Vitoria-Gasteizko Kuadrilla
2017/03/15 - 07:51
Gizon batek emakume bat jo eta iraindu du Gasteizen
Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu egin du genero indarkeria delitua leporatuta, emakumeak lesioak zituela baieztatu duenean.
2017/01/21 - 14:49
Araban gasa ateratzearen arriskuaz ohartarazi dute Gasteizen
Berriztu kolektiboak ohartarazi duenez, proiektu horrek arriskuan jarriko luke Subillako akuiferoa, Euskadiko lurpeko ur erreserba 'handiena'.
2016/11/01 - 11:52
ETB Abetxukoko 'Pichen' etxean sartu da
Pedro Marik eta familiak hiru hilabete daramatzate Gasteizen bizitzen. Hiru bikote eta bi adingabe, guztira 8 lagun bizi omen dira okupatu zuten etxean.
2016/10/30 - 01:34
Abetxukoko bizilagunak 'Pitxiak' klanaren aurka manifestatu dira
Gasteizen, azken asteetan egunero bezala Abetxukoko bizilagunek manifestazioa egin dute, orain hiru hilabete 'Pitxi'en klana bertara iritsi zenetik bizi duten bizikidetza arazoa salatzeko.
2016/09/12 - 23:53
Olarizun urtero egiten den jaian ehunka lagunek parte hartu dute
Udal agintariek hiriko mugarriak ikuskatuz hasten den jaia, arratsaldeko erromeriarekin bukatu da iluntzearekin bat.
2016/06/14 - 16:00
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jipoitzea egotzita
Senarrak alaba adingabeen aurrean jipoitu omen du emaztea, Arriaga-Lakua auzoan, senar-emazteen familia-etxean.
2016/04/28 - 16:18
Milaka arabar hurbildu dia Armentiako zelaietara
Urtero legez milaka arabar hurbildu da Armentiako zelaietara San Prudentzio eguna ospatzera. Erromeria eta jai giro nagusitu dira. Iñigo Urkullu Lehendakaria bertan izan da.
2016/04/28 - 15:23
Giro bikaina Armentiako zelaietan
Milaka arabar eta bisitari gerturatu dira gaur goizean Armentiako zelaietara jai-giro bikainaz gozatzeko asmoz.
2015/11/06 - 10:01
Egoera onean topatu dute Gasteizen desagertutako 83 urteko gizona
Atzo arratsaldetik ez zuten haren berri. Lasarte-Berroztegieta-Armentia, Gasteiz hegoaldea, arakatu dute larrialdi taldeek aurkitu duten arte.
2015/10/26 - 21:00
Hiru suhiltzaile zauritu dira Arkauten, kamioia irauli denean
Ezbeharra gidatze praktikak egiten zeudenean gertatu da. Dagoeneko bi zaurituri alta eman diete, eta, hirugarrenak, ospitaleratuta jarraitzen du.
2015/08/27 - 20:27
Suak 3.000 metro koadro landaredi erre du Gasteizen
Ikerketa abiatu dute sutea ibilgailuren batek piztu duen argitzeko, Berroztegietako biribilgune batetik hasi baita zabaltzen.
2015/07/13 - 17:16
Fracking-en kontrako nazioarteko akanpada astea antolatu dute
Astelehenetik ostiralera bitartean Subillan (Araba) kanpaketa egingo dute. 'Frackanpada' izeneko honetan, mintegiak, eztabaidak, mendi martxa egingo dituzte.
2015/07/09 - 21:12
'Frackanpada'n parte hartzeko dei egin du 'Fracking ez' mugimenduak
50 kolektibo baino gehiago bilduko dira Subillan (Araba) uztailaren 13tik 19ra bitartean gasa eta petrolioa ateratzeko teknikari “ez” esateko.
2015/04/28 - 22:47
Milaka lagunek San Prudentzioko ohituraz gozatu dute
Arabako erakundeen agintariak ere oinez, prozesioan, hurbildu dira Armentiara. Aurreko urteetan ez bezala, euria ez da oztopo izan astearte honetako festan.
2015/04/28 - 15:22
Giro paregabea, Armentiako zelaietan
Arabarrak San Prudentzio eguna ospatzen ari dira gaur, San Prudentzio eguna. Urtero bezala, erromeria ospatu dute Armentiako zelaietan.
2015/01/29 - 16:06
De Andres: 'Aretxabaletakoa irregulartasunetako bat baino ez da'
Hala ere, Javier de Andres ahaldun nagusiak aitortu du Aretxabaletako kontzejuan desagertu dela diru gehien (955.952 euro).
2015/01/29 - 15:19
Aretxabaletako kontzejuan milioi bat euro falta da
Duela urtebete pasa Aretxabaletako Kontzejuko Junta berrian sartu zirenek ikusi zuten 10 urtez justifikaziorik gabe Kontzejuko kontutik dirua atera zela hainbat alditan:ia milloi euro guztira.
2015/01/28 - 21:10
Arabako kontzeju batean milioi bat euro desagertu direla salatu dute
300 biztanleko Kontzejua da, eta egun Gasteizen barruan dago. Kontzejuaren aurreko presidenteak etxebizitzen eraikuntzek eragindako diru sarreretatik eraman zuela uste dute.
2014/12/15 - 17:32
Hiru gizon atxilotuta indarkeria matxistagatik Gasteizen, egun berean
38 urteko bi gizon eta 52 urteko beste bat dira atxilotutakoak; horietako batek bikotekideari eraso dio, eta ondoren leihotik botako duela esan dio.
2014/06/29 - 12:46
Gasteizko Batailaren antzezpena egin dute Armentiako landetan
Napoleoneko tropek porrot handia jaso zuten bertan, Wellington buru zen koalizioaren eskutik. Ondorioz, Frantziako Armadak Espainia utzi zuen. Oroimen hau bigarren urtez egin dute.