UPN
2023/12/14 - 12:47
UPNk Nafarroako Parlamentua utzi du PSNri ''zabor'' deitu ostean
UPNren talde parlamentarioak osoko bilkura utzi du, Javier Esparza bozeramaileak PSNren aurka gogor hitz egin ostean, Iruñeko Udalean aurkeztutako zentsura-mozioari babesa emateagatik.
2023/12/14 - 12:04
Sanchezek PSNren erabakia babestu du: ''Arazoa UPNrengan eta alkatearengan dago''
"PSN Iruñeko Udala paralisitik ateratzen ari da", adierazi du Espainiako gobernuko presidenteak. UPNren eta Cristina Ibarrolaren jarrera kritikatu du Sanchezek.
2023/12/14 - 10:46
Javier Esparza, Iruñeko zentsura mozioaz: "Erabaki hau mugarria da"
UPNko presidenteak gezurra esatea eta boto emaile sozialistei "traizioa" egitea leporatu dio PSNri, Joseba Asiron alkate egitea ahalbideratuko duelako.
2023/12/13 - 21:16
Iruñeko Udalean Ibarrolaren aurkako zentsura-mozioa adosteko bidearen gakoak
Nafarroako sozialistek koalizio subiranistarekin adosteko irizpide aldaketa funtsezkoa izan da mozioa aurkezteko akordiorako bidean.
2023/12/13 - 20:11
UPNk "hautsi" egingo du "harreman politiko oro" PSNrekin, eta mobilizatzera deitu ditu herritarrak
Hala, elkarretaratzeak deitu ditu iganderako, abenduak 17, eta Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea kargutik kenduko duen mozioa eztabaidatuko den egunerako, abenduak 28.
2023/12/13 - 16:03
EH Bilduk eta PSNk akordioa lortu dute Ibarrolari Iruñeko alkatetza kentzeko
Gaur goizean, Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura mozioa erregistratu dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. Okerrik ezean, Joseba Asiron (EH Bildu) egingo dute Iruñeko alkate abenduaren 28ko osoko bilkuran.
2023/12/13 - 15:42
Maiatzeko hauteskundeez geroztik, UPN Iruñeko Alkatetzan ez egotea litzateke ''naturalena'', Estebanen ustez
EAJren Kongresuko bozeramailearen hitzetan, ez zeukan zentzurik UPNk Alkatetza hartzea, gainerako alderdien arteko koalizioak "gehiengoa" osatzen baitzuen. "PSOEk esan beharko du zergatik ez zuten orduan egin", adierazi du.
2023/12/13 - 14:33
Ibarrolak ''miserable'' deitu die sozialistei, ''ETAren ondorengoei Iruñeko alkatetza emateagatik''
Oposizioko alderdiek Joseba Asiron Nafarroako hiriburuko alkate egindo duen zentsura mozioa aurkeztu ondoren, Cristina Ibarrolak PSNri eta PSOEri ohartarazi die EH Bilduk "beti bere fakturak kobratzen dituela".
2023/12/13 - 11:52
Lopezek ukatu egin du Iruñeko zentsura-mozioa EH Bildurekin hitzartu izana Sanchezen inbestidura baino lehen
Patxi Lopezek zentsura-mozioa justifikatu du, eta azpimarratu du Iruñeko Udala "geldirik" dagoela, "inorekin inolako akordiorik lortzeko gai ez den" gobernu-talde bat duelako buru, eta hiru urte daramatzalako Aurrekonturik onartu gabe.
2023/12/13 - 11:24
Joseba Asironek PSNrekin adostutako zentsura mozioa erregistratu du Iruñeko Udalean
Cristina Ibarrola (UPN) alkatearen aurkako zentsura-mozioa adostu dute Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek, eta, ezustekorik ezean, Joseba Asiron (EH Bildu) izango da berriro alkate.
2023/11/16 - 20:26
''ETAren ondoengoak zuritzea'' leporatu dio UPNk Sanchezi
Alberto Catalan erregionalistak Sanchezi gogoratu dio EH Bilduk ez diola ezer emango doan.
2023/10/06 - 21:49
Alkuaz (EH Bildu) aukeratu dute Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente, PSNren botoekin
Federazioko lehen presidente euskalduna da, baita ezker abertzaleko lehena ere. "Nafarroan gehiengo aurrerakoiak eta ezkertiarrak sendotzeko beste urrats bat" izan da, Tafallako alkatearen arabera.
2023/10/02 - 13:36
Felipe VI.ak Javier Esparzarekin hasi du kontsulta-erronda berri bat
Gaur hasi da Felipe VI.ak alderdien ordezkariekin egingo duen bilera-sorta berria. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiaren saiakerak aurrera egin ez ostean, Pedro Sanchez inbestidurarako hautagai berria izendatuko duela dirudi.
2023/09/29 - 15:45
Feijooren inbestidurak porrot egin du
PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
2023/09/28 - 14:27
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du "amnistia oro" errefusatzeko PPren mozioa
UPNk eta Voxek ere babestu dute ekimena, baina PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak ezezko botoa eman diote.
2023/09/27 - 13:44
UPN: ''Ezin dute Espainia gobernatu herri hau suntsitu nahi dutenek''
Alberto Catalan UPNko diputatuaren ustez, "ezin da negoziatu edo itunik itxi ETAren erasoak gaitzetsi gabe jarraitzen duten indar politikoekin, ezta Justiziatik ihes egiten dutenekin ere, eta ezin da indulturik, amnistiarik, kontsultarik edo autodeterminazio-erreferendumik eskaini".
2023/08/21 - 21:42
EAJk dio ez duela Feijoo babestuko, eta UPNk hauteskundeak nahiago ditu, "Bilduk babestutako gobernua" baino
Bestalde, Sumarrek baieztatu du Sanchezen alde egingo duela inbestiduran, eta Coalicion Canariak aurreratu du Feijoo babestuko duela, baina PSOEri atea itxi gabe.
2023/08/21 - 20:22
Felipe VI.ak UPN, Coalicion Canaria, EAJ eta Sumar hartu ditu bilera-sortaren lehen egunean
Gaur goizean, Javier Esparzak (UPN) eta Cristina Validok (CC) Felipe VI.ari esan diote Feijoo babestuko dutela. Arratsaldean, Aitor Estebanen (EAJ) eta Yolanda Diazen (Sumar) txanda izan da.
2023/08/21 - 13:06
Felipe VI.ak UPNko Javier Esparzarekin hasi du inbestidurarako bilera erronda
Gaur eta bihar Felipe VI.a zazpi alderdietako buruzagiekin bilduko da Zarzuela jauregian inbestidurarako hautagaia proposatzeko bilera errondaren baitan.
2023/08/21 - 09:11
Espainiako erregeak gaur abiatuko du inbestidurarako bilera erronda UPN, CC, EAJ eta Sumarrekin bilduta
Bihar, Voxen (10:30), PSOEren (12:00) eta PPren (16:00) txanda izango da. ERCk, EH Bilduk, Juntsek eta BNGk uko egin diote Espainiako erregearekin elkartzeari.