Valentzia Erkidegoa
2024/11/28 - 22:59
Hilabete bete da GOIDI batek Valentziako hainbat herri suntsitu zituenetik
2024ko urriaren 29a valentziar askoren oroimenean grabatuta geratuko den eguna da. Uhaldi handi batek hainbat udalerri suntsitu zituen, 222 hildako eta kalte izugarriak utziz.
2024/11/28 - 11:54
'Lokatzetatik zutitu': GOIDIak Valentzian txikitutako herrietara itzuli da ETB
Eli Zunzunegi eta Itziar Benede ETBko kazetariek dena galdu dutenen testigantzak hurbilduko dizkigute eta gizakiaren ekintzek hondamendi natural honen ondorioak zenbateraino areagotu dituzten aztertuko dituzte adituekin. 'Lokatzetatik zutitu' erreportaje berezia gaur emitituko da, 20:45ean, ETB1en.
2024/11/27 - 15:11
Gutxienez bi pertsona hil dira Alacanteko plastiko enpresa batean izandako leherketan
Itxura guztien arabera, galdara batek eztanda egin du eta lantegiko sabaiaren eta hormaren zati batzuk eraitsi egin dira.
2024/11/27 - 11:54
Sanchezek bere gobernuak Valentziako hondamendiaren inguruan egindako kudeaketa defendatu du
Aitzitik, beste agintari batzuk egoerak eskatzen zuen mailan aritu ez zirela uste du. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak "berandu" iristea eta biktimak bere burua ustelkeriarengandik "estaltzeko" erabiltzea leporatu dio Espainiako gobernuburuari.
2024/11/26 - 14:25
Mazonek Consell berria aurkeztu du, eta ''hondamendi natural larrienen'' aurrean ''beharrezkotzat'' jo du
Salome Pradas eta Nuria Montes kargutik kendu ditu, eta lau kontseilari berrien kargu-hartze ekitaldian izan da Mazon Generalitateko Gorteen aretoan.
2024/11/25 - 10:52
15 urteko neskato bat hil dute labankadaz Orihuelan
17 urteko gizonezko bat, biktimaren bikotekide ohia, atxilotu dute hilketarekin zerikusia duelakoan. Hala, eta kasua ikerketapean duten arren, badirudi hilketa matxista izan dela. Antza, neskak harremana hautsi zuen duela egun batzuk.
2024/11/24 - 19:16
Langile bat hil da Valentzian, uholdeek kaltetutako ikastetxe bat garbitzen ari zela teilatua gainera erorita
Massanassako Lluis Vives ikastetxeko sabaiaren zati bat erori da, eta garbiketa lanak egiten ari zen behargin bat harrapatu du. Paco Comes Massanassako alkateak azaldu duenez, goialdeko depresioak astindu ondoren, "gorriz" nabarmenduta zegoen ikastetxea.
2024/11/20 - 23:24
Mazonek Justizia eta Barne kontseilaria kargutik kendu eta Kontseilaritza hori bitan zatitu du
Horrela, Valentziako Generalitateko presidenteak Salome Pradas kargutik kendu du, eta bi kontseilari izendatu ditu: Juan Carlos Valderrama Zurian, Larrialdi eta Barne kontseilari, eta Nuria Martinez Sanchis, Justizia kontseilari.
2024/11/20 - 20:08
Fordek iragarri du Europan 4.000 kaleratze egingo dituela
Taldeak zehaztu duenez, kaleratze gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan izango dira, eta ez dute eraginik izango Almussafesen (Valentzia) dagoen lantegian.
2024/11/20 - 16:41
Valentziako telebista publikoko zuzendari nagusiak dimisioa eman du Mazonen bazkariaren ostean
Alfred Costak ohar bat bidali die komunikabideetako hainbat zuzendariri, karguari "arrazoi pertsonalengatik" uko egin duela iragartzeko.
2024/11/20 - 13:17
Ika-mika gogorra PPren eta Teresa Ribera presidenteordearen artean, GOIDIaren kudeaketa dela eta
Cesar Sanchez PPren diputatuak depresioaren "kudeaketa arduragabea" egitea egotzi dio Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroari. Horrek erantzun du, eta salatu PPk "Aemeten abisu gorrien kontura barre" egiten duela.
2024/11/20 - 11:25
Mazonek beste militar bat jarri du Valentziako Errekuperaziorako Presidenteordetzaren Idazkaritzan
Venancio Aguado de Diego Lurreko Armadaren jenerala da aukeratutakoa. Aguado Francisco Jose Gan Pampols teniente jeneralarekin batera arituko da PPren gobernuak sortu duen departamentu berri horretan.
2024/11/19 - 13:30
Espainiako errege-erreginak Valentziara itzuli dira, istiluak izan eta bi astera
Felipe VI.a eta Letizia berreraikitzen ari den Chiva herrira iritsi dira, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentearekin batera, segurtasun neurri zorrotzekin, azaroaren 3an Paiportara egin zuten bisitan izandako istiluak saihesteko.
2024/11/19 - 11:47
De Andres: "Mazonek larrialdi nazionala eskatu behar zuen, eta Espainiako Gobernuak, dekretatu"
"Akatsak egon dira, zalantzarik gabe. Gauza batzuk ez ziren ondo egin", esan du EAEko PPren presidenteak.
2024/11/19 - 10:26
Francisco Jose Gan Pampols teniente jenerala izango da Valentziako Gobernuko errekuperaziorako presidenteordea
Valentziako Generalitateak susperraldi ekonomiko eta sozialerako presidenteordetza sortu du, urriaren 29ko goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako kalteak berreraikitzeko eta hondamendien aurreko prebentzioa indartzeko.
2024/11/18 - 19:26
Mazonek Nuria Montes Berrikuntza, Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilaria ordezkatu du
Horrela, Marian Cano Garciak Nuria Montes ordezkatuko du. Ordezkapena Generalitateko presidenteak iragarritako aldaketen barruan egin da, goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako hondamendiari aurre egiteko.
2024/11/18 - 17:34
Feijook valentziarren konfiantza ''berriro irabaztea'' eskatu du, akats gehiagorik egin gabe
Carlos Mazon Valentziako Parlamentuan agertu eta Valentziako berreraikuntza zuzentzeko gai ez bada berriz hauteskundeetara ez aurkezteko konpromisoa hartu eta hiru egunera, Feijook honakoa azpimarratu du: "Konfiantz berreskuratu behar da, are gehiago jendea minduta dagoenean".
2024/11/18 - 13:56
Mazonen kontrako zentsura-mozioa aurkeztea proposatu du Compromisek
Joan Baldovi buru duen alderdiak (15 diputatu) sozialistei (31 diputatu) eskatu die babesa, Valentziako presidentearen aurkako zentsura-mozioak aurrera egin dezan hango Parlamentuan.
2024/11/18 - 12:20
Mazonek bere gobernuan arituko diren profil berrien ''gaitasuna'' nabarmendu du: ''Jende prestatua da''
Valentziako Generalitateko presidenteak azaldu du "hurrengo egunetan" jakinaraziko duela gobernuan egingo duen berregituraketa zertan den. "Jende prestatua da, zutitzen lagunduko diguna".
2024/11/17 - 21:56
Goialdeko depresioak eragindako 219 hildakoetatik gehienak barrualdean, etxeetan ala garajeetan aurkitu dira
Urriaren 29ko uholdeek 226 hildako utzi dituzte, horietatik 219 Valentziako Erkidegoan; 13 desagertuta daude.