2018/03/15 - 15:43
600.000 euroko isuna WhatsApp eta Facebooki, datuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak 300.000na euroko isuna jarri die. Agentziak ebatzi duenez, WhatsAppek erabiltzaileen datuak jakinarazi zizkion Facebooki azken horrek erosketa gauzatu zuenean.
2018/02/12 - 17:44
Honelakoak izango dira 2018ko emoji berriak
Unicodek iragarri du emoji berriak egongo direla 2018ko bigarren zatian. Besteak beste, ilegorriak eta ile kizkurdunak izango dira.
2018/02/06 - 15:14
10 eta 15 urte bitarteko gazteen % 98k Internet erabiltzen dute
10 bat urterekin irekitzen dute euren lehen profila, sare sozialetan; 10etik 4k eduki sexualeko mezuren bat jaso du noizbait. Internet segurtasunez erabiltzeko eguna da gaur, otsailaren 6an.
2018/01/23 - 00:42
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra
Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da.
2017/12/31 - 21:11
WhatsApp erori egin da
Urtero bezala, Gabon Zaharraren gaua hurbildu ahala, sakelako telefonoetako mezularitza zerbitzua ez aurrera ez atzera geratu da ordubetez.
2017/12/15 - 15:35
Olentzerorekin WhatsApp-en bidez hitz egiteko aukera emango du EiTBk
Olentzerorekin zuzenean hitz egin nahi al duzu? Zure gutunean azken orduko aldaketarik egitea gustatuko litzaizuke? Bada, orain posible da: EiTBk haren WhatsApp zenbakia du.
2017/12/11 - 22:15
Faktoria saioak Kopla lehiaketaren irabazleen izenak jakinarazi ditu
Whatsapp bidez 150 inguru bidali dituzte eta dagoeneko ezagutu da irabazlearen izena. Bizkaiko 2 ahizpa gazte dira bertsolari txapelketaren finalean egoteko aukera izango dutenak.
2017/11/30 - 21:39
WhatsApp berriro erori da Europan eta Latinoamerikan
Horrenbestez, hilabete honetan bigarrenez erori da komunikazio aplikazioa mundu mailan, azaroaren hasieran ere arazoak izan zituelako.
2017/11/03 - 11:32
WhatsApp erorita egon da ostiral goiz honetan
Twitter bidez erabiltzaile askok zehaztu dutenez, mezularitza-zerbitzuko aplikazioa ez da ibili ordubetean; gutxi gorabehera, 09:00ak aldera hasi da arazoa.
2017/10/18 - 18:20
WhatsAppek denbora errealeko kokapenak partekatzeko aukera emango du
Konpainiak bermatu duenez, muturretik muturrerako zifratu batek babestuko du zerbitzu hori. Ondorengo asteotan jarriko dute eskuragarri.
2017/09/26 - 13:26
Txinak WhatsAppen erabilera blokeatu du
Internet bidez sortu eta zabaldu daitezkeen berrien inguruko neurri murriztaileak areagotu ditu azken hilabeteotan Txinak, Txinako Alderdi Komunistaren kongresua egin aurretik.
2017/07/18 - 22:45
Bizkaiko bost gaztek euskal emotikonoak sortu dituzte
Gure ohitura eta kulturarekin lotura zuzena dute. Gaurtik erabilgarri daude, euskalmoji aplikazioa jaitsita.
2017/07/18 - 14:19
Euskal emotikonoak telefonoan dira jada
Taloak, ikurrinak, euskal futbol taldeak, jaiak… euskal garatzaile talde batek euskal emotikono 'folklorizatuak' sortu ditu Android eta iOS sistema eragileetan erabiltzeko.
2017/07/12 - 12:43
50 atxilotu 15 herrialdetan, haur pornografia WhatsApp bidez zabaltzeagatik
Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.
2017/06/20 - 21:53
Laudioko ikastetxeetako txerri haragiaren albiste faltsu xenofoboa
Whatsappen zabaldutako mezu baten arabera, Laudioko alkateak errefusatu egin du eskoletako jantokietan txerri haragia kentzea, eta argudio arrazistak eman ditu erabakia hartzeko. Albiste faltsua da.
2017/06/14 - 23:51
Albiste faltsuak identifikatzeko gida
Aholkuak albiste bat faltsua edo benetakoa den egiaztatzeko.
2017/06/08 - 13:48
Berriz hedatu da Espainiaren mehatxu terroristaren gaineko albiste faltsua
Erresuma Batuan izan diren azken atentatuen ostean, sare sozialetan Espainian indarrean dagoen alerta terrorista mailari buruzko mezu faltsuak zabaldu dituzte. Alertak 4. mailan jarraitzen du.
2017/05/18 - 11:14
110 milioiko isuna Facebooki, WhatsApp erostean gezurrak esateagatik
Kontrakoa esan zuen arren, Facebookek bazuen bi sare sozialen bezeroen datuak batzeko ahalmen teknikoa.
2017/05/17 - 21:14
Whatsappek ordu erdiz huts egin du, eta sare sozialak sutan jarri dira
Mezularitza zerbitzu ezagunenean akatsen bat izan da berriro, aurreko maiatzaren 3an bezalaxe.
2017/05/12 - 20:21
630 euroko isuna, irakaslea whatsappez iraintzeagaitik
Amak eskolako gurasoen whatsapp-ean idatzi zituen mezuak irakaslea irainduz. Epaileak uste du bere izen ona zikintzen duela eta salatu aurretik gertaerak ez zituela frogatu.