Bilboko Tabernariak: "Gaizkileak izango bagina bezala tratatzen gaituzte"
Bilboko Tabernariak elkartean bilduta dauden Bilboko Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko ostalariek ohartarazi dutenez, Bizkaiko hiriburuko auzo horietako ostalaritza eta merkataritza txikia "hil egingo dira", Udalaren laguntzarik ez badute jasotzen eta jarraitzen badute lan egiten "% 20an, baina zergen % 100 ordaintzen". Esan dutenez, "gaizkileak izango bagina bezala" tratatzen dituzte.
Bilboko Alde Zaharreko, Bilbo Zaharreko, Santutxuko eta Atxuriko 60 bat establezimenduko ordezkariek elkarretaratzea egin dute, astearte honetan, Udaletxearen aurrean, eskatzeko Udalari "pixka bat amore eman dezala", eta ostalariei eta merkataritza txikiari laguntzak eman diezazkien: "Bestela, hil egingo gara".
Ihintza Torres Bilboko Tabernariak elkarteko bozeramaileak salatu duenez, ostalariak "gaizkiletzat" jotzen dituzte, eta COVID-19aren hedapenaren errua beraiek dutela uste dute askok; hala ere, Torresen esanetan, "beti eusten diegu segurtasun-tarteei, jendea ez kutsatzeko; ezta gu ere, kaltetuenak izan gaitezkeelako".
Tabernen aurkako Udaltzaingoaren "presioa" ere gaitzetsi du Torresek; "osasun-arloaz gain", tabernetako arduradunek jendea kontrolatu behar dute, "segurtasun-tarteari eusteko". Ziurtatu duenez, langileak "normala ez den estresa" ari dira pairatzen.
"Ez dakit nola jarraitu ahalko dugun egoera honetan", esan du, eta eskaria egin dio Bilboko Udalari "pixka bat amore emateko, eta laguntzak emateko; seme-alabak ditugun familiak gara, eta bizitzeko lan egiten dugu. Ez gara delitugileak".
"Udalak ez digu laguntzarik eman"
Salatu dutenez, Udalak "ez digu laguntzarik eman, eta soilik murriztapenak ezartzen dizkigu; adibidez, terrazetan, nahiz eta jendea, kanpoaldean, barnealdean baino askoz ere ziurrago dagoen". "Osasuna da lehentasuna", esan du Torresek, eta gogora ekarri du ostalaritza-lokalek ordutegiak murriztu dituztela, gero eta gehiago: "COVID gaitza, aldiz, gero eta hedatuago dago; beraz, beste lan batzuetan begiratu beharko lukete, bai eta garraiobideetan ere, hondartzetara guztiz beteta joaten baitira".
Torresek esan du Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko ostalarien % 90ek ez dutela laguntzarik jaso, eta, berretsi duenez, "laguntzen ez badigute, oso txarto dugu". Hala, salatu dutenez, martxoan eta apirilean, negozioak itxita zeudenean, zaborraren eta uraren tasak ordaindu zituzten, "lanean egongo bagina bezala".
"Zergen % 100 ari gara ordaintzen, eta ez da bideragarria. Ezinezkoa da alokairuei eustea. Negoziatu dugu, eta pixka bat jaitsi digute, baina ez dago soldatetarako, eta ez gara azarora arte iritsiko", esan du, eta gehitu ere gehitu du Aste Nagusia bertan behera uzteak ere eragina izan duela: Askorentzat jaiak ezinbesteak dira, eta negurako gordetzen dugu, bizirauteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.