Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gamesak mozkinak ia laukoiztu egin ditu 2015eko lehen hiruhilekoan

Aerosorgailuen ekoizleak 62 milioi euroko irabazi garbia lortu du. Adwen itsas energia eolikoan arituko den konpainia sortu zuten Arevak eta Gamesak martxoan, eta horrek mozkinak bultzatu ditu.
Artxiboko irudia: Gamesa
Artxiboko irudia: Gamesa

Gamesa aerosorgailuen euskal ekoizleak 62 milioi euroko mozkin garbia lortu du urteko lehen hiruhilekoan, ondorioz, 2014ko irabaziak ia laukoiztu egin ditu. Adwen itsas energia eolikoan arituko den konpainia sortu zuten Arevak eta Gamesak martxoan, eta horrek mozkinak bultzatu ditu.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari gaur igorritako informazioaren arabera, etekina 44 milioi eurotan kokatu da, 2014ko hilabete berdinetan eskuratutakoaren (17 milioi) bikoitza baino gehiago.

Adwen sortzeko behin betiko akordioa itxi zuten Gamesak eta Frantziako Arevak martxoaren 9an. Konpainia itsas energia eolikoan arituko da eta 2,8 giga-watteko proiektu eskabide-zorroarekin abiatu zen.

Proiektua martxan jartzeak 18,5 milioi euroko eragin positiboa izan du Gamesan. Euskal konpainiak 820 milioi euro fakturatu zituen urtarriletik martxora, 2014an baino % 43,1 gehiago.

Salmenten igoera

Aerosorgailuen esparruan diru-sarrerek nabarmen gora” egin dutela azaldu du konpainiak; izan ere, % 52 gora egin du, 713 milioira arte. Salmentak batez ere Indian (% 27) eta Txinan (% 24) egin dituzte.

Urteko lehen hiru hilabeteetan, 818 megawatteko eskaera izan zuen Gamesak, % 65 gehiago. Horrela, eskabide-zorroa 2.602 megawattekoa izan zen martxoaren amaieran, iaz baino % 50 gehiago.

Bestalde, Gamesaren zorra 125 milioi eurokoa zen martxoaren bukaeran. Iaz 655 milioi euroko zorra zuen konpainiak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X