Vianan perdigoikada batez gazte bat hil zuen mutilak zigorra onartu du
2015ean Vianan perdigoikada batez hildako gaztearen kasuarekin lotuta ikertutako mutikoak Nafarroako Auzitegiak ezarri dion zigorra onartu du ostiral honetan, azaroak 18. Ildo horretatik, egindakoaz ohartarazteko neurriak ezarri dizkio epaileak. Gainera, armen erabilera eta segurtasunari buruzko ikastaro bat egin beharko du, hiru hilabetez.
Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta defentsak lortu duten akordioari esker, arduragabekeriazko homizidio delitu arindua egin zuelakoan epaituko dute mutikoa.
Beste alde batetik, 16 urteko mutikoari armak erabiltzeko baimena kendu diote 2018ra arte, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
2015eko uztailaren 23an jazo zen ezbeharra. Biktimaren lagunak karabina batekin jolasean zeudela, 15 urteko gaztea perdigoikada batez hil zen.
Epaiketa ostiral honetan hasi den arren, astelehenean kalte-ordainak finkatu beharko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko