Zazpikaleak Bilbo
2020/08/18 - 22:16
Bilboko Tabernariak: "Gaizkileak izango bagina bezala tratatzen gaituzte"
Bilboko Tabernariak elkarteak eskatu dio Udalari "pixka bat amore eman dezala", eta ostalariei eta merkataritza txikiari laguntzak eman diezazkiela: "Bestela, hil egingo gara".
2020/07/03 - 21:34
Euskotreneko komiteak langile baten aurkako erasoa salatu du, Bilbon
Balizko erasotzailea trenbidera jaitsi eta bi noranzkoetako zirkulazioa eten zuen.
2020/05/21 - 11:48
Pintaketak egin dituzte Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernan
"Sortu errudun" idatzi dute egileek, ezker abertzalearen alderdiak atzo Mendiaren etxea eraso zutenei "arduraz jokatzeko" eskatu ondoren.
2020/03/15 - 14:11
Txalo zaparrada han-hemenka, koronabirusaren aurka lanean dihardutenen alde
Larunbat honetako 22:00etan, etxeko balkoietara atera dira ehunka lagun Euskadiko puntu askotan, osasun langileen omenez.
2020/02/04 - 13:57
Santa Ageda bezperan tradizioz bete dira kaleak, makilen kolpeen erritmora
Santa Agedaren abesti ezagunenaren zazpi bertsio ezberdin daude. Abesbatzek eta koadrilek Euskal Herriko kaleak zeharkatuko dituzte gaur, baserritarrez jantzita, makilen kolpeen erritmora.
2019/12/03 - 10:09
Unamunoren grafiti bat egin dute bere sortetxearen atarian
Auzotar batzuentzat artelana da, beste batzuentzat aldiz zikinkeria eta errespetu falta. Bilboko Udalak sentitzen du gertatutakoa, baina azpimarratu du eraikina pribatua dela.
2019/10/11 - 23:23
Begoñako Amari omenaldia egiteko 'Salbea' abestu diote
Begoñako Ama birjinaren eguna da gaur. Bizkaiko patroia eta txikiteroena da. Zazpi kaleetan txikiteroek Amatxu Begoñari abestu diote.
2019/08/21 - 11:57
Gizon batek Bilboko itsasadarrera bota du bere burua identifikatua ez izateko
Udaltzainek beste bi gizon atxilotu dituzte Mesedeetako zubitik gertu gaur goizean izandako borroka baten ostean.
2019/08/08 - 22:49
Bilboko denden historia eta bitxikeriak ezagutzeko, ibilaldi bat antolatu dute
Bertako denden historia eta bitxikeriak ezagutzeko antolatutako ibilaldi batean izan gara. Helburua, dendarien lana nabarmentzea da eta saltokiei buruz gehiago jakitea.
2019/07/03 - 13:15
Bilbon ekainaren 26tik falta den 85 urteko gizonaren bila jarraitzen dute
Bilaketa taldeek Errekalde, San Inazio, Santutxu, Txurdinaga eta Miribilla arakatu dituzte, eta Zazpikaleetan eta Abusun ari dira orain haren bila.
2019/06/15 - 00:35
719 urte bete ditu Bilbok, eta Gau Zuriarekin ospatuko du urteurrena
Aurten, besteak beste, dragoi erraldoi batek zeharkatuko du itsasadarra.
2019/06/06 - 21:26
Ehunka pertsona txandakatu dira Anjel Lertxundiren 'Otto Pette' eleberria irakurtzeko
Eleberriaren egileak berak irakurraldi jarraituari hasiera eman dio, ondoren, besteak beste, Bingen Zupiriak, Maite Salutregik eta Andres Urrutiak hartu diote lekukoa.
2019/04/06 - 12:43
Gazte bat labankatu dute Bilbon, Gorte kalean, aurrez lapurreta egin eta gero
09:30ak baino lehentxeago izan da erasoa. Lau gazte atxilotu dituzte lapurretarekin lotuta, eta horietako batek egin ote dion geroko erasoa ikertzen ari da Bilboko Udaltzaingoa.
2019/02/10 - 12:44
Sei gazte atxilotu dituzte, hiru adin-txikiko, bikote bati eraso egiteagatik Bilbon
Bikoteari eraso egin eta hautsitako botila batekin mehatxu egin zieten lapurtzeko. Emakumea zauritu egin zuten eta Basurtoko Ospitalean artatu behar izan dute.
2019/02/08 - 10:46
Bilboko tranbiak eta butano-botilak zeramatzan kamioi batek talka egin dute
Erribera kalean izan da istripua, baina inguruko kaleetako trafikoa ordu erdiz izan dute itxita. Ez da inor zauritu.
2019/02/04 - 19:02
Beste urte batez, Bilboko suhiltzaileek Santa Agedari koplak abestu dizkiote
Uniformea soinean, baina ofizioz aldatuta gaur kantu kantari ibili dira Bilboko Alde Zaharreko kaleetatik. Udaletxean amaitu dute gaurko saioa.
2019/01/13 - 16:59
Pertsona bat eraman dute Basurtoko ospitalera, gas ihesagatik intoxikatuta
Bilboko Alde Zaharreko Belostikale kalean izan da gertaera 14:00ak aldera. Emakume bat da intoxikatua.
2019/01/12 - 20:13
Neguko Loteriak 22 milioi eurotik gora utzi ditu Basaurin eta Bilbon
Basauriko Zubi Ondo tabernari egokitu zaio 71.109 zenbakiarentzat izan den lehen sariaren zati gehiena. Hainbat dezimo eta 15 milioi irabazi dituen txartela saldu dute Tenderia kaleko administrazioan.
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2018/10/21 - 18:31
Emakumeak jazartzen dituzten adin txikikoen presentzia salatu dute Bilbon
San Frantzisko auzoko bizilagun talde batek salatu du adin txikiko mutil talde batek kola esnifatu, emakumeak jazarri, oinezkoei lapurtu eta droga saltzen dutela "inpunitate osoz".