Behera egin du berriro EAEn atzemandako positibo kopuruak: 321 kasu; 185 Bizkaian
EAEn, 321 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 51 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bost pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 185 Bizkaian atzeman dituzte, 53 Gipuzkoan eta 72 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 11 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, gaitza atzemateko 5.636 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Andoain (2), Arrasate (3), Azpeitia (5), Beasain (1), Bergara (2), Deba (1), Donostia (16), Hernani (1), Irun (8), Irura (1), Legazpi (1), Mutriku (1), Oiartzun (2), Ordizia (1), Oñati (1), Pasaia (2), Tolosa (1), Usurbil (1), Zaldibia (1), Zarautz (1) eta Zizurkil (1).
Bizkaian: Abadiño (1), Alonsotegi (1), Zornotza (1), Arrigorriaga (1), Atxondo (1), Barakaldo (12), Barrika (1), Basauri (7), Berango (2), Bermeo (4), Berriz (1), Bilbo (81), Derio (2), Durango (1), Elorrio (1), Erandio (5), Etxebarri (2), Galdakao (2), Gatika (1), Getxo (21), Gorliz (2), Gueñes (1), Igorre (2), Iurreta (1), Leioa (4), Lekeitio (1), Lemoa (1), Markina-Xemein (1), Mungia (2), Muskiz (2), Ondarroa (4), Orozko (1), Portugalete (5), Santurtzi (3), Sestao (2), Sondika (1), Sopela (2), Urduliz (1) eta Trapagaran (1).
Araban: Arraia-Maeztu (1), Aiara (1), Iruña Oka (2), Laudio (3), Oion (3), Gasteiz (51) eta Zuia (11).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 139 emakumeak dira eta 181 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (56 kasu).
Covid-19a duten 34 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 50ek, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 17 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 31 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 33k 50-59 urte bitartean, 31k 60-69 urte bitartean eta beste 69k 70 urtetik gora.
1,16 da gaurko R0 indizea (atzo 1,21 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 17 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
51 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Bestalde, Nafarroan beste 51 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.378 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 45), jarraian Lizarrako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 12), eta, ondoren, Tuterako osasun-eremuan (% 10). Gainerako kasuak (% 33) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 24), eta, jarraian, 45-59 urteko taldea (% 18). Ondoren, 30-44 urte bitarteko adin-tartea dago (% 20) eta 0-14 urte bitartekoa (% 16). Positibo berrien % 16k 60 eta 75 urte bitartean dituzte, eta % 6k, 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 39,7 urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 45 emakumeak dira, eta % 55, gizonezkoak.
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo bost pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.
Bestalde, Nafarroako ospitale-sarean 58 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, horietatik zazpi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste hiru etxean. Gainerakoak, 48 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.
Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.378 PCR proba egin zituzten atzo osasun-sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.315 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 51 kasu atzeman zituzten).
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.