Urrezko Danborra
2020/01/09 - 10:41
Nortzuek ikusiko duten Igoera, Jaitsiera edo Haur Danborrada udal-balkoietatik
Donostiako Udalak zozketa egin du, eta 68 donostiarrek udal-balkoietatik ikusi ahal izango dute Bandera Igoera (25 lagunek), Jaitsiera (beste 25ek) edo Haur Danborrada (18k).
2019/12/03 - 12:14
Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeek jasoko dute 2020ko Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak astearte honetan adostu du, gehiengo kualifikatuz. Urtarrilaren 20an jasoko dute saria bi taldeek.
2019/11/29 - 18:52
Allen Urrezko Danborrerako hautagaietatik kentzea aholkatu du Berdintasun sailak
PSEk zuzentzen duen Sailaren arabera, zuzendari estatubatuarra hautagaietako bat izateak 'mugimendu feministaren eta sexu abusuen biktima izan direnen gaitsezpena' eragin dezake.
2019/11/22 - 17:49
111 hautagai, 2020ko Urrezko Danborra jasotzeko
Zaporeak, Bera Bera eskubaloi taldea, Juan Mari Arzak, Athletic Club de Bilbao edo Woody Allen daude hautagein artean.
2019/11/04 - 12:12
Abian da 2020ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua
Azaroaren 17ra arte, hautagaiak aurkeztu ahalko dira; hilaren 27an proposamenak aztertu eta hiru finalista hautatuko dituzte. Bozketa beharko balitz, abenduaren 9tik 15era egingo litzateke.
2019/10/11 - 11:39
Aldaketak egingo dituzte Urrezko Danborra aukeratzeko prozesuan
Lehen aldaketa sariduna aukeratzeko bozketa-sistemari dagokio. Izan ere, aurrerantzean, gehienez ere hiru finalistak parte hartuko dute prozesu honetan.
2019/01/20 - 14:09
Rosa Garcia kaleratzeen aurkako ekintzaleak 2019ko Urrezko Danborra jaso du
Etxegabetzeen kontra urteetan egindako lana saritu nahi izan du aurten Donostiako Udalak. Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso du golardoa Rosak.
2018/12/17 - 22:05
Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kidea, 2019ko Urrezko Danborra
Ia 4 mila donostiarrek parte hartu dute 2019ko urrezko danborra aukeratzeko bozketan eta "Kaleratzeak Stop" plataformako Rosa Garcia aukeratu dute.Pozik etxegabetze arriskua izan dutenei eskeini die
2018/11/12 - 17:41
97 hautagai, 2019ko Urrezko Danborra jasotzeko
Bruce Springsteen, Elsa Pataky, Juan Mari Arzak, Fernando Aramburu eta Xabi Prieto dira hautagaietako batzuk. Abenduaren 17an jakinaraziko dute nork jasoko duen saria.
2017/04/25 - 19:28
Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua nola hobetu eztabaidatzen ari dira
Donostian, urrezko danborraren azken aukeraketan izan zen polemikari irtenbidea eman nahirik, irizpideak adostu nahi dira.
2017/03/16 - 16:26
Donostiarrek urrezko danborra bozkatu dezaten bidea zabaldu da
Urrezko danborra saria ematerakoan donostiarrek parte hartu eta bozkatu dezaten beharrezko aldaketak martxan jarri dira.Prozedura aldatu behar da eta oposizioko alderdiek kontsentsua eskatu dute
2017/01/11 - 16:25
Udalbatzak ez du berretsi urrezko danborra eta hutsik geratu da
Donostiako udalbatzak ez du Donostia Turismo sozietateak egindako proposamena berretsi hau da Urrezko Danbora Angels Barcelori ematea eta aurten hutsik geratu da saria.Alderdiak,PSE ezik abstenzioa
2017/01/11 - 15:58
Urrezko Danborra beste bi alditan geratu da eman gabe
Albako duke-dukesak 1984. urtean eta La Oreja de Van Gogh taldeak 2003. urtean gelditu ziren saria jaso gabe, ez zutelako adostasunik lortu
2017/01/10 - 16:47
Harridura Urrezko Danborra Angels Barcelo kazetariari emateagatik
Donostiarrek ez dute ikusten Angels Barcelok hiriarekin duen lotura Urrezko Danborra jasotzeko eta harridura erakutsi dute. Donostia Turismo sozietatean aprte diren gizarte eragileen proposamena da
2017/01/10 - 12:08
Aurtengo Urrezko Danborrak ika-mika eragin du Twitterren
Erabiltzaileek harridura adierazi dute espero ez zuten izena ezagutu dutenean, ez dutelako ulertzen zein modutan zabaldu duen hiriaren izena.
2016/01/20 - 15:19
Hunkituta jaso du Cristina Iglesiasek Urrezko Danborra
Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso du Cristina Iglesias eskultoreak 2016ko Urrezko Danborra. Hunkituta agertu da saria jaso duenean.
2016/01/07 - 17:31
Cristina Iglesias donostiar eskultoreak jasoko du Urrezko Danborra
Artistari hilaren 20an emango diote golardoa, udaletxean egitekoa den ekitaldi batean.
2015/01/20 - 15:17
Pedro Subijanak hunkituta jaso du Urrezko Danborra
Pedro Subijada sukaldariak hunkituta jaso du 2015 urteko Donostiako Urrezko Danborra. Ekitaldian ez dira danbor hotsak falta.
2014/12/11 - 16:14
Pedro Subijana sukaldaria sariarekin pozik
Urrezko danborra jasoko duen hirugaren sukaldaria da: Luis Irizar eta Martin Berasategiren ondoren.Arzaki urrezko domina eman zioten. Akelarreko sukaldean lanean hartu gaitu zorion mezuak erantzuten.
2014/12/10 - 21:43
Pedro Subijana sukaldariari emango diote Urrezko Danborra
Pedro Subijanak jasoko du datorren urteko Urrezko Danborra, San Sebastian egunean. 22 hautagai egon dira, eta, guztien artean, sukaldaria aukeratu dute.