Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat aurkitu dute Eibarren, mendian

Usteltzen hasita dago gorpua, eta oraingoz ez dute hildakoa identifikatu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Gorpu bat aurkitu dute Eibarren, Apalategi inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Perretxikoak biltzera joan den pertsona batek aurkitu du gorpua 11:00ak inguruan, eta oraingoz ez dute hildakoa identifikatu. Antza denez, usteltzen hasita dago gorpua, baina soinean dituen arropagatik ehiztari bat izan daitekeela ondorioztatu dute. Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, aurreko astean Eibarren desagertutako gizonezko baten gorpua izan daiteke.

Ertzaintzako mendiko taldeak erreskatatu du gorpua, helikopteroz Eibarko futbol zelaira eraman dute, eta handik ehorztetxe batera.

Astelehenean egingo diote autopsia heriotzaren zergatiak argitzeko eta gorpua identifikatzeko.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X