2019/09/03 - 19:05
Ez, Bilboko etxebizitzetan ez dute lapurretarik egin Gurutze Gorriaren izenean
Bizkaiko Gurutze Gorritik Basauriko Udaltzaingoarekin harremanetan jarri dira, eta, herritarrengan alarma sortu nahi duen polizia-alerta faltsu hori gezurtatu dute haien sare sozialetan.
2019/09/01 - 16:15
WhatsAppek, 16 urtetik beherakoei aplikazioaren erabilera debekatzeko asmoa du
Segurtasun politikak zorrozteko asmoa du WhatsAppek. EiTB kalera irten da mugikorra izateko adin egokiaren bila. 'Pantallas Amigas' elkarteak mugikorren erabilera egokia nola egin azaldu digu.
2019/07/03 - 18:45
WhatsAppek, Facebookek eta Instagramek kale egin dute berriz mundu mailan
Sare sozialak Europako eta Amerikako zenbait herrialdetan erori dira, eta irudiak eta bideoak kargatzeko orduan arazoak izan dira.
2019/06/30 - 10:09
Euskaraldiak urrunago iritsi nahi du bigarren edizioan
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hamabost egun iraungo du Euskaraldiaren bigarren edizioak, eta bi lagunen arteko elkarrizketez haratago iristea izango du helburu nagusi.
2019/06/07 - 19:44
Huawei telefono berriak, aurrez instalatutako Facebooken aplikaziorik gabe
Huaweik aurrerantzean merkaturatuko dituen mugikorrek ez dute Facebooken aplikaziorik izango. Aitzitik, neurri honek ez du eraginik izango telefono zaharretan.
2019/05/14 - 11:43
Hackerrek Whatsappen erabiltzaileen telefonoetara sartzea lortu dute
Facebooken konpainiak aplikazioaren azken bertsioa jaisteko eskatu die munduan dituen 1.500 milioi erabiltzaileei.
2019/04/30 - 10:22
WhatsApp zerbitzua berrezarri dute Espainiako estatuko hainbat tokitan
Antza denez, Madril, Sevilla eta Valladolid izan dira tokirik kaltetuenak. Konpainiak ez du oraingoz inolako arazoren berri eman.
2019/04/27 - 16:15
Hauteskunde kanpainak iraun bitartean 14 milioi txio baino gehiago partekatu dira
Aurtengo hauteskundeetan lehen aldiz, alderdiek Whatsapp taldeak sortu dituzte jarraitzaileen artean edukia zabaltzeko.
2019/04/26 - 13:07
WhatsAppek atzera egin du eta itxi egin ditu Podemosek kanpainarako sortutako kontuak
Asteazkenean, kontuak berriro zabalduko zituztela iragarri zuten arren, dirudienez, konpainia horretako langile baten "akatsa" izan zen "iragarpena".
2019/04/25 - 20:30
Unidas Podemosen kontua berriz zabalduko du WhatsApp sare sozialak
Unidas Podemosen hitzetan, “kaltea konponezina” da orain; izan ere, sarea erabiltzeko aukerarik gabe geratu dira kanpaina amaieran.
2019/04/23 - 22:49
Unidas Podemos alderdiari WhatsApp kontua itxi dio aplikazioak berak
Alderdiak azaldu du hautesleekin harremanetan jartzeko eta propaganda bidaltzeko erabiltzen duen kontua zela. WhatsApp konpainiatik esan dute ez dutela onartzen mezu bidalketa masiboak egitea.
2019/04/23 - 21:14
Podemosek jarraitzaileei mezuak bidaltzeko erabiltzen zuen kontua itxi du WhatsAppek
Juanma del Olmo Komunikazio idazkariak beste alderdiekin gauza bera ez egitea kritikatu du. Erabiltzaile guztiekin estandar berdinak erabiltzen dituela azaldu du WhatsAppek.
2019/04/14 - 15:29
WhatsApp, Facebook eta Instagram bere onera itzuli dira
Sare sozialak eta mezuak bidaltzeko aplikazioa erori egin dira mundu mailan.
2019/04/11 - 20:18
Alderdiek datu pertsonalak erabili ahalko dituzte propaganda online bidaltzeko
Alderdiek, esaterako, gure gustu eta gorrotoen arabera, herritar taldeak sailkatu eta horiei moldatutako mezuak bidali ahalko dituzte, abenduan datuen babeserako legea horretarako aldatu baitzen.
2019/03/13 - 19:44
Facebook, WhatsApp eta Instagram erori egin dira hainbat herrialdetan
17:00etan inguru hasi dira konexio arazoak, bai webguneetan, bai aplikazioetan.
2019/03/03 - 12:39
eitb.eus-en 2015eko bideo bat bolo-bolo sarean, Kontxako hidrohegazkina delakoan
2015ean grabatu zuten bideoan, Hondarribiko arraunlariak ageri dira. Entrenatzen ari direla, ondo-ondotik igarotzen zaie hidrohegazkin bat, baina ez da ostiral honetakoa, hala "saldu" bada ere.
2019/03/03 - 12:25
Doako auto-garbigunea, Oiartzunen
Auto-garbigune baten mozorroa zeramaten bi lagun azaldu dira Oiartzungo gasolindegi batean, eta bertan zeuden ibilgailuak garbitzen hasi dira.
2019/01/22 - 22:14
Meme-uholdea sare sozialetan, WhatsApp nazioartean erori eta gero
Zerbitzua 15 minutu baino ez da egon etenda, baina milaka erabiltzaile haserre agertu dira sare sozialetan.
2019/01/22 - 08:05
WhatsAppek mezuak birbidaltzeko aukera mugatu du, albiste faltsuak tarteko
Aurrerantzean ezingo zaie mezu bera 5 hartzaileri baino gehiagori birbidali. Orain arte muga hori 20koa zen. Era horretan, albiste faltsuen hedapena eragotzi nahi du konpainiak.
2018/11/12 - 19:18
WhatsAppek Google Driven eguneratu gabe dauden segurtasun kopiak ezabatuko ditu
Aldaketak ez du esan nahi WhatsAppek erabiltzaileek jaso eta bidali dituzten mezu eta artxibo guztiak ezabatuko dituenik. Sarean eguneratu gabe dauden segurtasun kopiei eragingo die bakarrik.