Zalla
2016/05/04 - 19:46
50 urteko Zallako gizon bat desagertu da Panaman
22 egun dira Jesus Maria Agirre, 50 urteko Zallako herritarra, Panaman desagertu zela. Coco Blanco uhartean ikusi zuten azken aldiz igerian zegoela.
2016/05/04 - 08:36
Zallako gizon bat duela 20 egun baino gehiago desagertu zen Panaman
50 urteko Jesus Maria Aguirre Hoyosek lehen gaua Coco Blanco uhartean igaro zuen. Lekukoen arabera, tokitik bakarrik paseatu zuen, eta orduz geroztik ez dute haren berririk.
2015/10/12 - 21:36
Barakaldoko 35 urteko gizon baten hilotza topatu dute mendian, Zallan
Larrialdi Zerbitzuek antolatutako bilaketa taldeak aurkitu du gorpua. Sendiak eguerdian eman du desagerpenaren berri.
2015/07/27 - 19:05
12 urteko kartzela-zigorra ezarri diote aita hiltzeagatik Zallan
Horrez gainn, sententziak dio 100.000 euroko kalte-ordainak ordaindu behar dizkiola alargunari eta beste 20.000 euro alaba bakoitzari.
2015/05/17 - 16:12
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu dute Zallan
Guztira, 76 dantza taldek hartzen dute parte jai honetan eta ondo pasatzeaz gain, Bizkaian ere euskal folklorea bizirik dagoela erakutsi nahi dute.
2015/03/27 - 22:03
Tren bat errailetik irten da Zallan, lur-jausi baten ondorioz
Antza denez, luizi batek bagoi bati bultza egin dio eta trena errailetik atera da. Bagoian 20-30 bidaiari zihoazen, baina onik atera dira.
2015/02/12 - 20:36
Hiru zauritu, horietako bat larri, istripu batean Zallan
Beste bi pertsonak arin zauritu dira. Zauritu larria helikopteroz Gurutzetako ospitalera eraman dute. Beste bi biktimak ere Gurutzetara eraman dituzte. Ezbeharra BI-3651 errepidean gertatu da.
2015/02/11 - 15:19
Uholdeak ekiditeko proiektua, aztergai
Gaur bildu dira Zallako Udala ta URA Agentzia Cadagua ibaiaren ubidean egin beharreko lanen proiektua aurkezteko. Alkateak Mimetiz eta Aranguren auzoetan lanak albait arinen egiteko eskatu du.
2015/02/02 - 15:34
Lonjak, baratzeak eta udal instalazioak, txikituta Zallan
Zallako herria lokatzez beteta esnatu da gaur. Asteburu guztia garbitzen igaro badute ere, gaur, lan ugari dute aurretik. kaltetuei aholku emateko, Udalak bulego bat ireki du.
2015/01/31 - 15:10
Gueñes eta Zalla, kaltetuenak Bizkaian
Urak metro bateko altuera ere hartu du Zalla erdiguneko negozioetan. Kalteak izugarriak dira. Bizilagunek ez zuten horrelakorik gogoratzen 83ko uholdeetatik.
2014/05/23 - 13:39
Argindar postea erori da Zallan errepide gainera
Gaur goizean Zallan argindar postea erori da errepidearen gainean. Trafikoan arazoak izan dira goizean zehar. Ez da inor zauritu ezbeharrean.
2014/03/21 - 16:35
Zallan desagertutako gizona onik aurkitu dute
Familiak haren desagerpena ostegunean, 20:00etan, salatu zuen, gizonezkoa etxetik paseatzera irten eta itzuli ez zelako.
2013/10/14 - 12:27
Zallako parrizidak ospitalean jarraitzen du, larri
Amari alta eman diote igandean, gasa arnasteagatik ospitaleratu ostean. Emakumeak 80 urte ditu.
2013/10/13 - 19:30
Gizon batek ustez bere aita hil du Zallan
Ondoren, ustezko hiltzailea tren batek harrapatu du eta buruan zauri larriekin eraman dute ospitalera. Gurutzetako erietxean dago, atxilotuta.
2013/10/13 - 18:38
Zallako bizilagun batek ustez aita hil du
Horren ostean, Bolunburu zonaldeko tren batek 53 urteko ustezko hiltzailea harrapatu du. Horren amak, berriz, ez du zauririk jaso, baina gasa arnastu du etxebizitza barruan.
2013/10/13 - 02:19
80 urteko gizon bat hilda agertu da Zallan indarkeria zantzuekin
Gainera, emaztea etxebizitzan topatu dute zenbait zauriekin eta, Zallan ere bai, 50 urteko gizonezko batek -ustez bikotearen semea da- trenbidera salto egin du eta zauritu da.
2013/09/29 - 21:55
Gorpu bat aurkitu dute Eibarren, mendian
Usteltzen hasita dago gorpua, eta oraingoz ez dute hildakoa identifikatu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2013/03/02 - 18:29
Virtisuko egoera Youtubera heldu da
Zallako enpresak kanpaina berezia abiatu du. Bertan, langileen seme-alabek etxean jasaten ari diren egoera salatzen dute. Langileek bost hilabete daramatzate kobratu gabe.
2013/02/01 - 18:43
Güeñesko Virtisu enpresako langileek itxialdi mugagabea hasi dute
Zuzendaritzak lantegia hustuko duelaren susmoa dute eta horregatik, txandaka, barruan egongo dira. Azarotik ez dute soldatarik jaso eta abendutik ez daude lanean, argia eta ura moztu zietelako.
2013/01/17 - 21:48
Balmaseda gas hornidurarik gabe, Zallan hodi bat hautsi ondoren
Naturgas Energia enpresako langileak lanean ari dira gas zerbitzua berrezartzeko. Matxurak 2.000 erabiltzaileri eragiten die.