Zarautz
2023/10/19 - 16:56
Ivan Illarramendiren aitaginarreba israeldarra: ''Ez dakigu nor dugun aurrean''
Ivan Illarramendi eta Dafna Garcovich Hamasek bahitu zituen, urriaren 7an. Dan, Dafnaren aita, alboko kibbutz batean bizi zen.
2023/10/17 - 23:12
Sanchezek baieztatu du Hamasek Ivan Illarramendi bahituta duela
Aldez aurretik, Israelgo Kanpo Ministerioak Espainiako bandera sartu du Hamasen esku dauden bahituei buruzko mezu batean.
2023/10/09 - 19:50
Israelen bizi den euskal herritar bat desagertuta dago Hamasek erasoa abiatu zuenetik
Bilboko 46 urteko gizonezkoa Kisuffim kibbutzean bizi zen gaur egun bikotekidearekin. Espainiako Atzerri Ministerioak jakinarazi du espainiar nazionalitateko bi pertsona daudela desagertuta. Ivan Illarramendi da bata eta 19 urteko neska bat bestea.
2023/09/28 - 15:01
Zarautzeko 67 urteko gizon bat atxilotu dute eduki pedofiloko bideoak Internet bidez partekatzea egotzita
Joan den irailaren 21ean, susmagarriaren etxebizitzan sartu eta miatu zuten, eta atxilotu egin zuten, poliziek haren etxean zeuden informatika-terminalak aztertzen zituzten bitartean.
2023/09/27 - 19:08
48 urte bete dira Francoren aginduz Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituztela
Francoren erregimenaren azken fusilatuak izan ziren. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, oroimen ekitaldia egin dute Zarauzko hilerrian. Sortuk hartu du parte ekitaldian, eta alderdi horren hitzetan, hilketa horiekin Euskal Herri aske baten aldeko aldarria isilarazi nahi zuten.
2023/09/21 - 15:15
Zarauzko hondartzan duela 12 urte hondoa jota geratu zen 15 metroko kaxalote bat lurpetik atera dute
Animaliaren hezurdura garbitu egingo da, eta aurrerago zuritu. Prozesu horren ondoren, zaharberritu egingo da, etorkizunean erakutsi ahal izateko. 15 metroko luzera duen kaxalotea hondoa jota geratu zen Zarauzko hondartzan 2011ko abuztuaren 26an. Ondoren, Hernaniko lursail batean lurperatu zuten.
2023/08/24 - 14:02
Horrela estali dute behe-hodeiek euskal kostaldea
Eguzkia nagusi bada ere, behe-hodeien etorrerak irudi ikusgarriak utzi ditu euskal kostaldean. Gainera, termometroak jaisten hasi dira.
2023/08/19 - 18:12
Normaltasuna A-8 errepidean, goizeko auto-ilaren ostean
11:00etatik 16:00etara auto-ilarak izan dira Irunen, Zarautzen eta Gasteizen. Abanto-Zierbenan, dena dela, arazoek jarraitzen dute oraindik, Kantabriarako norantzan, hainbat ibilgailuren arteko istripu bategatik.
2023/07/19 - 15:48
Elkarretaratzea Zarautzen, emakume bati egindako azken sexu-erasoa salatzeko
31 urteko gizon bat atxilotu zuten astelehenean Zarautzen, turismo-ostatu bateko komun publikoetan emakume bati eraso egiteagatik. Gaur, Zarauzko herritarrek euren gaitzespena adierazi nahi izan dute elkarretaratze isil batean.
2023/07/18 - 14:31
31 urteko gizon bat atxilotu dute Zarautzen emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Atzo goizaldean izan zen erasoa, ostatu turistiko bateko komunetan. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, karguekin libre utzi dute ustezko erasotzailea. Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, 12:00etan Lege Zaharren plazan.
2023/07/02 - 22:09
Juan Mari Aizpurua gozogileak Tourrerako tarta prestatu zuen 1992an
Lasterketako antolatzaile, kazetari eta txirrindulariek jan zuten tarta. Aurten, bere suhi Horacio Chacinek omenaldia egin dio, eta kalean banatu dute tarta.
2023/06/28 - 12:57
"Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta"
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
2023/06/25 - 15:42
Tabako kerik gabeko Euskadirantz aurrera egiteko herritarrak kontzientziatzeko eskatu du Sagarduik
Tabako-mendekotasunaren alegoria irudikatzen duen ikuskizuna egin dute Zarautzen: kez betetako xaboi-ponpen sortzaile bat eta dantza garaikideko bi dantzari izan dira protagonista. Gotzone Sagardui Osasun sailburua Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin izan da.
2023/06/04 - 22:40
20 urte beranduago, Pagoetako tontorrean egon ahal izan da Ana Mosquera AEA duen gaixoa
Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duen zarauztarra tontorreraino igo da, Montes Solidarios elkarteari esker. Aulki berezi batean igo da, lagun eta familiak lagunduta, eta orain 20 urte zapaltzen ez zuen tontorrean egon ahal izan da.
2023/05/17 - 22:51
Indarkeria matxistaren kontrako oihu ozena Orion: "Emakume izateagatik hiltzen gaitu sistema honek"
Orioko Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar elkartu dira Lourdes del Hoyoren hilketa gaitzesteko. Zapi more baten gainean, xingola beltz handi bat jarri dute plaza erdian, inguruan hainbat kandela zituela.
2023/05/11 - 16:06
Jon Benito, Espainaiako Kritikaren sariagatik pozik baina sariaz zalantzati. "Lagun minak" lanaz Faktorian
Hamar bat urteko epean kokatzen da bere kontakizuna, hamabost istorio, batzutan ipuin, besteetan poesia. Iragana gogoratzea harremanen askoren muina dela dio. Lagun artean egoteko modu bat dela iragana presentera ekartzea.
2023/03/30 - 22:38
Gurasoek elkarretaratzeak egin dituzte Oñatin eta Arrasaten haurren matrikulazioarekin gertatutakoa salatzeko
Haserrea erakutsi dute gurasoek Oñatiko elkarretaratzean. Zazpi familia gelditu dira haurrak aurrematrikulatu ezinik Txantxiku ikastolan, tartean zentroarekin harreman estua duten batzuk. Matrikulazio eskaerak, eskainitako plazak baino gehiago izan dira baita ere Arrasateko Arizmendi ikastolan.
2023/02/27 - 20:32
Elurrak irudi politak utzi ditu Euskal Herriko hainbat txokotan
Bihar, asteartea, 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren.
2023/01/25 - 13:03
Zeintzuk dira berotze globalaren eraginak murrizteko gakoak?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlariak azaldu digunez, energia eta garraio arloko isuriak txikitu behar ditugu, eta udalerriek eraginak murrizteko planak diseinatu behar dituzte. Zarautz eta Bilbo Handia daude zaurgarrienen artean.
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du