"Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta"
Ez da erronka makala: egun eta erdian, Anjel Lertxundiren (Orio, 1948) 50 urteko obra xehatu, zeinetan sartzen baitira gidoigintza, zinemagintza, kazetaritza, zutabegintza, haur eta gazte literatura, saiakera, ipuingintza eta eleberrigintza, tartean euskal literatura modernoaren hainbat nobela oinarrizko, hala nola Hamaseigarrenean, aidanez, Otto Pette, Zorion perfektua eta Azkenaz beste.
Alta, hori da "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" Euskal Herriko Unibertsitateak Uda Ikastaroen baitan antolatu duen mintegiaren helburua, eta lantegi handiaren neurriko taldea osatu dute Beatriz Zabalondo eta Alexander Gurrutxaga zuzendariek, bertaratuko direnen gozagarri.
Besteak beste, zuzendariek eurek, Lourdes Otaegik, Beñat Sarasolak, Idoia Santamariak, Andoni Egañak, Iratxe Retolazak eta Juan Kruz Igerabidek hitzaldiak eskainiko dituzte, Lertxundiren literatura jardunaren hainbat ertz mahaigaineratzeko, hala nola genero indarkeriaren isla haren testuetan, pentsamendua, itzulpengintzaren ingurukoak, hizkuntza, ahozkotasuna…
Hain zuzen ere, Alex Gurrutxaga irakasle eta ikertzailearekin hitz egin dugu, ikastaroaren atarian, eta azaldu digu, hitzaldi akademikoez gain, bestelako ekarpenak ere egongo direla (Danele Sarriugarte idazle eta kazetariaren eta Lertxundiren arteko elkarrizketa, Joxan Goikoetxeak musikatutako testuen irakurraldia…) eta idazleak berak burutuko duela hitzartzeen errenkada.
Hona, Gurrutxagak azaldutakoak.
Nola mugatu 50 urte baino gehiagoko obra oparoa egun eta erdian? Nolako dinamika diseinatu duzue eta zer eremutatik edo zer esparru teorikotatik begiratuko diozue Lertxundiren obra askotarikoari?
Horixe da ikastaroaren erronka handiena. Izan ere, obra eskerga da Lertxundirena eta adarkatze asko ditu. Are gehiago, nik esango nuke aberastasun hori dela bere obraren marketako bat: kultur esparru askotan aritu da, eta literaturan ere bide askotan ibili da.
Horri erantzuteko, segituan ikusi genuen ahots eta perspektiba askori egin behar geniela tokia ikastaroan. Hizlari bikainak ditugu, hori da inportanteena, eta bakoitzak bere talaiatik helduko dio Lertxundiren obrari: genero ikasketak, ikasketa kulturalak, gatazkaren trataera, haur literatura, zinema, ahozkotasuna, etab.
Gainera, orain arte ez da egin Lertxundiren obrarako halako hurbilpen sakonik. Guk pentsatu nahi dugu hau abiapuntua dela, etorriko diren ikerketei oinarria eskaintzera goazela.
Beatriz Zabalondorekin batera ikastaroa zuzendu ez ezik, "Anjel Lertxundi, bilaketatik sorkuntzara" hitzaldia eskaini ere egingo duzu. Lertxundiren obraren edo idazkeraren zer ertzi helduko diozu bertan?
Adituek testuartekotasuna deitzen duten esparruari helduko diot. Eremu zabala da oso, eta nik oso xume egingo dut, baina asko interesatzen zait zer harreman duen Lertxundik beste egileekin, beste liburuekin, literatura unibertsalarekin…
Uste dut hor badagoela literatura ulertzeko eta egiteko modu bat, Lertxundiren obran klabea dena. Hori da abiapuntua; idazlearen aurretik edo azpian dagoen irakurlea eta bilatzailea. Eta, hortik, nahi nuke gogoeta egin Lertxundik dauzkan moduez biblioteka zabal hori bere obran integratzeko.
Badago, zure ikuspegitik, Hunik arrats artean Lertxundiren lehen lana eta Gilles de Rais edo Desertuan behatxuloa bere azken liburuak lotzen dituen haririk, ageriko ezberdintasunak gorabehera noski? Zein dira?
Ez nuke zehatz esaten jakingo. Gauza batzuk susmatzen ditut: hizkera literarioaren kezka, adibidez, edo gaiaren eta formaren arteko harremanaz pentsatzea… Baina ikertu egin behar da.
Garbi dagoena da Lertxundi ez dela inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta. Horrek dakar, besteak beste, lehen aipatzen nuen adarkatze hori.
Hamaseigarrenean, aidanez, Otto Pette, Zorion perfektua, Argizariaren egunak eta Zu eleberriak, Eskarmentuaren paperak edo Desertuan behatxuloa saiakerak, haur eta gazte literaturako obra joria… Zer ibilbide proposatuko zenioke Anjel Lertxundiren obran sakondu nahi duenari?
Txantxa onartzen baldin badidazu, hasteko, har dezala ibilbide luzeko trena, denbora asko beharko baitu.
Nik uste obra horretan badaudela, hasteko, dagoeneko klasikoak direnak: Otto Pette eta Hamaseigarrenean, aidanez, nabarmen. Helduentzako beste nobela batzuk ere, berriagoak, guztiz aipagarriak dira: Azkenaz beste, hainbesteren artean nire gustukoenetakoa aipatzearren.
Nabarmentzekoa iruditzen zait saiakeraren eta nobelaren artean dabiltzan lanen saila ere: Zu nobela, Desertuan behatxuloa saiakera, eta beste hainbat. Eta honekin lehen geltokian-edo egongo ginateke, zeren falta ditugu haurrentzakoak, saiakerak…
Lertxundik berak ere hartuko du parte ikastaroan, Danele Sarriugarte kazetari eta idazlearen elkarrizketatu gisa eta ikastaro amaierako hitzaldian. Zer aldarterekin hartu du ikastaroa eta aurrekoan Zarautzen egindako omenaldia?
Uste dut gustura dagoela. Zarauzkoa hunkigarria izan zen, eta parte hartu zuten guztiak bikain aritu ziren, benetan.
Anjelek aspalditik dauka saririk ederrena, irakurleen estimua eta maitasuna, baina akademiak ere egin behar du berea (beranduago bada ere), eta nik uste pozik hartu duela.
Lan pixka bat ere jarri diogu, zuk esan bezala, elkarrizketaz gain, hitza hartuko baitu amaieran. Baina ikertzaileak, irakurleak, bera… ospakizun giroan egongo gara.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.