Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suak 3.000 metro koadro landaredi erre du Gasteizen

Ikerketa abiatu dute sutea ibilgailuren batek piztu duen argitzeko, Berroztegietako biribilgune batetik hasi baita zabaltzen.

Sute batek 3.000 metro koadro landaredi erre du Gasteizen, Berroztegieta auzoan.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, sua 15:00ak aldera hasi da, Lasarteko atea kaleko biribilguneetako batean hasita.

Hego-haizearen ondorioz, sua azkar zabaldu da iparralderantz, eta aurrean eraman ditu sastraka guztiak, baina ez da etxebizitzetaraino iritsi.

Aipatu iturrien arabera, ikerketa abiatu dute sutea ibilgailuren batek piztu duen argitzeko, Berroztegietako biribilgune batetik hasi baita zabaltzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X