Youtube
2025/10/27 - 12:17
YouTubeko milaka bideoren bidez "malware"a eskala handian banatzeko operazio bat identifikatu dute
Gaizkileek YouTubeko kontu faltsuak edo konprometitutakoak erabiltzen zituzten softwarea pirateatu eta jokoak hackeatzeko bideoak argitaratzeko, balizko biktimak erakartzeko amu gisa. Programa horiek lortzeko fitxategiak deskargatzea eskatzen zuten, baina artxibo horiek, benetan, gailua kutsatzen zuen malwarea zuten.
2025/04/23 - 13:01
YouTuberen 20. urteurrena: Hau da 2005eko apirilaren 23an plataformara igotako lehen bideoa
2005eko apirilaren 23an, hogei urteko gazte batek 18 segundoko grabazio bat igo zuen. Igotakoak mundua irauliko zuen, 530 milioi bistaratze baino gehiago lortuta.
2024/07/11 - 18:48
Speed izeneko streamer estatubatuarra ustekabean agertu da sanferminetan
Speed 24 milioi jarraitzaile ditu eta zuzeneko emanaldiengatik da ezaguna, mundu osoko hainbat lekutan egiten baititu edukiak. Ustekabean agertu da sanferminetan, baina Foruzaingoak zezen-plazatik atera behar izan du, jende-oldea zela eta.
2023/10/29 - 16:14
Euskal Herriko bideo biral batzuk gogoratu ditugu euren protagonistekin
Julenek 5 urte zituen ETBko saio batean izan zenean, eta bere xarmak jendea liluratu zuen. Bere aurpegiarekin egindako GIFak ikus daitezke egun oraindik ere. Joshua, berriz, Valentziako elurte handi batean grabatu zuen telebistako kamera batek. Gaur egun, taberna bat du Errenterian.
2023/06/05 - 15:48
Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
2023/01/26 - 17:25
''Review Aita Mari'' dokumental sailaren lehen atalaren trailerra
Asier Sanchezek egindako lehen sorta honek Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisia jorratuko du. EITBren Youtubeko kanalean estreinatuko da eta hainbat euskarritan egongo dira ikusgai edukiak.
2023/01/20 - 16:59
Honela ikuten da Danborrada, 360 gradutan
Bisitatu EITBren YouTubeko kanala danborradaren esperientzia birtualean murgiltzeko.
2023/01/12 - 21:44
Shakiraren eta Bizarrapen kantak hankaz gora jarri ditu sare sozialak (eta bai, zeuk ere entzun duzu)
Milioika bisita izan ditu lehen 24 orduetan "BZRP Music Sessions #53" abestiak. Gaurkoan, mintzagai nagusietakoa izan da zalantza barik lagunartean.
2022/11/22 - 18:43
Loa eta Laia
Euskarazko telesail berria estreinatu da urrian YouTuben. Loa eta Laia protagonistek, musika baliatuz, abentura ausart, espontaneo eta dibertigarriak kontatuko dizkiete etxeko txikienei. Josu Bergarak sortutako proiektuak lehen denboraldian 10 kapitulu izango ditu.
2022/05/31 - 19:02
Auzitegi Gorenak berretsi egin du etxerik gabeko pertsona bat umiliatu zuen youtuberraren kondena
Gazteak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari, eta egindakoa grabatu zuen, gero bideoa Youtubera igotzeko.
2022/03/01 - 11:46
Meta (Facebook), Twitter eta Google konpainiek neurriak hartu dituzte Putinen aldeko hedabideak geldiarazteko
Errusiako Gobernuaren aldeko mezuak igortzen dituzten hedabideen emisioak debekatzeko Europar Batasunak egindako eskaerari erantzuten hasi dira sare sozialak.
2021/11/11 - 10:33
YouTubek ez du erakutsiko publikoki "ez dut atsegin"en zenbakia
Google konpainiak espazio "inklusibo eta errespetutsua" nahi du sortzaileentzat. Defendatu du erabakiak plataformari "mesede" egingo diola.
2021/09/30 - 01:33
YouTubek txertoen aurkako bideo guztiak debekatu ditu
Txertoei buruz informazio faltsua zabaltzen duten bideo guztiak ezabatuko dituzte YouTubetik. Orain arte covid-19aren txertoari lotutakoak soilik kentzen zituzten.
2021/05/07 - 15:24
Pandemiak sareak astindu ditu: Instagramek eta Tik Tokek gora eta Facebookek behera
Telebista adimendunen erabilera hazi da eta sareen erabileraren intentsitateak ere gora egin du.
2020/12/14 - 23:50
YouTube, Gmail eta Drive zerbitzuak martxan dira berriro
Googlek arazo teknikoak izan ditu eta, ondorioz, mundu osoko milaka erabiltzailek ezinezkoa izan dute posta elektronikoan sartzea edo bideoak erreproduzitzea.
2020/11/18 - 15:42
Bilboko ostalari eta merkatarien "maratoi gastronomiko birtuala", ostiralean
16:00etatik 20:00etara, Youtubeko Bilbao Centro kanalean, ostalaritzako profesionalek sukaldaritzako hainbat espezialitate prestatuko dituzte zuzenean.
2020/11/12 - 10:38
YouTube ordu batzuez etenda egon da mundu osoan
Googlen bideo plataformak konexio arazoak izan ditu goizaldean, baina konpondu ditu dagoeneko.
2020/05/29 - 09:59
Sare sozialen pribilegioak murriztea helburu duen dekretu bat sinatu du Trumpek
Twitter, Facebook, YouTube eta Google konpainiak euren plataformetan argitaratutako edukiak moderatzen saiatzen badira, AEBko Gobernuak zigor ditzakeen aztertu nahi du Trumpek.
2020/04/27 - 19:44
Zinemaldia, Cannes eta Mostra jaialdi birtual batean batuko dira Youtuben
'We Are One: a Global Film Festival'en parte izango dira, YouTubek larrialdiko irtenbide gisa antolatu duen ekitaldi birtuala koronabirusaren pandemia dela eta.
2020/04/26 - 13:57
Ez dago 3000 euroko bonurik ijito familientzat eta ez dute supermerkaturik kolapsatu
'Tik Tok' sarean ijitoen aurkako aurreiritzi eta estereotipoei buruz publikatutako umorezko bideo bat hitzez-hitz hartu dute, eta bideo batzuk txertatuta, bulo bat asmatu dute.