18 urteko gidari bat atxilotu dute bost oinezko harrapatzeagatik, Vianan
Bost oinezko harrapatu dituen auto baten gidaria atxilotu du Guardia Zibilak Vianan. Horiek harrapatu ostean, oinez joan da bertatik, zaurituez arduratu gabe; baina geroago bere burua entregatu du, eta alkoholemia proban positibo eman du.
Harrapatzea 03:00etan gertatu da, eta oinezkoek zauri arinak izan dituzte. Horietatik hiru Vianako osasun zentroan artatu dituzte, eta laugarrena Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Bi delitu egotzi dizkiote 18 urteko gidariari: bat, bide-segurtasunaren aurkakoa, eta bestea, laguntzeko beharra ez betetzea. Izan ere, Guardia Zibilaren arabera, oinezkoak harrapatu ostean, alde egin du, oinez, eta etxera joan da, “zaurituei lagundu gabe”. Geroago, baina, polizia-etxera joan da, egindakoaren berri ematera.
Guardia Zibilak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ardura.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko