Alergiak ikertzeko egoitza Zamudiora ekarri du Bial farmazia-enpresak
Asturiasko Printzeak Bial farmazia-enpresaren egoitza berria inauguratu du astearte honetan Zamudion. Lantegi berrian 12 milioi euro inbertitu dituzte, eta alergien kontrako txertoak garatu eta ekoitziko dituzte bertan. Horretarako, 30 milioi euro bideratuko dituzte datozen bost urteotan.
Nazioarteko enpresa da Bial, eta Portugalen, Porton, du egoitza nagusia. Bizkaiko Teknologia Parkean ireki duten lantegi berriak 4.200 metro karratu ditu, eta 250.000 txerto eta diagnostikorako euskarri ekoitziko dituzte bertan. Urtean bi milioi txerto egiteko gaitasuna dute instalazioek.
Zehazki, alergiei aurre egiteko txertoak ikertu eta garatuko dituzte bertan. Zazpi proiektu dituzte garapenean, eta 2018a arte beste bi jarraiko dituzte abian.
Guztira, prestakuntza handiko 40 lanpostu berri sortuko dira Zamudion, 20 ikerketa arloari lotuta eta beste 20 ekoizpenarekin erlazionatuta.
Asturiasko Printzeak Bial farmazia-enpresaren egoitza berria inauguratu du astearte honetan Zamudion. Lantegi berrian 12 milioi euro inbertitu dituzte, eta alergien kontrako txertoak garatu eta ekoitziko dituzte bertan. Horretarako, 30 milioi euro bideratuko dituzte datozen bost urteotan.Nazioarteko enpresa da Bial, eta Portugalen, Porton, du egoitza nagusia. Bizkaiko Teknologia Parkean ireki duten lantegi berriak 4.200 metro karratu ditu, eta 250.000 txerto eta diagnostikorako euskarri ekoitziko dituzte bertan. Urtean bi milioi txerto egiteko gaitasuna dute instalazioek.Zehazki, alergiei aurre egiteko txertoak ikertu eta garatuko dituzte bertan. Zazpi proiektu dituzte garapenean, eta 2018a arte beste bi jarraiko dituzte abian. Guztira, prestakuntza handiko 40 lanpostu berri sortuko dira Zamudion, 20 ikerketa arloari lotuta eta beste 20 ekoizpenarekin erlazionatuta.