Uruguai
2024/10/28 - 09:48
Orsi eta Delgado lehiatuko dira bigarren itzulian, Uruguaiko presidente izateko
Lehen itzulian aurkeztu diren hamaika hautagaietako bakar batek ere ez du botoen % 50 gainditu eta bi bozkatuenak azaroaren 24an egingo den bigarren itzulira igaro dira. Yamandu Orsik edo Alvaro Delgadok Luis Lacalle egungo presidentea ordezkatuko du.
2024/10/27 - 15:54
Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia: ''Baliteke nire azken boza izatea''
Presidentetzarako eta Parlamenturako hauteskundeak egiten ari dira igande honetan Uruguain, eta 'Pepe' Mujica (89 urte) botoa ematera joan da, bere esofagoko minbizia gorabehera.
2024/04/29 - 23:54
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohiak hestegorrian tumore bat duela iragarri du
Mujicak azaldu duenez, tratamendua "konplexua" izango da, duela 20 urtetik duen gaixotasun immunologikoak giltzurrunei eragiten baitie, eta horrek kimioterapia hartzeko "zailtasun nabarmenak" sortzen dizkio, Uruguaiko hedabideek zabaldu dutenez.
2022/10/13 - 10:10
Mende erdi Andeetan hegazkin bat erori zenetik
Istriputik bizirik atera ziren 16 pertsonetatik bakarra hil da; 2015ean izan zen, 80 urte zituela. Mendilerroan erreskatatu zutenetako bat izan zen Eduardo Strauch Urioste, 72 egunez milaka metroko altueran bizi izandako guzti-guztiak gogoratzen dituena.
2022/10/13 - 10:10
Zer gertatu zen Andeetako mendilerroan duela 50 urte?
Gaur betetzen dira 50 urte Argentina eta Txile arteko Andeetako mendikatearen kontra hegazkin bat erori zen zorigaiztoko egunetik. 1972ko urriaren 12 hartan, Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegazkinak mendietako baten aurka jo zuen. 45 bidaiarietatik, 16k bakarrik biziraun zuten.
2022/05/26 - 21:24
Armak legezkoak eta lortzeko errazak diren herrialdeak
AEBak dira pertsonak baino arma gehiago dituen munduko herrialde bakarra. AEBen atzetik, Yemenek 52 arma ditu 100 biztanleko, Montenegrok eta Serbiak 39, eta Kanadak eta Uruguaik 34.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2020/12/13 - 18:48
Txertoak ez dira martxora edo apirilera arte iritsiko Latinoamerika osora
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.
2020/12/02 - 10:37
Igor Yebra dantzaria Montevideoko Ohorezko Hiritar izendatu dute
2018ko otsailean heldu zen bertara, Julio Bocca argentinarra Sodre Ballet Nazionalean ordeztera, eta abendura arte egongo da bertan lanean.
2020/12/01 - 09:45
Igor Yebra dantzaria Montevideoko Ohorezko Hiritar izendatu dute
Igor Yebra dantzari eta koreografo bilbotarra Sodre ballet Nazionalaren zuzendaria da. Montevideoko Solis Antzokian ospatu da ekitaldia.
2020/10/21 - 12:38
Mujica presidente ohiaren agur hunkigarria Uruguaiko Senatuan
"Pandemiak botatzen nauelako noa", esan du Mujicak. "Senatari izatea jendearekin hitz egitea eta alde guztietatik ibiltzea da", azpimarratu du.
2020/10/21 - 11:57
Mujicaren eta Sanguinettiren agurra: aro baten amaiera Uruguain
Bi presidente ohiek aldi berean utzi dute ibilbide politikoa, pandemiak (arrisku taldean daude biak), nekeak eta etapa baten behin betiko amaierak bultzatuta.
2020/03/02 - 10:58
Lacalle Pou Uruguaiko presidente izendatu dute
Alderdi Nazionaleko Luis Lacalle Pou zentro-eskuindarra Uruguaiko presidente izendatu dute igande honetan.
2019/11/25 - 14:36
Luis Lacalle Pouk 15 urteko ezkerreko gobernuari amaiera eman dio Uruguain
Tabare Vazquezek bi agintaldi eta Jose Mujicak bat egin ondoren, Lacalle Pou izango da lehen presidente nazionalista 1990etik.
2019/06/28 - 23:36
EBk eta Mercosurrek merkataritza librerako ituna egin dute, 20 urte eta gero
Bi aldeek azpimarratu dute "akordio historikoa" dela bi merkatu indartsu batzea ekarriko duelako.
2019/06/16 - 20:30
Itzalaldi batek argindarrik gabe utzi ditu Argentina eta Uruguai
Txileko eta Brasilgo eremu batzuetan ere izan du eragina itzalaldiak. Argentinak eta Uruguaik elektrizitate sistema partekatzen dute, Salto Grandeko ur bilduaren bidez.
2019/05/03 - 23:04
Ondarroako aitaren baimenik gabe semea Uruguaira eraman zuen emakumea atxilotu dute
Ondarroako aita batek bost urte daramatza Jurgi bere semea ikusi gabe. Egun batetik bestera, amak umea Uruguaira eraman zuen. Atzo, azkenean, Interpolek emakumea atxilotu egin zuen.
2019/05/03 - 22:27
Duela bost urte Ondarroatik semearekin ihes egin zuen emakumea atxilotu dute Uruguain
Aitak pozik hartu du berria eta umea ahalik eta azkarren etxean izatea da bere nahia. Uruguaiko epaile batek erabakiko du ama estraditatu ala ez.
2019/02/14 - 15:28
Ondarroako gizon batek 5 urte daramatza amak Uruguaira eraman zuen semea ikusi gabe
Gorkak bost urte daramatza Jurgi semea ikusi gabe. Amak egun batetik bestera Uruguaira eraman zuelako. Nazioarteko atxiloketa agindua dago orain emakumearen kontra.