VOX
2024/04/05 - 23:27
Arratsaldeko ekitaldiak: hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Segurtasuna, aldaketa Jaurlaritzan, Osakidetza eta etxebizitza izan dituzte hizpide EAEko alderdiek arratsaldeko mitinetan.
2024/04/05 - 16:49
Kanpainaren aurreneko eguna: Osakidetza, Ertzaintza, industria, indarkeria matxista... gaurko gai nagusiak
Alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hainbat gai jorratu dituzte euren hitzaldietan: Osakidetzaren egoera, Ertzaintza, etorkizuneko industria...
2024/04/05 - 10:02
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina: 1. eguna, athleticzaleak Sevillan, eta Gazarako su-eten eskaera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/05 - 00:34
EAEko indar politikoak kanpainan murgilduta daude dagoeneko
EAJk, EH Bilduk eta Voxek ireki dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/04/05 - 00:31
Honela hasi dute alderdiek hauteskunde-kanpaina
Alderdiek EAEko hiriburuetan abiatu dute kanpaina, apirilaren 21eko hauteskundeei begira.
2024/04/04 - 10:02
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren hasiera, Israelen erasoa GKEen aurka, eta 2023ko errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/04 - 07:00
EAEko indar politikoek gauerdian helduko diote kanpainaren demari
EAJk, EH Bilduk eta Voxek irekiko dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/03/30 - 15:16
Euskara ''euskal herritar guztion ondarea da'', Borja Semperren hitzetan
Dena dela, Korrikan presoen argazkien "akelarrean" parte hartu zutenak kritikatu ditu PPko bozeramaileak.
2024/03/29 - 17:05
Voxek AEK salatu du Korrikak "terrorismoari gorazarre egin" eta "biktimak makurrarazi" zituela iritzita
Horren aurrean, AEK-k erantzun du ez zuela salaketaren berri. Dena den, askotan errepikatu dutenez, esan dute ezinezko zaiela Korrikan gertatzen den guztia kontrolatzea, haien lana lekukoa eta pankarta zaintzea delako, eta, beraz, ez dagokielako aldarrikapen denak kontrolpean izatea.
2024/03/27 - 13:40
Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk eserleku kopuru bera izango lukete, Sumarrek eserleku bat lortuko luke eta Elkarrekin Podemos eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/03/27 - 13:40
EAJ eta EH Bildu berdinduta leudeke hauteskundeetan, 29na ordezkari lortuta, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk euren eserlekuei eutsiko liekete (10 eta 6, hurrenez hurren). Sumarrek legebiltzarkide bat eskuratuko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan. Miren Gorrotxategi buru duen zerrenda eta Vox Legebiltzarretik kanpo leudeke.
2024/03/26 - 19:34
Alderdiek gaztetu egin dituzte euren zerrendak
Hauteskunde-zerrendek belaunaldien arteko errelebo argia erakusten dute euskal esparru politikoan, eta 30 urtetik beherako hautagaiak nabarmentzen dira. Zerrenden buru emakumeak izatea ere bada beste batzuek aukeratutako beste ezaugarri bat.
2024/03/24 - 17:27
Abascal (Vox): ''EAJ eta EH Bildu txakur berberak dira, lepokoa aldatuta''
Voxek kanpainaurreko lehen ekitaldia egin du gaur, Gasteizen. Amaia Matinezek alderdiaren babesa jaso du lehendakarigai gisa. Santiago Abascalen hitzetan, EAJk arazo bat du; izan ere, "piztia (EH Bildu) hazi egin da" eta "orain hozka egiten die".
2024/03/23 - 06:50
Indiferentzia nagusi euskal hautesleen artean, hauteskundeak izateko hilabete falta denean
Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko hilabeteren faltan, hautesleen zati handi batek ez du oraindik hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/03/23 - 06:50
Zer boto transferentzia egon daiteke?
EITB Focus makroinkestaren azken atalak jaso duenez, botoen transferentziak EH Bilduri egingo dio mesede, eta Elkarrekin Podemosek jasango du galera handiena.
2024/03/22 - 09:04
Albiste izango dira: EITB Focus: herritarren kezkak, Barakaldoko tiroketa eta Gasteizko haur txikia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 16:28
Amaia Martinez: ''Inkestaren emaitza txarra da guretzat, baina ordezkaritzari eutsi egingo diogu''
Voxeko hautagaiak adierazi du EITB Focus inkestaren emaitzak ez direla onak bere alderdiarentzat. Hala ere, ordezkaritzari eutsi egingo diotela uste du Amaia Martinezek.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 07:02
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio abertzaleak gainditu egingo du EAJ bototan, baina eserlekutan baliteke berdinketa ere ematea aurreikuspen txikienarekin. Bestalde, PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri hirugarren indar gisa.
2024/03/20 - 15:56
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Arabako hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 21ean aurkeztuko diren zerrendak argitaratu ditu. Kontsultatu Arabako lurraldean aurkezten diren 11 hautagaitzen izen-abizenak.