VOX
2023/09/03 - 12:36
Aragoiko Justizia zuzendari berriari espedientea ireki diote sare sozialetan frankismoa goratzeagatik
Esperanza Pastor Facebookeko irudi batean azaldu da bandera frankistarekin. PPk eta Voxek osatutako Gobernuak izendatu du, eta PSOEk eta Sumarrek osatutako oposizioak horren dimisioa eskatu du dagoeneko. Aragoiko Ehiza zuzendariari ere espedientea irekiko diote arrazoi bera tarteko.
2023/08/24 - 14:10
Gaur amaitzen da Kongresuan talde parlamentarioak osatzeko epea
PPk, PSOEk, Voxek, Sumarrek, EAJk eta EH Bilduk bermatuta dute taldeak osatzea. Sumar alderdiak diputatuak utziko dizkio ERCri, eta PSOEk Juntsi, Kongresuan talde propioa osa dezaten. Bien bitartean, Coalicion Canaria, BNG eta UPN Talde Misto baterantz doaz.
2023/08/23 - 13:13
Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako deitu du Armengolek
Alfredo Nuñez Feijoorekin, Felipe VI.ak proposatutako hautagaiarekin, batera hartu du erabakia Diputatuen Kongresuko presidenteak.
2023/08/22 - 20:32
Feijook eta Sanchezek Gobernuko presidentea izateko hautagai izan nahi dutela esan diote Espainiako erregeari
Orain, erregeak inbestidurarako zein hautagai proposatu aukeratu beharko du. Beste erronda bat egiteko aukera ere badu Estatuburuak.
2023/08/22 - 13:07
Felipe VI.ak Santiago Abascal hartu du inbestidurarako bilera sortaren baitan
Espainiako Felipe VI.a erregeak Santiago Abascal Voxeko buruzagia hartu du Zarzuela Jauregian, Gobernuko presidente izateko hautagai bat proposatzeko dituzten babesak zehazteko bilera-sortaren harira.
2023/08/22 - 07:00
Vox, PSOE eta PP hartuko ditu gaur Felipe VI.ak inbestidurarako bilera sortaren baitan
Azken bilera hauen ondoren, Gobernuko presidente izendatzeko hautagaia proposa dezake Espainiako erregeak, inbestidura gaindituko duen hautagai argirik ikusten badu.
2023/08/21 - 09:11
Espainiako erregeak gaur abiatuko du inbestidurarako bilera erronda UPN, CC, EAJ eta Sumarrekin bilduta
Bihar, Voxen (10:30), PSOEren (12:00) eta PPren (16:00) txanda izango da. ERCk, EH Bilduk, Juntsek eta BNGk uko egin diote Espainiako erregearekin elkartzeari.
2023/08/18 - 18:03
Abuztuaren 25a izango da talde parlamentarioak osatzeko azken eguna
Taldeek izena emateko epea datorren ostiralean amaituko da, eta hurrengo astelehenean bilduko da Mahaia ebazpena emateko. Junts eta ERC ziurgabetasun egoeran daude taldeak osatzeko baldintza guztiak ez dituztelako betetzen.
2023/08/17 - 15:17
Kongresuko Mahaiaren osaketak PPren eta Voxen arteko haustura erakutsi du, eta Feijooren inbestidura zaildu
Voxek bere hautagaiari eman dio botoa Kongresuko Mahaiko presidente izateko, eta PPk ez ditu hautagai ultraeskuindarrak babestu presidenteordetza eskuratzeko.
2023/08/14 - 22:20
Chivitek gobernu "aurrerakoia" defendatu du, "eskuinen inboluzioaren" aurrean
Bestalde, hautagai sozialistak iragarri du euskarari buruzko akordioa bultzatuko duela, "errealitate soziolinguistikotik abiatuta"
2023/08/14 - 16:35
Gobernu berria "zatituta" jaio dela dio UPNk eta "zorrotza" izango dela ohartarazi du EH Bilduk
Geroa Bairen arabera, gobernu akordioak 2015ean hasitako bideari jarraituko dio. Zurekin Nafarroak, bere aldetik, nabarmendu du bere babesa ez dela "txeke zuri bat", bide baten "hasiera" baizik.
2023/08/14 - 16:05
Maite Nosti (Vox): ''Chivite anderea, zure botere anbizioa neurrigabea da''
Alderdi komunista batekin eta Sabino Aranaren jarraitzaile den alderdi separatista batekin ituna egitea leporatu dio Voxeko parlamentariak Maria Chiviteri. PSNk "alderdi komunista, abertzale, separtista eta 'filoetarra' baten babesa" izango duela ere salatu du.
2023/08/14 - 09:27
Gaur hasiko da Chivite Nafarroako presidente izendatzeko inbestidura saioa
Nafarroako Parlamentuak 50 eserleku ditu, eta alderdiek dagoeneko iragarri dituzte euren botoak. PSNk (11), Geroa Baik (7) eta Zurekin Nafarroak (3) alde bozkatuko dute, eta EH Bildu (9) abstenitu egingo da.
2023/08/10 - 18:28
Espinosa de los Monterosen ordezkoak ez du Kongresuko akta jasoko eta Voxen barne krisia areagotu du
Gainera, Juan Luis Steegmann medikuak uko egin die eskuin muturreko alderdiko zuzendaritzako karguei. Voxek bost eserleku lortu zituen Madrilgo barrutian; beraz, Steegmannek, zerrenda horretako seigarrenak, Espinosa de los Monterosek utzitako hutsunea bete behar zuen.
2023/08/09 - 13:24
PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako ordezkariak EH Bildurekin bildu dira, gobernu akordioa azaltzeko
Lau indar politikoak goizean batzartu dira Nafarroako Parlamentuan. Bestalde, Unai Hualde Foru Ganberako presidenteak Parlamentuko talde guztiak hartu ditu inbestidurarako aukerak aztertzeko. EH Bilduk Hualderi jakinarazi dio bere militanteek erabakiko dutela abstenitu ala ez.
2023/08/08 - 14:47
Espinosa de los Monterosek Voxen zuzendaritza utziko du
Diputatu hautatu eta orain arte alderdi ultraeskuindarraren Kongresuko bozeramailea izan denak argitu du militante gisa jarraituko duela Voxen.
2023/08/08 - 14:42
''Arrazoi pertsonalengatik'' utziko du politika Espinosa de los Monterosek
Ivan Espinosa de los Monteros diputatu hautatu eta orain arte alderdi ultraeskuindarraren Kongresuko bozeramailea izan denak alderdiaren zuzendaritza utziko duela iragarri du. Argitu du militante gisa jarraituko duela Voxen eta, gaineratu du, Abascal Gobernuko presidente ikusteko esperantza duela.
2023/08/07 - 14:48
Voxen eskaintza ''PPrekin izandako bilera sekretuetan adostutakoa'' dela ziurtatu du Rodriguezek
Isabel Rodriguez Espainiak Gobernuko jarduneko eledunak Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari eskatu dio "itxurakeriak egiteari uzteko". "Voxen eskaintza ez da kasualitatea. PPrekin izandako bilera sekretuetan adostutakoa da", esan du.
2023/08/07 - 09:04
Hauteskunde Batzordeak gaur erabakiko du PSOEk boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaerari buruz
Madrilgo Probintzia Batzordeak atzera bota zuen, "bideraezina" zelakoan, arrakasta izateko aukerarik ez zuelakoan eta "funtsik gabeko espekulazioetan" oinarritzen zela argudiatuta. Sozialistek, ordea, aldea "txikia" dela argudiatu dute, 1.300 boto eskasekoa.
2023/08/06 - 14:59
Feijoo, Voxen proposamenaren inguruan: “Konstituzionalismorako aurrerapausoa da, beharrezkoa”
PPren presidente eta Gobernu espainiarreko presidente izateko hautagai den Alberto Nuñez Feijook berretsi du euren proposamena dela "Alderdi Popularraren gobernua bakardadean osatzea, akordio zabal batean oinarrituta, Konstituzioaren barruan".