenetik blokeatuta zeuden errepideetako batzuetan egoera aldatzen hasi da. Oraindik, ordea, kamioilariek 167 tokitan dituzte ezarrita blokeoak.
2022/10/30 - 20:13
Atzerako kontaketa Brasilen hurrengo presidentea ezagutzeko: Bolsonaro ultraeskuindarra ala Lula progresista
2003 eta 2010 artean presidente izandako Lulak babes kopururik handiena jaso zuen lehenengo itzulian, eta faboritoa da berriro bigarren itzulirako. 150 milioi brasildar baino gehiago boza ematera deituta daude igande honetan inoizko hauteskunde zatituenetan.
2022/10/22 - 19:15
Karguaren zina egin dute gaur Giorgia Melonik eta bere 24 minitroek
Italiako gobernuaren kargu hartze ekitaldia izan da gaur Erroman. Lehen aldiz emakume batek hartu du lehen ministro kargua. Ligako Salvini eta Forza italiako Tajani dira zentro eskuineko gobernuaren presidente ordeak. 24 ministroetatik 6 bakarrik dira emakumeak. Botere traspasoa bihar egingo dute.
2022/10/22 - 15:38
Meloni, Italiako lehen ministro berria
Buruzagi ultraeskuindarrak lehen ministro berriaren karguren zina egin du larunbat goiz honetan. Botere aldaketa bihar gauzatuko da, kargua utziko duen Mario Draghi lehen ministroarekin, eta jarraian Ministroen Kontseiluaren buru izango da lehen aldiz.
2022/10/21 - 22:46
Steve Bannon, Trumpen aholkulari ohia, Kapitolioko erasoaren ikerketan laguntzeari uko egiteagatik zigortua
Lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta 6500 dolarreko isuna ordaindu beharko du, nahiz eta Justizia Departamentuak 200.000 dolar eskatu. Fiskaltzak sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen.
2022/10/21 - 20:21
Meloni ultraeskuindarrak Salvini eta Tajani presidenteorde izango dituen Gobernua osatuko du
Sergio Mattarella Italiako presidenteak buruzagi ultraeskuindarrari eskatu dio Gobernua osatzeko. Exekutibo berriaren zina larunbatean izango da, Quirinal jauregian, Estatuko buruzagitzaren egoitzan.
2022/10/14 - 14:59
Suediako kontserbadoreek gidatuko dute gobernu berria ultraeskuinaren kanpoko babesarekin
Eskuineko blokea nagusitu zitzaion zentro-ezkerrari iraileko hauteskundeetan. Lau alderdiren arteko akordioak ahalbidetuko du azken urteetan herrialdea gidatu duen Alderdi Sozialdemokrata agintetik kentzea.
2022/10/14 - 11:07
Trump AEBko presidente ohiak zinpean eman beharko du testigantza Kapitolioari egindako erasoaren harira
Hori ikertzen ari den AEBko Ordezkarien Ganberako batzordeak Donald Trumpek deklaratzearen alde bozkatu du ostegun honetan, "konspirazio kriminal" baten gakoa delakoan. Hala ere, esan du ez duela ikerketan lagunduko.
2022/10/13 - 16:21
Giorgia Melonik gobernua osatzeko dituen arazoak agerian geratu dira gaur
Giorgia Meloni ez dago koalizio kideek, Berlusconik eta Salvinik eskatzen dutena emateko prest, eta Berlusconik haserrea agerian utzi du gaur Senatuko bozketan.
2022/10/09 - 19:17
Fiskaltzak Voxen Viva22 ekitaldian jo zuen taldea ikertzea nahi du Memoria Historikoaren aldeko elkarteak
"36ra itzuliko gara" aldarrikatu zuten Infovlogger eta Los Mecanios delako taldeek abesti batean, eta komunisten, feministen, Bilduren eta Rufianen aurkako mezuak zabaldu zituzten eskuin muturrak asteburuan egin duen ekitaldi jendetsuan.
2022/10/09 - 15:51
Donald Trump AEBko presidente ohia, Voxeko 'Viva22' ekitaldiaren ustekabeko gonbidatua
Estatu Batuetako presidente ohiak zoriondu egin du Vox alderdiaren lana, eta bereziki Abascalek egindakoa. Telematikoki parte hartu dute ere Georgia Meloni eta Viktor Orban ultraeskuindarrek.

2022/10/03 - 10:32
Uste baino emaitza estuagoaren ostean, Lula eta Bolsonaro aurrez aurre izango dira bigarren itzulian
Lula da Silvak botoen % 48,3 lortu ditu eta Jair Bolsonarok, aldiz, % 43,2. Inkestek aurreikusten zutena baino askoz ere estuagoa izan da bien arteko lehia.
2022/10/02 - 20:54
Jair Bolsonaro, militar ohi ultraeskuindar bat Brasilgo agintari
'Trump tropikala' goitizena jarri diote. Brasilgo presidenteak Brasilgo diktadura militarraren (1964-1985) defendatzailea da, eta adierazpen arrazista, matxista eta homofoboak egin ditu. Covidaren kudeaketa suntsitzailea egin izana ere leporatu diote.
2022/09/29 - 14:28
Melonik esan du "hutsik egingo ez duen" gobernua osatzeko lanean ari dela
Italiako hainbat hedabidek gaur zabaldu dutenez, Salvinik Barne ministro kargua nahiko luke, eta baldintza hori jarri du mahai gainean. Bete ezean, eskuineko koalizioa uztearekin mehatxatu omen du.