Euskaraldiak urrunago iritsi nahi du bigarren edizioan
Euskaraldiaren lehen edizioan, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 4ra, 225.000 lagunek parte hartu eta gero, antolatzaileek jakinarazi dute hizkuntza ohituren esparruan inertziak astintzeko ariketaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango dela.
Iraupen luzeagoa izango du bigarren Euskaraldi honek, hamabost egunekoa, eta beste esparru batzuetan ere hazi nahi du ariketak, luze-laburrean ez ezik. “Egoera, leku eta harreman gehiagotan eragin nahi dugu hurrengo Euskaraldian”, esan dute arduradunek, eta denetariko entitateei ere gonbita egingo diete oraingoan, norbanakoei ez ezik, berorien barruan euskaraz aritzeko guneak (“Ariguneak” izango dute izena) sortu, bultzatu eta babesteko.
Nolanahi den, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketak ahobizi eta belarriprest rolak izango ditu protagonista berriro ere, herritarrak izango dira aitzindari beste behin, entitateen konpromisoa gorabehera, eta txapak itzuliko dira izena ematen dutenen paparrera, horien euskara maila egiaztatzeko barik (antolatzaileek argi utzi dute ariketa honen ardatza ez dela norberak zenbat dakien erakustea, ezpada egunerokoan zer egiten duen), euskararen aurrean zer portaera duten erakusteko.
Ariguneak
Lehen Euskaraldiaren ardatza bi pertsonaren aurrez aurreko elkarrizketak izan ziren, baina oraingoan bestelako elkarrizketa eta harremanetara ere zabaldu nahi dute ariketa, eta euskaldunei euskara erabiltzeko guneak, espazioak eta taldeak ahalbidetu.
Bide horretan, Ariguneak agertuko dira 2020ko Euskaraldian, “ulertzen dutenak eta dakitenak elkarrekin euskaraz arituko diren gune kolektiboak”, entitateek (elkarteak, enpresak, administrazio publikoa, saltokiak, kirol taldeak, gizarte mugimendu antolatuak…) babestu, bultzatu, kudeatu eta ikusarazi beharko dituztenak. Izan ere, entitateei zabaldu nahi diete Euskaraldia bigarren edizioan, taldeon barne-harremanetan euskararen erabilera handitzeko.
Halaber, entitateen barrukoa ez ezik, saltokietako eta zerbitzuetako langileekiko harremana ere euskaraz egin ahal izatea izango da bigarren Euskaraldiaren erronka nagusietako bat, eta antolatzaileek berorien arduradunei eskatu diete “neurri estrukturalak har ditzatela halako zereginetan diharduten langileak ere ahobizi edo belarriprest izan daitezen”.
Ahozko komunikazioaz haraindi
Bestalde, aurrez aurreko ahozko komunikazioan ez ezik, aldibereko komunikazio digitalean (Whatsapp, Telegram, Skype…) ere eragin nahi du Euskaraldiak 2020ko saioan, guztion egunerokoan sakon txertatuta dagoenez.
Horren ildotik, Euskaraldiak proposatu du ahobizi eta belarriprest rolak eremu digitalera eramatea, eta geure burua horrelakotzat identifikatzea tresnotan.
Antolatzaileak etengabe arituko dira, 2020ko udazkenera arte, lanean Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen, eta, anartean, herritarrok gogoan izan behar dugu egunero izan gaitezkeela ahobizi eta belarriprest.
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.