Urakanak
2020/08/04 - 15:25
Isaias urakana AEBra iritsi da 140km orduko haize ufadekin
Oraingoz ez du kalte larririk eragin baina Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentroak haizeteak eta uholdeak iragarri ditu, eta biztanleei babesteko agindua eman die.
2020/07/27 - 13:10
Trumpek larrialdi egoera ezarri du Texasen Hanna urakana dela eta
Hanna urakana larunbatean iritsi zen Texasera, ekaitz tropikal bihurtu aurretik. 300.000 pertsona inguru geratu dira argi indarrik gabe hondamendiaren ondorioz.
2020/07/26 - 12:46
Hanna urakanak Texas astindu du, 150 km/h-ko haize-ufadekin
32 udalerrietan hondamendi-egoera ezartzeko eskatu du Texaseko gobernadoreak, kalteei aurre egiteko helburuz, diru-laguntza federalak jaso ahal izateko.
2020/03/03 - 19:20
Haize bortitzak zuhaitz bat bota du Idiazabalen
Aitor Agirrezabal eitb.eus-eko erabiltzaileak irudi hauek bidali dizkigu. Bertan ikusten denez, haize bortitzak zuhaitz bat bota du Idiazabalen.
2019/12/02 - 09:42
Milaka pertsona ebakuatu dituzte Filipinetan, Kammuri tifoiagatik
Larrialdi zerbitzuek milaka pertsona ebakuatu dituzte Luzon uhartean. Kammuri tifoiak 150 km/h-ko haize-ufadak eragingo ditu eta ez da baztertzen 180 km/h-raino irisitea.
2019/10/12 - 13:40
Gutxienez bi hildako eta 60 zauritu Japonian, Hagibis tifoiaren ondorioz
Alerta gorenean jarraitzen du herrialdeak. Sei milioi herritar baino gehiagori euren etxeetatik ateratzeko gomendatu diete Japoniako agintariek.
2019/10/02 - 14:28
Lorenzo urakanak Azoreetan kalte arinak eragin ditu
Lorenzo urakanak dagoeneko indarra galdu du. Gauean zehar batez ere Azoreetako mendebalde astindu du, 163 km/h-ko haize ufadekin.
2019/09/09 - 12:11
'Faxai' tifoia Tokiora iritsi da, 200 km/h-ko haizeekin
Azken urteetan Japoniako hiriburua astindu duen tifoi indartsuenetako batek lurra jo du, astelehen honetan, Tokio ekialdean. Eurite handiak utzi ditu eta hainbat ibaik gainezka egin dute.
2019/09/06 - 18:13
Dorian urakana Ipar Carolinara iritsi da, 150 km/h-ko haizeekin
Bestalde, Bahama Handian eta Abaco uhartean 30 pertsona hil dira dagoeneko, baina baliteke hildakoen kopuruak gora egitea.
2019/09/06 - 12:50
30era igo da Dorian urakanak Bahametan eragindako hildakoen kopurua
Hubert Minnis lehen ministroak doako hegaldiak iragarri ditu uharteak uzteko, lurreratzeko gune seguruak egokitzen dituztenean.
2019/09/06 - 12:38
Gutxienez 30 pertsona hil dira Bahametan, Dorian urakanaren ondorioz
Osasun ministroak ohartarazi du hildakoen kopuruak gora egingo duela. Nazio Batuen Erakundeak, bestalde, 8 elikagai tona bidaliko ditu Bahametara.
2019/09/05 - 16:10
Dorian 3. kategoriara igo da berriro, AEBko kostaldera bidean
20 pertsona hil dira Bahametan urakanaren ondorioz. Azken orduotan, gainera, haize-ufaden abiadura orduko 165 kilometrotik 185 kilometrora igo da.
2019/09/04 - 12:10
Bahametako Abaco irlaren suntsipena, airetik ikusita
Dorian urakanak egoera penagarrian utzi du Abaco uhartea. Airetik grabatutako irudi hauetan ezin hobeto ikus daiteke eragin duen suntsipena.
2019/09/03 - 23:13
Dorian urakana Floridako Jacksonville hondartzan sartzen, timelapse batean
Dorianen indarra nabaritzen hasi dira Floridan. Urakana oraindik 170 kilometrora dagoen arren, hau da irudia kostaldean.
2019/09/03 - 21:34
Dorian urakana indarra galtzen ari da AEBra bidean
Hala eta guztiz ere, ekaitzak Bahamak jotzen jarraitzen du, eta lehen mailako mehatxua da AEBrentzat, Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez.
2019/09/03 - 12:55
Gutxienez bost pertsona hil dira Bahametan, Dorian urakana dela eta
Gainera, ekaitzak 13.000 etxe inguru suntsitu ditu Abaco uharteetan. Lehentasuna biktimak bilatu eta erreskatatzea dela esan du Bahametako lehen ministroak.
2019/09/03 - 11:45
Gutxienez bost hildako Bahametan, 'Dorian' urakanaren eraginez
Bostak Abaco uhartean hil dira, denboraleak gehien kaltetu duen irlan. Iturri batzuek diote hildakoen kopurua askoz handiagoa izan daitekeela.
2019/09/03 - 02:10
Dorian urakana Floridara bidean da, Bahamak suntsitu eta bost lagun hil ostean
300 km/h-tik gorako haize ufadak izan dira eta, gutxienez, bost lagun hil dira. Bahametako agintariek azpimarratu dute "tragedia historikoa" pairatu dutela.
2019/09/02 - 22:21
'Dorian' urakanak ia milioi bat pertsonaren ebakuazioa behartu du AEBn
Bahametan triskantza handia eraginda, 5etik 4 kategoriari jaitsi da. Hala ere, indartsu doa eta ia milioi bat pertsona ebakuatu behar izan dituzte AEBetan.
2019/09/02 - 16:15
Dorian urakanaren astindua jasaten segitzen dute Bahametan
Bihar eta etzi, berriz, Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostan atzemango dute Dorianen indarra. Hainbat estatu prestatzen hasi dir etor litekeenerako.