Viana
2020/03/21 - 11:21
Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
2020/02/07 - 13:25
10 moto-gidari identifikatu dituzte, ausarkeriaz gidatu eta bideoan grabatzeagatik
Irudietan kontrako noranzkoan sartzen, debekatutako aurrerapenak egiten eta abiadura mugak gainditzen agertzen dira motozaleak. Irudietako batzuk Vianan grabatuak daude.
2019/11/05 - 12:10
Foruzaingoak 180 km/h-ko abiaduran zihoan ibilgailu bat atzeman du Vianan, NA-134an
Gehienez ere 100 km/h-ko abiaduran joan daitekeen tarte batean harrapatu zuten, eta izapideak abiatu dituzte gidariaren (26 urteko lodosarra) kontra.
2019/06/05 - 10:40
Mahatsaren hondarrak birziklatzeko planta batean sutea piztu da, Vianan
Sua astearte arratsaldean piztu da mahatsaren hondarrak birziklatzeko planta batean. Sutea kontropean dute suhiltzaileek, baina litekeena da egunak behar izatea guztiz itzaltzeko.
2019/06/05 - 09:54
Vianako birziklatze plantan piztutako sutea kontrolpean hartu dute suhiltzaileek
Suhiltzaile talde bat bertaratu da sua itzaltzera, baina litekeena da egunak behar izatea sua guztiz itzaltzeko.
2019/05/04 - 20:40
Tomas Yerro idazleak 2019ko Vianako Printzea saria jaso du
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen eskutik jaso du golardoa idazle eta irakasle nafarrak.
2019/04/05 - 15:09
Tomas Yerro irakasle eta idazlearentzat Vianako Printzea saria
Lerindarraren hautagaitza Nafarroako Idazleen Elkarteak aurkeztu zuen. Maiatzaren 4an emango diote saria, Vianan.
2019/01/25 - 11:31
Uholde arriskuagatik aurre alerta egoera ezarri du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak uholde arriskuagatik aurre alerta egoera ezartzea erabaki du, Ebro ibaiak gora egingo duenaren beldur.
2018/08/22 - 09:53
Txirrindulari bat hil da Vianan
Txirrindularia errepidean botata topatu dute. Antza, arrazoi naturalak tarteko zendu da.
2018/06/15 - 14:20
Bost pertsona atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan, indarkeria matxista egotzita
Tuteran (bi), Castejonen, Vianan eta Lesakan egin ditu atxiloketak Foruzaingoak.
2017/08/10 - 16:27
PSNko Yolanda Gonzalez, Vianako alkate berria
UPNko Jose Luis Murguiondoren lekua hartu du, sozialistek, Podemosek eta Geroa Baik aurkeztutako zentsura-mozioa aurrera aterata. Saioa tentsio handikoa izan da.
2017/08/10 - 14:18
Yolanda Gonzalez da Vianako alkate berria, zentsura mozioa onartu ostean
Gaur eguerdian eztabaidatu eta onartu dute UPN alderdiko Jose Luis Murguiondo alkatearen aurka aurkeztutako zentsura mozioa.
2017/07/25 - 18:14
Vianan baimenik gabe saltzera bideratutako 8.343 petardo atzeman dituzte
Foruzaingoak ofizioz jardun du, adingabeen segurtasuna bermatzeko, inguruan egon daitezkeen beste pertsona batzuei kalterik ez egiteko eta suteak saihesteko.
2017/06/18 - 20:34
18 urteko gidari bat atxilotu dute bost oinezko harrapatzeagatik, Vianan
Harrapaketaren ostean, oinez joan da bertatik, zaurituez arduratu gabe; geroago bere burua entregatu du, eta alkoholemia proban positibo eman du.
2017/05/27 - 16:50
Vianako Printzea saria jaso dute Lainez eta Martinez dantzariek
Saria jaso ostean, diziplina artistiko horretako "betiko arazoek" hor jarraitzen dutela ziurtatu du Lainezek, finantziazioari aipamen eginez.
2017/04/28 - 17:07
Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoentzat, Vianako Printzearen saria
Anexa eta Yauzkari taldeak sortu zituzten, eta aitzindariak izan ziren dantza garaikidea Espainiako Estatuan sartzen.
2017/01/04 - 20:38
175.000 euroko kalte-ordaina, Vianan hildako gaztearen sendiarentzat
Ezbeharra 2015ean jazo zen, Asier Ballesteros Vianako etxabe batean jolasten zegoela, perdigoikada batek bularrean jo zuenean.
2016/11/18 - 21:21
Vianan perdigoikada batez gazte bat hil zuen mutilak zigorra onartu du
2015eko uztailaren 23an jazo zen ezbeharra. Biktimaren lagunak karabina batekin jolasean zeudela, 15 urteko gaztea perdigoikada batez hil zen.
2016/10/16 - 15:55
Balorazio 'oso positiboa' egin dute Nafarroa Oinez-eko antolatzaileek
Milaka euskaltzale hurbildu dira Vianara jaiaz gozatzera. Ibaialde eta Erentzun ikastolentzat izango da aurten bildutako dirua.
2016/10/16 - 13:38
Ikastolen proiektua 'sendotzea' du helburu 2016ko Nafarroa Oinezek
Erentzungo (Viana) eta Ibaialdeko (Lodosa) ikastolentzako izango da aurten bildutako dirua. Ikastolen jaiak 3,6 kilometroko ibilbidea prestatu du, Vianako alde zaharrean, alegia.