Zamudio
2023/11/15 - 08:36
Siemens Energyk 4.588 milioi euro galdu ditu 2023an, Siemens Gamesaren "zartako larria" tarteko
Konpainiaren ustez, filial eolikoak ez dio 2026ra arte egoerari buelta emango. Bestalde, Espainiako Gobernuak bart baieztatu du bankuekin "berme lerro bat" negoziatzen ari dela Gamesaren "jarduna babesteko". Enpresa eolikoak arazo tekniko larriak izan ditu lurreko plataformen turbinekin.
2023/11/13 - 19:58
Siemens Energyk laguntza publikoak jasoko ditu bermetan, proiektu handietarako
Negoziazioetan parte hartu duten bankuek 12.000 milioi euroko laguntza emango dute bermetan maileguetarako, eta Alemaniako Gobernuak 7.500 milioi.
2023/10/30 - 13:50
Senerrek industria aeroespazialari eskainitako lantegiaren lehen harria jarri du Zamudion
2025erako martxan egongo diren instalazio berriek industria-ekoizpeneko eta merkatu aeroespazialerako ingeniaritza-zerbitzuetako zentro bat hartuko dute. Senerrek 25 milioi euroko inbertsioa egin du.
2023/10/24 - 18:50
Siemens Gamesako langileek euren enplegu guztiak "arriskuan" daudela salatu dute
Sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur, aurreikusitako "emaitza txar" ekonomikoen aurrean langileak inplikatzea eskatzeko. Bestalde, Europar Batasunean azpiegitura eolikoaren hedapena "masiboki handitzea" nahi duela iragarri du Europako Batzordeak.
2023/08/16 - 23:28
Joe Bidenek Ingeteam euskal enpresaren Milwaukeeko lantegia bisitatu du
Zamudion egoitza nagusia duen konpainiak duela 15 urte ireki zuen planta. Presidentearen arabera, lantegia bere gobernuak energia garbien alde egindako apostuen eredua da.
2023/08/07 - 11:59
Siemens Energyk 3.639 milioi euroko galerak iragarri ditu, Siemens Gamesaren arazoak tarteko
Urteko hirugarren hiruhilekoaren emaitzak aurkeztu ditu Alemaniako multinazionalak. Haize erroten negozioan dituen "erronka handiek" bete-betean eragin diete emaitzei.
2023/08/04 - 12:30
Indrak eta Bain Capitalek akordioa lortu dute ITP Aeroren % 9,5 erosteko
Akordioak 175 milioi euroko balioa du eta, horri esker, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza izango du. Indrak aurrerapausoa eman du "Espainian Defentsa sektoreko enpresa bultzatzaile" izateko, enpresako presidentearen esanetan.
2023/05/19 - 21:12
Zamudioko ITP Aero enpresak 400 lanpostu berri sortuko ditu aurten
Horrekin batera, enpresak hurrengo 3 urteetan kualifikazio handiko beste 250 lanpostu sortu beharko dituela iragarri du.

2023/03/14 - 16:08
Siemens Gamesak itsas energia eolikoaren zentro bat jarriko du abian Sarrigurenen eta Zamudion
Aerosorgailuen fabrikatzaileak aurreratu duenez, 2025ean, Sarriguren eta Zamudio artean banatutako itsas zentro horretako lantaldea 50 langile kualifikatu izatera iritsiko da, ingeniaritzan eta kudeaketan adituak.
2023/02/22 - 19:34
ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion, espezializazio handiko 120 lanposturekin
Aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren seihilekoan egongo da martxan. Gainera, 10 milioi euro inbertituko ditu Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko.

2023/02/21 - 13:29
Konpondu dira hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ondorioz Txorierrin izandako trafiko arazoak
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 10:00ak inguruan izan da istripua, Zamudio parean. Bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Pertsona bat zauritu da.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.

2022/12/29 - 21:41
40 urte bete dira Erandio, Loiu, Derio, Sondika eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirenetik
Txorierriko herriak frankismo garaian batu ziren Bilbora, bizilagunen borondatearen aurka. Bilbok 40.000 biztanle galdu zituen, eta udalerriak azkar garatu eta eboluzionatu ziren desanexionatu ondoren.
2022/11/26 - 15:53
89 urteko baserritar bat jipoitu dute lapurretan egiteko, Zamudion
Dirua non gordetzen zuen jakiteko kolpatu dute. Gizona jada etxean dago, ospitalean artatu ondoren. Denbora gutxian bitan lapurtu dute bertan.

2022/11/11 - 11:13
Azaroaren 11tik 13rako asteburuan egiteko hainbat plan
Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.
2022/11/10 - 09:51
Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala
Konpainiaren esanetan, "urte konplikatua" izan da testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoak eta covid-19ak baldintzatuta.
2022/11/08 - 12:33
Eusko Jaurlaritzak Zamudioko Parke Teknologikoa proposatu du Espainiako Espazio Agentziaren egoitza hartzeko
Hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, Lurralde Politikako Ministerioak 21 proposamen jaso ditu Espainiako Agentzia berriaren egoitza hartzeko.
2022/10/27 - 16:12
Jaurlaritza ITP Aeroren akziodun izango da, eta enpresa EAEtik ateratzea galarazteko gaitasuna izango du
Hain zuzen ere, Jauraritzak % 6ko parte-hartzea izango du enpresan, eta horrela, Administrazio Kontseiluan sartuko da.

2022/10/27 - 15:04
Tapia: ''ITP Aerok hemen errotuta jarraitzea eta enpresa gisa haztea dira operazioaren helburuak''
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du "operazio oso garrantzitsua" dela, ITP Aero "herri honetan enpresa estrategikoa" delako eta epe luzerako proiektuak dituelako. Ez du argitu Jaurlaritzak zenbat diruren truke bereganatu dituen akzioak.
2022/10/13 - 21:15
Sindikatuek salatu dute Siemens Gamesak argitu gabe jarraitzen duela Euskal Herrian izango diren kaleratzeak
Zuzendaritzak eta sindikatuek bilera egutegi bat adostu dute kaleratzeei buruz eztabaidatzeko. Konkretuki, bi hilabeterako bileren egutegia ezarri dute, eta hurrengo batzarra urriaren 25ean izango da Sarrigurenen (Nafarroa).