Zaldibar
2020/02/18 - 12:44
Gertatutakoaren larritasuna ''minimizatzea'' leporatu dio Alonsok Jaurlaritzari
Instalazioak kudeatzen dituen enpresak araudia "ez betetzeak" gertatutakoarekin "zerikusirik" duen argitzeko eskatu dio Alonsok Jaurlaritzari.
2020/02/18 - 12:35
Lander Martinezek lehendakariaren ''sentsibilitate eta lidergo falta'' kritikatu ditu
Lander Martinezek nabarmendu du luizia "arduragabekeria administratibo kate baten" emaitza dela.
2020/02/18 - 12:24
Lehendakaria eta sailburuak ''berandu eta behartuta'' agertu direla salatu du Iriartek
Maddalen Iriartek salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak gai hau kudeatzeko izan duen modua "sinesgarritasun krisia" izan da Jaurlaritzarentzat.
2020/02/18 - 12:12
Urkulluk bere Gobernuak Zaldibarren egindako ''akatsak'' deitoratu ditu
Iñigo Urkulluk azpimarratu du Jaurlaritzaren lehentasuna lurperatutako bi langileen gorpuak aurkitzea eta bizilagunen eta beharginen segurtasuna bermatzea dela.
2020/02/18 - 11:25
Urkullu: "Asko sentitzen ditut operatibo honetan egin ahal izan ditugun akatsak"
Lehendakariak nabarmendu duenez, lehentasuna "bi desagertuen erreskatea eta operatibo horretan parte hartu duten pertsonen" eta inguruko bizilagunen "segurtasuna" izan da.
2020/02/18 - 11:22
Oposizioak Jaurlaritzak luiziaren aurrean egindako kudeaketa gaitzetsi du
09:30ean hasi da lehendakariaren eta hainbat sailbururen agerraldia. Taldeen bozeramaileek hartu dute hitza, eta gogor gaitzetsi dute Jaurlaritza.
2020/02/18 - 07:05
Aldundiak segurtasun neurriak indartu ditu AP-8an Zaldibarren, luizien arriskuagatik
Asteazkenean, segurtasun horma bat eraikitzen hasi ziren. Horrez gain, luizien aurkako pantaila dinamiko bat jarriko dute, material kopuru handiari eusteko gai den metalezko sare batez osatutakoa.
2020/02/17 - 22:02
Jaurlaritzak ez du baztertzen aire kutsatuaren alerta eremua zabaltzea
Eguraldiaren eta sutearen eraginaren arabera hartuko du erabakia. Bestalde, uraren kalitatearen emaitzetan ez da lindanorik ageri.
2020/02/17 - 21:55
Eibarko Udalak bilera bat deitu du asteazkenean herritarrak informatzeko
Bilera irekia Coliseo Antzokian egingo dute, 19:00etan. Zaldibarreko zabortegiko lur-jausiak izan dituen ondorioak aztertuko dituzte.
2020/02/17 - 21:48
Euskadiko zabortegiek ezin dute bere gain hartu Zaldibarrera heltzen ziren hondakinak
Euskadiko zabortegiek momentu honetan ez daukate gaitasunik Zaldibarrera bideratutako zabor guztia jasotzeko. Hala esan du Ingurumen sailburuordeak.
2020/02/17 - 21:37
Begoña Jimenez (CSIC): 'Alarmarako arrazoirik ez dago zabortegiaren inguruan'
CSIC laborategiaren arduradun bat Begoña Jimenez gurera etorri da, krisi mahaian parte hartu eta bere iritzia eman du. Bera ziur dago zabortegiko sua laster itzaliko dutela.
2020/02/17 - 21:31
Ermuko Udalak bilera informatiboa egin du gaur bizilagun guztientzat
Kezka eta haserrea. Hori sentitzen dute zabortegiko inguruko milaka bizilagunek. Sentsazio hori agerian geratu da, esaterako, Ermuko Udalak gaur herritarrekin egin duen bileran.
2020/02/17 - 21:18
Desagertutakoen senideek oroigarria jarri dute Zaldibarko zabortegian
Alberto eta Joaquinen senitartekoek loreak jarri dituzte oroigarrian. 11 egun daramatzate desagertuta eta familia eta lagunek lehenbailehen ateratzeko eskaria egin dute berriro ere.
2020/02/17 - 20:54
Zaldibar, Eibar eta Ermuko ikastetxeetako haurrak ez dira jolastokira aterako
Ermuko San Lorenzo ikastetxeko gurasoek informazio falta kritikatu dute eta kezkatuta agertu dira airean antzeman dituzten gai kutsagarriak direla eta.
2020/02/17 - 19:01
Zaldibarko sutea itzaltzeko lanek aurrera egin dute "nabarmen"
Eusko Jaurlaritzak herritarrei emandako aholkuei eutsi die dioxinei eta furanoei buruzko emaitza berrien txostena izan arte.
2020/02/17 - 15:17
Zer dira dioxina eta furanoa?
Nestor Etxebarria kimika katedradunak adierazi duenez, dioxinak eta furanoa oso toxikoak dira, baina denbora luzean izan behar da kontaktua arriskutsuak izateko.
2020/02/17 - 15:11
Suteak datozen egunetan itzaltzea da lehentasuna, airearen parametroak hobetzeko
Desagertutako bi langileak topatzea eta sua itzaltzea dira erabateko lehentasunak, eta bigarren horretan behintzat gaur egun garrantzitsua da adituek azaldu dutenez.
2020/02/17 - 14:55
Ermua, Eibar eta Zaldibarko gurasoak, kezkatuta
Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea, eta Mendaroko Ospitaleko osasun teknikariak San Lorenzo ikastetxeko gurasoekin bildu dira zalantzak argitzeko.
2020/02/17 - 12:55
Zubiaurre: ''Oraindik goiz da Zaldibarren gertatutakoaren erantzunkizuna zehazteko''
Eduardo Zubiaurre Confebaseko presidenteak adierazi duenez, Zaldibarreko zabortegian gertatutakoaren erantzunkizuna zehazteko "goiz da oraindik".
2020/02/17 - 11:57
Zaldibarko zabortegiko lanak, airetik ikusita
Drone baten laguntzaz grabatutako irudi hauek Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziaren tamaina erraldoia erakusten du.