Urakanak
2024/08/30 - 13:28
Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian
Ozeano Bareko denboraldiko hamargarren tifoia da eta "oso indartsu" gisa katalogatu dute. Japoniako iparralderantz egiten ari den bidean euri jasak, uholdeak, haize urakanak eta olatu handiak eragiten ari da.
2024/08/06 - 13:45
Debby urakanak gutxienez lau hildako utzi ditu Floridatik igarotzean
Debby Floridara iritsi da 130 kilometro orduko haizeekin, eta uholdeak eta kalte handiak eragin ditu. Gainera, 200.000 biztanle inguru elektrizitaterik gabe geratu dira.
2024/08/05 - 18:59
Debby urakanak Floridako kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin
1. kategoriako urakanak ia 240.000 pertsona argirik gabe utzi ditu. Meteorologoek ohartarazi dute ekaitzak uholde katastrofikoak eragin ditzakeela Floridan, Hego Carolinan eta Georgian.
2024/07/08 - 21:16
Beryl urakanak Texasko kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin
1. kategoriako urakanak 2 milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu. Gutxienez bi pertsona hil dira Texasen ekaitzaren ondorioz.
2024/07/04 - 13:56
Beryl urakanak 400.000 jamaikar baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu
4. mailako Beryl urakanaren haize bortitzek uharteko azpiegituran eta Kingston hiriburuko Norman Manley nazioarteko aireportuan ere kalteak eragin dituzte. Beryl Mexikoko Karibe aldera doa orain.
2024/07/03 - 11:56
Beryl urakanak gutxienez zazpi hildako eragin ditu Karibetik igarotzean
Urakanaren erdigunea Mexikoko Yucatan penintsularantz doa. Berylek "aurrekari kezkagarria" jartzen du, Atlantikoan ez delako inoiz intentsitate goreneko zikloirik sortu urteko sasoi honetan.
2024/07/03 - 10:23
Dagoeneko zazpi pertsona hil dira Kariben, 5. kategoriako Beryl urakana dela eta
Atlantikoan ekainean inoiz izan den urakan indartsuena da. Luiziak, etxeen suntsipena eta energia-eten ugari eragin ditu, bai eta komunikazio arazoak ere. Datozen orduotan Jamaikako kostaldera iritsiko da.
2024/07/02 - 13:07
Beryl urakana 5. kategoriara iritsi da Karibe itsasoan
Aurten, Atlantikoan inoiz baina urakan gehiago espero dituzte, adituen arabera. 13 urakan egon daitezke; horietatik, zazpi urakan kategoria handiagokoak izan daitezke.
2023/10/26 - 13:54
Acapulco hiria inkomunikatuta dago, Otis 5. mailko urakan suntsitzailea igaro ondoren
12 ordu baino gutxiagoan, Otis 1. mailako urakana izatetik 5.ekoa izatera igaro zen, maila altuenera. Hiriarekiko komunazioa guztiz galdu da, eta, ondorioz, oraindik ezin dira kalteak zenbatu.
2023/09/15 - 10:35
30.000 desplazatu laguntzaren zain daude Dernan, gaixotasunak zabaltzeko beldurra handitzen ari den bitartean
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke, hiriko alkateak egindako kalkuluen arabera.
2023/09/14 - 00:33
Zikloiak Libian eragindako txikizioa, zenbakitan: ia 7.000 hildako, 10.000 desagertu eta 30.000 desplazatu
Eurite bortitzen ondorioz, bi presa apurtu dira herrialdearen ipar-ekialdean, eta 33 milioi litro ur askatu dituzte Derna hirian barrena. Nazio Batuen Erakundeak 9,3 milioi euroko laguntza iragarri du.
2023/09/13 - 11:00
6.000 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago Libiako Derna hirian, Daniel zikloiaren eraginez
Erreskate taldeen lana zaila gertatzen ari da, hiria bi zatitan banatuta geratu baita, bi presa kolapsatu eta 33 milioi litro ur baino gehiago isuri ostean. Urak eraikinak, zubiak eta errepideak suntsitu ditu.
2023/09/01 - 14:16
Txina Saola tifoiaren talkarako prestatzen ari da
Agintariek alerta maximoa ezarri dute 200 km/h-tik gorako haizeekin gerturatzen ari den tifoiagatik. Gaur arratsaldea eta larunbat goiza bitartean espero da lurra jotzea, eta euri eta ekaitz handiak utziko ditu.
2023/08/31 - 10:42
Idalia urakanak utzitako kalteak zenbatzen hasi dira Floridan
Idaliak kalte handiak utzi ditu Florida ipar-mendebaldean. Azken 125 urteetako urakan indartsuenak uholde historikoak eragin ditu, errepideak itxi dituzte, eta 260.000 etxe eta eraikin energiarik gabe utzi ditu.
2023/08/30 - 23:43
Idalia urakanak bi hildako utzi ditu Floridan
Urakanak indarra galdu du lurra ukitu ondoren, baina elektrizitate etenak eta uholdeak ere sortu ditu.
2023/08/30 - 17:08
Idaliak urakanak lurra jo du Floridako ipar-mendebaldean
Idalia urakanaren lurra jo du asteazken honetan Floridako ipar-mendebaldeko kostaldean, Keaton Beachetik gertu, 125 milia orduko (205 km/h) haizeteekin, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman duenez.
2023/08/30 - 11:32
Idalia 4. kategoriako urakan bat bezala iritsiko da gaur gauean Floridako kostaldera
Urakanen Zentro Nazionalak adierazi duenez, Idalia urakan "oso arriskutsua" bihurtuko da hegoaldeko estatuko kostaldean lurra ukitzean. Milaka pertsonek euren etxeak utzi eta leku seguruagoa bilatu behar izan dute.
2023/08/29 - 11:14
Idalia ekaitz tropikalak lurra jo du Kuba mendebaldean
Idalia iparralderantz doa, Floridara bidean, eta indarra, konfigurazioa eta abiadura irabazi ditu azken orduetan. Kubako Meteorologia Institutuak 118 kilometro orduko boladak erregistratu ditu eta urakan bihurtzea espero dute.
2023/05/03 - 16:00
'El Niño' fenomeno meteorologikoa espero da udarako
Fenomeno horrek tenperaturen hazkundea, lehorteak eta prezipitazioak dakartza mundu mailan. Oraingoz, ezin da jakin nolako intentsitatea eta iraupena izango duen.
2022/11/11 - 09:56
Uholdeak, itzalaldiak eta kalte materialak utzi ditu Floridan Nicole urakanak
Nicolek 1. kategoriako urakan gisa jo du lurra gaur goizaldean, Vero Beachetik hegoaldera (Floridako ekialdeko kostaldea). Gutxienez bi pertsona hil dira uholdeen ondorioz elektrokutatuta.