YouTubeko milaka bideoren bidez "malware"a eskala handian banatzeko operazio bat identifikatu dute
Gaizkileek YouTubeko kontu faltsuak edo konprometitutakoak erabiltzen zituzten softwarea pirateatu eta jokoak hackeatzeko bideoak argitaratzeko, balizko biktimak erakartzeko amu gisa. Programa horiek lortzeko fitxategiak deskargatzea eskatzen zuten, baina artxibo horiek, benetan, gailua kutsatzen zuen malwarea zuten.
"Malware"a, ordenagailu batean. Europapressen irudia.
Zibersegurtasuneko ikertzaileek malwarea eskala handian hedatzeko operazio bat identifikatu dute. YouTubeko Sare Fantasma izenez ezagutzen da, eta "bahitutako" kontuak erabiltzen zituen ustezko tutorialen bideoak eta software erakustaldiak argitaratzeko, horien bitartez informazioa lapurtzeko programak zabaltzeko, Lumma, berbarako.
Zibergaizkileak gero eta gehiago ari dira erabiltzen online plataformak eta sare sozialak eta plataforma horiek eskaintzen dituzten interakzio tresnak ere, malwarea modu masiboan banatzeko, zehazki, Interneteko erabiltzaileentzako ustez gune fidagarrietan ezkutatuz, hala nola YouTuben.
Horren adibide da Check Point zibersegurtasun konpainiako ikertzaileek duela gutxi identifikatutako ziberdelinkuentzia operazioa ere. YouTubeko Sare Fantasma aurkitu dute horiek, erabiltzaileen datuak lapurtzeko diseinatutako malwarearen banaketa operazioa.
Gaizkileek YouTubeko kontu faltsuak edo konprometitutakoak erabiltzen zituzten softwarea pirateatu eta jokoak hackeatzeko bideoak argitaratzeko, biktimak erakartzeko amu gisa, euren blogean ohar bidez azaldu dutenez.
Horrela, zibergaizkileek pasahitzarekin babestutako fitxategiak deskargatzeko eskatzen zuten, ustez, ordainpeko software bat doan instalatzeko, hala nola Adobe Photoshop eta Microsoft Office, eta bideojokoetarako trikimailu programak izateko, Robloxen erabiltzeko, esaterako.
Dropbox, Google Drive eta Media Firetik deskargatu behar ziren fitxategi horiek, ordea, erabiltzaileen gailua infektatzen zuen malwarea zuten. Gainera, biktimei Windows Defender babes-sistema aldi baterako desaktibatzea ere eskatzen zitzaien.
Check Pointek zehaztu duenez, informazioa lapurtzeko programak zabaltzen ziren, Rhadamanthys eta Lumma, besteak beste. Programa horiek, erabiltzaileen ekipoetan behin instalatuta, hainbat zerbitzutara sartzeko kredentzialak, kriptomoneta-zorroak eta komando eta kontrol zerbitzarien sistemako datuak ateratzen zituzten.
Ikerketan zehar, ikertzaileek 3.000 bideo "maltzur" baino gehiago identifikatu dituzte. Googleri jakinarazi ondoren, ezabatu egin dituzte, "YouTuben inoiz ikusi gabeko malware operazio handienetako bat" etenarazteko.
Ikertzaileek zehaztu dutenez, zibergaizkileek aldizka eguneratu egiten zituzten loturak eta malware karga erabilgarriak, eta, beraz, infekzio kateek jarraitu egiten zuten "ezabaketa partzialen ondoren ere".
"Phishing tradizionalak ez bezala, eraso horiek arrakasta izaten dute, benetakoak diruditelako. Plataformetako konfiantza-manipulazioa muga berri bat da ingeniaritza sozialean, legitimitate-itxura hori arma bihurtzen baita", gaineratu du Check Pointek.
Horren harira, erabiltzaileei ohartarazi diete ez deskargatzeko softwarea iturri ez-ofizialen edo pirateatuen bidez, eta ez desaktibatzeko inoiz birusen aurkako babesak, ezta instalatzaile batek hala eskatuta ere.
Era berean, zibersegurtasun arloko adituek gomendatu dute "eszeptizismoz tratatzea" like (atsegin zait) asko dituzten edo erabiltzaile askok gomendatutako doako software bideoak. "Likeak bezalako interakzio mekanismoak, iruzkinak eta argitalpenak ustiatzean, erasotzaileek sinesgarritasun soziala lortzen dute eta konfinatza-giro hori infekzio tresna bihurtzen ari dira", azaldu du konpainiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.