Volodimir Zelenski
2022/10/10 - 10:45
Hainbat pertsona hil dira Kieven izandako bonbardaketetan
Gutxienez lau leherketa izan dira Ukrainako hiriburuaren erdialdean, eta ke zutabeak ikusten dira bertan. Hau da Ukrainako hiriburua ekainetik bonbardatzen duten lehen aldia.
2022/10/09 - 21:47
Gutxienez 20 lagun hil dira Zaporizhiako hirian Errusiak egindako beste bonbardaketa batean
Europar Batasunak "irmo" gaitzetsi du Zaporizhiako zentral nuklearra hartzeko Putinen dekretua. Bestalde, Zelenski ironiaz mintzatu da Krimea eta Errusia lotzen dituen zubiaren leherketari buruz: "hodeitsu dago Krimean, baina bero".
2022/10/09 - 16:39
Krimeako zubiko eztandari zeharkako aipamena eginez hasi du eguneroko mezua Zelenskik
Zubia estrategikoa da Errusiaren Armadaren hornidura bermatzeko. Kertxeko itsasartean segurtasuna indartzeko agindu du Putinek.

2022/10/07 - 16:29
Ukrainarrek oso serio hartu dituzte Errusiako mehatxu nuklearren inguruan Joe Bidenek egindako adierazpenak
Gerra honetan, beste gerra batzuetan ez bezala, AEBko inteligentzia zerbitzuek erakutsi dute iturri fidagarriak dituztela etsaien aldetik. Ukrainiako agintarien beldur nagusia etsituta dagoen Putinek zer erabaki hartuko duen da.

2022/10/07 - 11:29
Gutxienez hamaika hildako Errusiako indarrek Zaporiyiaren aurka egindako eraso batean
Zaporiyiako Poliziak erne egoteko eta bonbardaketarik gertatuz gero babeslekuetara garaiz joateko seinaleak eta alertak kontuan hartzeko eskatu die herritarrei.
2022/10/05 - 21:49
Ukrainako Armadak aurrera egin du hegoaldean, eta Errusiak atzera-egitea onartu, eta droneekin eraso dio
Ukrainar tropek aurrera egin dute Kherson eskualdean. Hegoaldean, Kharkiv probintzia erabat askatzeko bidean daude, eta Luhansk barrutian ere, herrialdeko ekialdean, aurrerapenak izan dituzte.
2022/10/05 - 16:40
Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia
Ukrainako armada lurrak berreskuratu eta berreskuratu ari da, eta Luhanskeko errusiazaleek ere onartu dute Kieven oldarraldi bortitza.
2022/10/02 - 16:48
Ukrainako tropek kolpe gogorra eman diote Errusiako Armadari Limanen
Putinen desafioa indarra galtzen ari da Donbasseko frontean. Tropa ukrainarren lorpenak zalantzan jartzen ditu Moskuren defendatzeko ahalmena.
2022/10/01 - 21:16
Gutxienez 26 pertsona hil dituzte Kupiansken, Kharkiv eskualdean, konboi humanitario bati eraso eginda
Atzo, beste 30 pertsona hil eta 88 baino gehiago zauritu zituzten, Zaporizhiako eskualdean, beste konboi humanitario baten aurka izandako erasoan.
2022/10/01 - 15:46
Nazioartearen gaitzespena, Errusiak Ukrainako lau eskualde anexionatzeagatik
Errusiako Auzitegia aztertzen ari da Ukrainako Donetsk, Luhansk, Jerzon eta Zaporiyia eskualdeen anexioaren konstituzionaltasuna.
2022/09/30 - 21:07
Ukraina NATOn "azkar" sartzea eskatuko du Zelenskik
Ukrainako presidenteak iragarri du formalki eskatuko duela herrialdea NATOn sartzea, Estatu kide baten aurkako edozein erasori bloke gisa erantzun behar dion Aliantza baten parte dela "de facto" onartuta. NATOk erantzun du oraingo lehentasuna Ukraina armaz hornitzea dela.

2022/09/30 - 16:13
Sarraskia Zaporizhian izandako eraso batean
Ukrainarrek erusiarrei egotzi diete erasoaren erantzukizuna. Biktimak errusiar aldera pasatzeko zain zeuden, askok lagun eta senideentzako produktuak zeramatzaten kotxeetan.
2022/09/30 - 13:34
Gutxienez 23 hildako, Zaporiyiako konboi humanitario baten aurkako erasoan
Gutxienez 23 pertsona hil eta 30 inguru zauritu dira Ukrainako Zaporiyia eskualdean, "Konboi humanitario" baten aurkako eraso batea. Ukrainako agintariek eta herrialde horretako agintari errusiazaleek elkarri bota diote gertatutakoaren errua.
2022/09/27 - 16:29
Errusiak onartu du akatsak egin dituela Ukrainako gerrarako agindutako mobilizazioan
Errusiako Gobernuak onartu egin du erreserbisten mobilizazioan akatsak egin dituela esperientzia militarrik gabekoak, pertsona desgaituak edo adinduak frontera deitu dituelako. Hala ere, Kremlinek azaldu du akats horiek guztiak azkar konponduko dituela.
2022/09/25 - 16:49
Zelenskik bermea eskaini die errenditzen diren soldadu errusiarrei
Errusiar asko ihesean, eta erreserbistak abisua jaso ostean izena-emateko bulegoetan aurkezten ari dira. Moskuk zigorrak ezarri ditu mobilizatzeari uko egiten dutenentzako; bitartean, Ukrainako presidenteak bermeak iragarri ditu errenditzen diren soldadu errusiarrentzako.

2022/09/25 - 11:39
Lurralde okupatuetako erreferendumaz hitz egiteko premiazko bilera eskatu dio Ukrainak NBEri
Errusiako Atzerri ministroak ohartarazi duenez, Errusiako Federazioak anexionatutako lurraldeetan defentsarako doktrina nuklearra ezarriko da berehala. Bestalde, Ukrainako presidenteak bermeak eskaini dizkie amore emandako soldadu errusiarrei.

2022/09/23 - 13:41
Ukrainako hainbat eskualdetako agintari errusiazaleek deitutako erreferendumen bozketa hasi da
Donetsk eta Luhansk errepubliketan eta Ukrainako Kherson eta Zaporizhia eskualdeetan daude deituta erreferendumak. Ukrainak eta nazioarteak ez dute prozesuaren baliozkotasuna onartzen.
2022/09/23 - 09:23
Errusiarako atxikimenduaren gaineko bozketak egingo dituzte gaurtik aurrera Ukrainako lurralde okupatuetan
Donetsken, Luhansken, Khersonen eta Zaporizhian deitu dituzte erreferendumak errusiarzaleek. Ukrainako Gobernuak ziurtatu du "erreferendumen fartsa horrek" ez duela "ezer" aldatuko.

2022/09/22 - 22:39
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan Moskuk duen beto eskubidea kentzea proposatu du Zelenskik
Nazio Batuetako idazkari nagusiak guztiz onartezintzat jo du Putinen mehatxu nuklearra eta mota horretako armen erabileraren aukera mahai gainean jarri behar izatea.
2022/09/22 - 10:52
Oraindik Errusiarekin konexio zuzenak dituzten herrialdeetara doazen hegaldiak blokeatuta daude
Turkia da Errusiako herritarrentzako bisarik eskatzen ez duen herrialdeetako bat, baina hegaldiak agotuta daude. Hegaldiak erosteko ezintasuna beste herrialde batzuetara ere hedatzen da, Armeniara adibidez.