Urduliz
2016/06/20 - 14:18
Atxilotu bat Urdulizen, labana batekin auzotar bat zauritzeagatik
Atxilotutako gizonak labana handi batekin eraso dio biktimari, eta zauri arinak egin dizkio eskuan.
2016/05/02 - 14:52
Metroa 2017ko martxoan iritsiko da berriz Urdulizera
Urdulizko geltokia lurperatzeko obrak 2016ko amaieran bukatuko dira, eta 2017ko martxoan jarriko da martxan, beharrezko proba guztiak egin ondoren.
2015/12/02 - 21:23
Urdulizko Ospitalea 2016ko lehenengo seihilekoan izango da martxan
150 ohe, 8 ebakuntza-gela, larrialdi zerbitzua eta 13 espezialitate eskainiko ditu Ospitale berriak. Besteak beste, alergologia eta kardiologia zerbitzuak eskainiko ditu.
2015/12/02 - 18:16
Urdulizko Ospitalea 2016ko lehen seihilekoan zabalduko dute
148 ohe eta zortzi ebakuntza gela izango ditu. Besteak beste, alergologia eta kardiologia zerbitzuak eskainiko ditu.
2015/09/14 - 17:18
Urduliztar bat munduko tango dantzaririk onenen artean
Marina Alcalde Urduliztarra finaleraino heldu da Buenos Airesen egin berri den munduko tango txapelketan. Orain eskola bat zabaldu gura du Urdulizen.
2014/09/22 - 15:28
Gizon bat atxilotuta bi neskari sexu-abusuak egiteagatik Urdulizen
Bi adingaberi sexu-gehiegikeriak birritan egitea leporatu diote atxilotutako gizonezkoari; gainera, dirua eskaini zien, sexuaren truke.
2014/05/15 - 12:11
Emakume bat zauritu da zirkulazio istripu batean, Urdulizen
Emakumeak kolpea hartu du sudurrean eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute BI-634 errepidean.
2014/03/04 - 09:37
Gizonezko bat hil da Urdulizen, autoarekin lubeta batetik erorita
Ezbeharra Mungiako noranzkoan gertatu da, BI-634 errepidean. Antza, gidatzen zihoan ibilgailua errepidetik atera eta lubeta batetik erori da.