Zamudio
2015/06/16 - 14:42
2017rako emaitza operatiboak bikoiztea espero du Gamesak
Gainera, beste negozio alor batzuetan sartzea aztertuko du, hala nola eguzki energian.
2015/06/10 - 22:54
Zamudio, Olaberria eta Zierbena dira EAEko herri aberatsenak
Hiriburuen kasuan, Donostia da biztanleko aberastasun altuena sortzen duena, ondoren Gasteiz, eta azkenik Bilbo.
2015/05/29 - 12:04
96 aire-sorgailu salduko dizkio Gamesak Eskozian Iberdrolari
Kontratuaren arabera, zerbitzuaren eta mantenuaren ardura ere izango du Gamesak datozen bost urteetan.
2015/05/20 - 12:23
Gamesak 50 haize-sorgailu egingo ditu Txinako enpresa batentzat
Hebei probintziako (Pekin iparraldea) hornitzaile handienari 100 megawatteko azpiegitura eolikoa salduko dio euskal konpainiak.
2015/05/06 - 22:08
Gamesak mozkinak ia laukoiztu egin ditu 2015eko lehen hiruhilekoan
Aerosorgailuen ekoizleak 62 milioi euroko irabazi garbia lortu du. Adwen itsas energia eolikoan arituko den konpainia sortu zuten Arevak eta Gamesak martxoan, eta horrek mozkinak bultzatu ditu.
2015/04/21 - 13:44
Egiptori 110 aire-sorgailu salduko dizkio Gamesak
220 megawatteko azpiegitura eolikoa instalatu eta martxan jarri beharko du euskal enpresak.
2015/01/27 - 12:09
Gamesak 42 aire-sorgailu saldu dizkio Brasilgo Iberdrola-Neoenergiari
Brasil Gamesaren merkatu-nitxo nagusietakoa da, epe motz eta ertainean; izan ere, ekoizle garrantzitsuenetakoa da bertan.
2015/01/08 - 13:37
Gamesak 46 haize-sorgailurekin hornituko ditu Txinako bi enpresa
Euskal enpresak bi kontratu berri sinatu ditu Txinako HCIG taldearekin eta UPC eolikoen sustatzailearekin.
2014/10/10 - 11:12
Auto-pilaketak Zamudion, hiru ibilgailuren talkaren ondorioz
Bi errei itxita egon dira, ordubetez, N-233 errepidean, Zamudio parean, eta, ondorioz, auto-pilaketa handiak sortu dira. 07:45 inguruan izan da ezbeharra. Ez da inor zauritu.
2014/04/07 - 19:25
Hiru gizon atxilotuta Zamudion eta Gasteizen bikotekideak jotzeagatik
Horietako bi (31 eta 39 urtekoak) hiriburu arabarrean atxilotu dituzte; hirugarrena, 25 urtekoa, bikotekidea beirazko ate baten kontra botatzeagatik atxilotu dute.
2014/03/28 - 17:23
Urkullu lehendakariak Biolan enpresaren eraikin berria bisitatu du
Industria, nazioartekotzea eta berrikuntza aipatu ditu Iñigo Urkulluk euskal ekonomia garatzeko eredu gisa. Biolan proiektua erdugarria izan daitekeela esan du.
2014/02/27 - 19:28
Gamesak 45 milioi irabazi zituen 2013an, aurreko urteko galeren ostean
2013 urtea ixtear zela, konpainiaren finantza zor garbia 420 milioi eurokoa zen, hamabi hilabete lehenago baino % 15,2 txikiagoa.
2013/11/20 - 22:57
Zamudioko eta Iruñeako Gamesako langileek itxialdia egingo dute
Zuzendaritzak iragarri dituen "berehalako" 52 kaleratzeak salatzeko egingo dute itxialdia.
2013/08/29 - 16:49
Gizon bat hil da autoarekin kamioi bat jo ostean, Zamudion
42 urteko bilbotarra da hildakoa, eta ospitalean hil da istripuaren ondorioz izandako zaurien ondorioz.
2013/05/18 - 00:31
Astelehenean, Zamudion, desagertutako emakume bat bilatzen ari dira
Maria Araceli Lopez Delgado 54 urteko emakumea aurkitzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak. Emakumea sarritan Valle de Menara (Burgos) doa.
2013/05/13 - 13:48
Emakume bat larri, Zamudion auto batek harrapatu eta gero
Ezbeharra 08:00etan jazo da, Zamudioko parke teknologikoan. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2012/05/29 - 19:26
Alergiak ikertzeko egoitza Zamudiora ekarri du Bial farmazia-enpresak
Asturiasko Printzeak inauguratu du lantegi berria Bizkaiko Teknologia Parkean. Polenaren eta akaroen alergiei aurre egiteko txertoak ikertu eta garatuko dituzte bertan.