Urduña

2023/05/07 - 16:31
Larruazabalgo Batzarra duela 507 urte eratu zen, eta egun Bizkaian dauden lau auzo-udal bakarrak batzen ditu
Datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetan auzo-udaletako agintariak ere aukeratuko dira Gipuzkoan eta Bizkaian. Bizkaian, 4 auzo-udal daude XV. mendetik. Lauren artean Larruazabalgo batzarra deritzon instituzioa osatzen dute, eta Urduñako udalerriaren parte dira.

2023/05/07 - 16:03
Bi gizonezko atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu-erasoa egitea leporatuta
Otxomaio jaietan izan da erasoa. Gauerdian atxilotu dituzte bi gizonezkoak, zenbait neskak jarritako salaketaren ondoren. Festa gunean zeudela, ukituak egin dizkietela salatu dute.
2023/02/13 - 09:57
Atzerapenak Urduña-Bilbo zerbitzuan, tren batean piztu den eta ondoriorik izan ez duen sute baten ondorioz
07:20an, Arrigorriaga parean, azken bagoiaren azpian piztu den sua berehala itzali dute.
2023/01/28 - 23:49
Gauean kontuz gidatzea eta mendateen egoera kontsultatzea gomendatu dute
Elurra eta izotza gora-beherak eragiten ari da euskal errepide sarean, eta mendate guztietan gomendatu dute kontuz gidatzea, elur-kota 500 metro ingururaino jaitsi baita.
2023/01/28 - 15:40
Extremadurara bidaia, Urduñan hobitik ateratako 71 pertsonak identifikatzen saiatzeko
Artolazabal sailburua Castuerara (Badajoz) joan den Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzako buru izan da. 1937aren eta 1941aren artean Urduñako espetxean izan ziren 3.981 presoetatik, 2.035 Extremadurakoak ziren, gehienak nekazariak eta errepresio frankistaren biktimak.
2023/01/28 - 15:37
Jaurlaritza Extremadurara joan da Urduñan desobiratutako gorpuzkiak identifikatzen saiatzera
1937aren eta 1941aren artean Urduñako espetxean izan ziren 3.981 presoetatik, 2.035 Extremadurakoak ziren, gehienak nekazariak eta errepresio frankistaren biktimak.
2023/01/28 - 11:55
Urduñako espetxean erregistratutako ia 4.000 presoen erdiak Extremadurakoak ziren
Artolazabal Badajozen da, Urduñako espetxean hildako presoen senitartekoen bilaketa-lanen buru. Helburua, zortzi hamarkada ondoren, senitarteko izan daitezkeenak aurkitzea da.
2023/01/26 - 13:56
Lagun bat atxilotu dute Urduñan 3.000 kilo marihuanaren jabe izatea leporatuta
Baserri baten ondoko pabilioi batean, fardeletan pilatuta, aurkitu zuen Ertzaintzak substantzia.
2023/01/26 - 13:37
Duela astebete Urduñan atzemandako marihuanak hiru tonako pisua du
Operazioa urtarrilaren 19an hasi zen, Laudioko ertzain-etxeko agenteek Urduñako baserri baten ondoan dagoen nabe batean marihuana aliatu bat egon zitekeela ikusi zutenean. Operazioan 44 urteko pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak
2023/01/09 - 15:39
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.
2022/12/13 - 16:39
85 urteko emakume bat hil da trenak harrapatuta Laudioko geralekuan
Renfek jakitera eman duenez, trenaren alarma sisteman ez da akatsik egon. Lehen informazioen arabera, emakumea trenbidea gurutzatzen saiatu da, Urduñarako tren bat hartzeko asmotan.

2022/12/10 - 15:21
Urduñan lurperatuta dauden bi biktimaren senideak deshobiratzeak ikusten egon dira
Urduñako hilerrian, 80 urtez lurpean egon den historia, argitara ateratzeko lanetan jarraitzen du Aranzadiko lantaldeak. Espetxe frankistako presoen 53 gorpuzki berri aurkitu dituzte abenduko zubi honetan.
2022/12/10 - 11:36
Urduñako hilerrian aurkitutako biktima frankisten 53 gorpuzkiak identifikatzen hasi da Eusko Jaurlaritza
Jaurlaritzak eta Aranzadi Elkarteak sustatutako ikerketa horretan, 36 familiekin dabiltza harremanetan, eta horietatik 17k dagoeneko eman dute DNA lagina, identifikazioa bideratu ahal izateko.

2022/12/08 - 15:28
Frankismoaren biktimen 40 gorpu aurkitu ditu Aranzadi Elkarteak Urduñako hilerrian
Guztira 50 bat daudela uste dute. Denak kanpotarrak ziren, baina Urduñako kartzelan egon ziren preso eta han hil ziren 1939 eta 1941 urteen bitartean.

2022/12/08 - 10:46
Frankismoaren biktimen 30 gorpuzki inguru aurkitu dituzte Urduñako hilerrian
Frankismo garaian Urduñako Espetxe Zentralean hil ziren pertsonen deshobiratze-lanen barruan eginiko aurkikuntza da. 2014an bilatu ziren lehen gorpuzkiak berton, eta geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak lanean ziharduen beste lurperatze-gune batzuen bila.
2022/10/16 - 12:35
Eskalatzaile bat hil da Nerbioi ur-jauzian erorikoa izanda
Gizon bat hil da Nerbioi ur-jauzian eskalatzen ari zela istripua izanda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua.