Bost pertsona atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan, indarkeria matxista egotzita
Nafarroako Foruzaingoak bost pertsona atxilotu ditu aste honetan indarkeria matxista leporatuta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Tuteran 47 urteko gizonezko bat atxilotu dute. Biktimak salatu duenez, atxilotuak labana batekin egin zion mehatxu eta indarrez eraman zuen bere autoa. Hori dela eta, babes neurriak eskatu ditu.
Beste pertsona bat atxilotu dute Tuteran, tratu txarrak, mehatxuak eta irainak leporatuta. Emakume bat herriko taberna batean babestu zen bikotekide ohia kanpoan zebilela ikusita. Poliziari deitu ostean, babes neurriak eskatu zituen eta epaitegiak oniritzia eman zion.
Castejonen, aurrekariak dituen 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bikotekideari eraso egitea egotzita. Foruzaingoaren patruila bat erasoa gertatu zen etxebizitzara bertaratu zen, eta, lekukoei deklarazioa hartu ostean, gizonezkoa polizia-etxera eraman zuten.
Vianan, ostera, 65 urteko gizonezko bat atxilotu dute intimitate sexualaren aurkako delitua leporatuta. Emakumeak Foruzaingoaren Lizarrako polizia-etxean jarri zuen salaketa, herriko etxebizitza batean sexu-jazarpena jasan zuela esanez. Atxilotua epailearen esku utzi dute eta ezingo du emakumearekin harremanetan jarri, ezta harengana hurbildu ere.
Bestalde, Foruzaingoak aurrekariak dituen 38 urteko gizonezko bat atxilotu du Lesakan, tratu txarrak eta urruntze-agindua urratzea leporatuta.
Azken atxiloketa horiek kontuan izanik, dagoeneko 170 pertsona atxilotu ditu aurten Foruzaingoak, genero indarkeriarekin eta familiartekoarekin zerikusia duten delituengatik.
_______________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko