Venezuela
2021/01/15 - 14:34
Venezuelako Asanblea Nazionalak premiazko akordio zabal bat sustatu nahi du
Alderdi politiko guztiak prozesuan integratzeko helburua du ekimenak, herrialdeak urte askoan jasan duen krisi estrukturala konpontzeko.
2021/01/07 - 10:51
Munduak Washingtongo indarkeria gaitzetsi eta demokrazia aldarrikatu du
Arbuioa aho batekoa eta berehalakoa izan da. Munduko buruzagi eta erakunde nagusiek harridura eta sumindura azaldu dute Trumpen jarraitzaileen jarreraren aurrean.
2020/12/13 - 18:48
Txertoak ez dira martxora edo apirilera arte iritsiko Latinoamerika osora
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.
2020/12/07 - 19:58
Hauteskundeetako emaitzek ez dute venezuelarren nahia erakutsi, EBren arabera
Josep Borrellen iritziz, Venezuelako bozak ez dira "askeak eta gardenak" izan, ez dituztelako gutxieneko oinarri demokratikoak bete.
2020/12/07 - 11:20
Madurok bere kargua berretsi duela dio, chavisten garaipenaren ostean
Nicolas Madurok esan duenez, bere kargua berretsi du hauteskundeetan chavismoak erabateko garaipena lortu ostean. Oposizioak ez du parte hartu hauteskundeetan.
2020/12/07 - 09:58
Madurok bere kargua berretsi duela dio, hauteskundeetan chavistak nagusitu ostean
Gauerdia pasata, 5.264.104 boto zenbatu zituzten, horietatik 3.558.320 Polo Patriotiko Handiarentzat (GPP). Hauteskundeetako parte-hartzea % 31koa izan da.
2020/12/06 - 08:47
Hauteskundeak Venezuelan, baina oposizioko buruzagi nagusiek ez dute parte hartuko
Europar Batasunak eta Amerikako Estatuen Erakundeak ez dituzte hauteskundeak aintzat hartuko. Inkesten arabera, abstentzioa protagonista nagusia izango da.
2020/12/05 - 15:35
Bihar egingo dira Batzar Nazionalerako hauteskundeak Venezuelan
Inkesten arabera Chavismoak irabaziko du, izan ere, oposizioko hainbat alderdi aurkezten badira ere, lider nagusiek, Juan Guaidok besteak beste, ez bozkatzeko deia egin dute.
2020/12/02 - 13:30
Madurok esan du Presidentetza utziko duela hauteskundeak oposizioak irabaziz gero
Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak hauteslekuetara joateko gonbidapena egin die atzerriko enbaxadoreei hauteskundeen gardentasuna berresteko.
2020/12/02 - 10:03
Oposizioak hauteskundeak irabazten baditu Presidentzia utziko duela dio Madurok
Juan Guaidok zuzentzen duen oposizioak ez du parte hartuko igandeko hauteskunde legegileetan, iruzur bat direla argudiatuta.
2020/12/01 - 14:03
Venezuela, hauteskunde legegileen atarian
Diosdado Cabello diputatu eta PSUV alderdiko hautagai chavistak "diziplina handiz botoa ematera joateko" eskatu die jarraitzaileei. Oposizioak, berriz, abstentziorako deia egin du.
2020/11/26 - 15:41
Latinoamerikako ezkerreko presidenteen artean oso maitatua zen Maradona
Oso gertuko harremana izan zuen Diego Armando Maradonak Fidel Castro, Hugo Chavez edo Nicolas Madurorekin.
2020/11/16 - 10:17
Martxotik itxita dauden zinemak eta antzokiak berriz ireko dituzte Venezuelan
Gainera, 2021eko lehen hiruhilekoan Venezuelak Sputnik V txerto errusiarraren 10 milioi dosi baino gehiago jasoko dituela ziurtatu du Madurok.
2020/11/09 - 09:36
Bidenekin elkarrizketa hasteko ''pazientziaz'' lan egingo duela esan du Madurok
Nicolas Madurok adierazi duenez, Bidenek Estatu Batuetan eta munduan "aldaketa" lortu nahi duen "gehiengo handi baten itxaropenean" oinarritu du garaipena.
2020/10/25 - 11:47
Leopoldo Lopezek Espainiak Carasaen duen enbaxada utzi du, ezustean eta ezkutuan
Kolonbiako muga igaro, eta Bogotan Espainiarako hegazkina hartu duela esan du haren aitak. Lilian emaztea eta seme-alabak Espainian bizi dira.
2020/10/19 - 11:16
Venezuelak klubak, hondartzak eta hotelak irekiko ditu berriro
Nicolas Madurok iragarri duenez, bihartik aurrera merkataritzaren eta beste jarduera ekonomiko batzuen irekiera hasiko da, klubak eta hondartzak barne.
2020/09/24 - 13:42
"Arrazoi ekonomikoengatik'' Venezuelako emigrazioa onartu du Madurok NBEren aurrean
NBEren datuen arabera, 5 milioi pertsonak utzi behar izan dute azken urteetan Venezuela etorkizun hobe baten bila.
2020/09/22 - 11:43
Venezuelak NBEren sistemaren aurkako erasotzat jo ditu AEBren zigor berriak
AEBk iragan astelehenean iragarri zituen zigor horiek. Irani eragiten dion arma blokeoa haustea egotzi diote, hain zuzen, Madurori.
2020/09/16 - 22:01
NBEko ikertzaileek gizateriaren aurkako krimenak leporatu dizkiote Madurori
"Kasu isolatuak baino gehiago, krimen horiek koordinatuak ziren, eta Estatu politiken baimenarekin egin ziren", adierazi dute, Hagako Auzitegira jotzeko aukera dagoela gaineratu aurretik.
2020/09/09 - 22:40
Madurok proposatu du hautagaiek jasotzea COVID-19aren aurkako Errusiako txertoa
Telebistan egindako adierazpen batean, Madurok aurreratu du hilabete honetan iritsiko direla Errusiako lehen txertoak saiakuntza klinikoetarako. Hautagaiei ematea proposatu du.