Venezuela
2024/09/18 - 09:17
Atxilotutakoek CNIrekin loturarik ez dutela adierazi du Espainiako Gobernuak
Jose Manuel Albares Atzerri Gaietarako ministroak adierazi du Venezuelan atxilotutako bilbotarrek ez dutela "inolako loturarik" Espainiako erakunde publikoekin, "eta are gutxiago CNIrekin".
2024/09/17 - 18:37
Atxilotuak ikusi zituzten azken pertsonek diote turista gisa bidaiatzen ari zirela
Atxilotutako bi bilbotarren senide eta lagunek euren errugabetasuna defendatzen jarraitzen dute. Turismo bidaia zela diote. Haiekin egon ziren azken pertsonen testigantzek bertsio horren alde egin dute.
2024/09/17 - 15:29
Estebanek EAJren babesa helarazi dio Edmundo Gonzalezi, "Maduroren erregimen diktatorialaren aurrean"
Bilerak 40 minutu iraun du, eta Diputatuen Kongresuan egin dute, Kongresuak Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente legitimotzat hartu eta astebetera.
2024/09/17 - 15:21
"Azken urteotako giza eskubideen krisi larrienetakoa" eragitea egotzi dio NBEk Madurori
Venezuelako egoera aztertzeko erakundeak duen misioaren arabera, uztailaren 28ko hauteskundeak egin zirenetik 25 pertsona hil dira protestetan. Horrez gain, Poliziak 2.200 atxiloketa baino gehiago egin ditu, "aurrekaririk gabeko errepresio operazio batean".
2024/09/17 - 11:02
Madurok esan du atxilotutako bilbotarrak "terroristak" direla: "Bonbak jartzera eta jendea hiltzera datoz"
Venezuelako presidenteak hitz gogorrak izan ditu Jose Maria Basoa eta Andres Martinezen kontra. Turismo egitera joandakoak direla argudiatzen dute senitartekoek. Maduroren arabera, ordea, "denbora librean bonbak jartzen dituzten terroristak dira".
2024/09/17 - 09:56
Madurok, Venezuelan atxilotutako bi euskal herritarren inguruan: ''Bonbak jartzera eta jendea hiltzera datoz''
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "terroristatzat" jo ditu Jose Maria Basoa Valdovinos eta Andres Martinez Adasme, Venezuelako oposizioarekin lotura dutelakoan atxilotutako bi euskal herritarrak.
2024/09/17 - 09:36
Albiste izango dira: Venezuelan atxilotutako bilbotarrak, Gezurren kontrako plana, Trumpen aurkako atentatua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/16 - 23:24
Espainiak bi bilbotarren atxiloketari buruzko informazio "ofiziala eta egiaztatua" eskatu dio Venezuelari
Era berean, Espainiako Atzerri Ministerioak leporatzen zaizkien "karguak argitzeko" eskatzen jarraitzen die Venezuelako agintariei.
2024/09/16 - 18:51
Venezuelan atxilotutako bilbotarren familiek adierazi dute herrialdean turismoa egiten ari zirela
Andres Martinez eta Jose Maria Basoa Kolonbian desagertu baino lehen eremu indigenetan turismoa egiten ikusi zituzten. Hala dio kasua gertutik jarraitzen ari den Alejandro Acosta kazetari venezuelarrak.
2024/09/16 - 15:08
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez euskal herritarrek Venezuelan atxilotuta jarraitzen dute
Zehazki, "ekintza terroristak" egin nahi izatea eta Espainiako zerbitzu sekretuekin "lotura" izatea leporatzen diete. Espainiako Gobernuak eta Defentsa Ministerioak, ordea, ukatu egin dute CNIko kideak direla. Familiek ere turismoa egiten ari zirela esan dute.
2024/09/16 - 14:02
Irailaren 2an, Iniridan (Kolonbia), galdu zuten Venezuelan atxilotutako bi euskal herritarren arrastoa
Abuztuaren 17an Madrildik Caracasera bidaiatu zuten. Abuztuaren 31n Puerto Ayacuchotik (Venezuela) Kolonbiara joan ziren, eta abuztuaren 2an Venezuelako eremu militar mugatu batetik gertu atxilotu egin zituzten.
2024/09/15 - 22:15
Espainiak eta AEBk ukatu egin dute Maduroren gobernuaren aurkako operazio batean egotea
Pedro Sanchezen gobernuak "irtenbide demokratiko eta baketsu bat" eskatu du berriro, "Venezuelako egoera baretu dadin". Bestalde, AEBko Estatu Departamentuak ukatu egin du Washington Venezuelako presidentea Gobernutik botatzeko ezein konplotetan parte hartzen ari izatea.
2024/09/15 - 17:42
Ertzaintzak baieztatu du bi euskal herritar atxilotu dituztela Venezuelan
Venezuelako Barne ministroak "ekintza terroristak" egin nahi izatea eta Espainiako zerbitzu sekretuekin "lotura" izatea leporatzen die. Espainiako Gobernuak erabat ukatu du CNIko kideak direnik. Familiek ere turismoa egiten ari zirela esan dute.
2024/09/15 - 10:57
Espainiar nazionalitatea duten bi gizon atxilotu dituzte Venezuelan, Nicolas Maduro hil nahi izatea egotzita
Atxilotuak bi euskal herritar lirateke. Venezuelako Barne ministroak esan du "loturak" dituztela Espainiako zerbitzu sekretuekin (CNI), baina Espainiako Gobernuak ukatu egin du hori. Atxilotuekin harremanetan jarri ahal izatea eskatu du Espainiak, nortasuna egiaztatzeko eta akusazioak ezagutzeko.
2024/09/14 - 12:31
Venezuelak Espainiaren enbaxadoreari ohartarazi dio ez duela "esku-sartzerik" onartuko
Yvan Gil Venezuelako Atzerri ministroaren ustez, Margarita Robles Defentsa ministroaren hitzak "lotsagabeak eta zakarrak" izan ziren.
2024/09/13 - 16:09
Venezuelak Espainiako enbaxadoreari deitu dio, Defentsa ministroaren hitzengatik
Gilek jakitera eman duenez, gainera, Maduroren Gobernuak Gladys Gutierrez Venezuelak Espainian duen enbaxadoreari ere deitu dio. Ez du zehaztu, ordea, hitzordua noiz izango den.
2024/09/13 - 12:49
Esteban: "Gonzalez presidente aitortzeko erabakiak ez du EAJren eta Gobernuaren arteko harremana arrakalatu"
Espainiako Diputatuen Kongresuan jeltzaleek duten bozeramailearen hitzetan, "ez dago ezelako gorabeherarik, pasarte hau tarteko". "Espekulazio hutsak dira, seguraski PPk sustatutakoak, arrakala hori interesatzen zaiolako", esan du.
2024/09/12 - 17:48
EH Bilduk eta EH Baik ultraeskuinari ''harresia'' jartzen jarraituko dute urte politiko berrian
Agerraldi bateratua egin dute Hego eta Ipar Euskal Herriko talde politikoko buruek. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak EAJ kritikatu du Edmungo Gonzalez onartzeagatik, eta AHTaren inguruko adostasun falta burugabekeria dela esan du.
2024/09/12 - 14:12
Pedro Sanchez Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko kidearekin bildu da Moncloa jauregian
Pedro Sanchezek harrera egin die Edmundo Gonzalez eta bere alaba den Carolina Gonzalezi Moncloa jauregian. Sanchezek adierazi dio Espainiak Venezuelako herritarren giza eskubideen, demokraziaren eta elkarrizketaren alde lan egiten jarraituko duela.
2024/09/12 - 13:41
Pedro Sanchez Edmundo Gonzalezekin bildu da, Kongresuak Venezuelako presidente aitortzeko eskatu ostean
Espainiako gobernuburuak Moncloa jauregian harrera egin dio Venezuelako oposizioko kideari. Igandean iritsi zen Caracasetik Madrilera, eta asiloa eskatzeko asmoa du. Espainiak Venezuelako herritarren giza eskubideen, demokraziaren eta elkarrizketaren alde lan egiten jarraituko duela adierazi dio.