Zazpikaleak Bilbo
2019/01/13 - 16:59
Pertsona bat eraman dute Basurtoko ospitalera, gas ihesagatik intoxikatuta
Bilboko Alde Zaharreko Belostikale kalean izan da gertaera 14:00ak aldera. Emakume bat da intoxikatua.
2019/01/12 - 20:13
Neguko Loteriak 22 milioi eurotik gora utzi ditu Basaurin eta Bilbon
Basauriko Zubi Ondo tabernari egokitu zaio 71.109 zenbakiarentzat izan den lehen sariaren zati gehiena. Hainbat dezimo eta 15 milioi irabazi dituen txartela saldu dute Tenderia kaleko administrazioan.
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2018/10/21 - 18:31
Emakumeak jazartzen dituzten adin txikikoen presentzia salatu dute Bilbon
San Frantzisko auzoko bizilagun talde batek salatu du adin txikiko mutil talde batek kola esnifatu, emakumeak jazarri, oinezkoei lapurtu eta droga saltzen dutela "inpunitate osoz".
2018/09/22 - 14:39
Iruñeko merkatariek gogor kritikatu dute Ikea denda bat irekitzeko plana
Alde Zaharreko eta Zabalguneko merkatariak "harrituta eta minduta" daude Ikeak Iruñerrian denda zabaltzeko daukan asmoarekin eta agintarien jarrerarekin.
2018/08/26 - 15:49
35 urte igaro dira Bilbo lokazpean utzi zuten uholdeak jazo zirenetik
19:00etan egin zuen gainezka itsasadarrak. Areatzan konpartsen txosnak aurretik eraman zituen, eta Zazpi Kaleetan sartu zen ura.
2018/07/13 - 13:43
Txakur-potea 'Belfos y trufas' Bilboko txakurren tabernan
Bereziki txakurrak harremantzeko bada ere, erabateko aukerak eskaintzen dituzte txakurrentzat: haurtzaindegia, gozodenda, pintxoak…
2018/05/12 - 16:19
Garagardo eta gastronomia bila ere datoz Bilbora errugbizaleak
Lanez gainezka bai, baina Bilbo erdialdeko tabernariek ez zuten uste bezain beste saldu.
2018/05/08 - 12:42
Bilboko ostalariek 2 ordu beranduago itxi ahalko dute, errugbiko finalak tarteko
Aldi berean, partidak hasi baino hiru ordu lehenago terrazak erretiratzeko eskatu die Udalak San Mames inguruko ostalariei.
2018/03/05 - 13:26
Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek Segurtasun Ituna sinatu dute
Itunak herritarren segurtasuna lehenesten du eta guztira 35 neurri jasotzen ditu, 2018-2023 Plan Estrategikoaren barruan ere sartuko dituztenak.
2018/02/28 - 21:18
Bilboko elurtea, airetik ikusita
Azken 33 urtean egin duen elurterik handiena izan da gaurkoa. Elurteak Bilboko kaleak zuriz estali ditu eta airetik gozatzeko aukera izan dugu.
2018/02/04 - 21:33
Agate Deunaren omenezko kantak Bilboko txoko guztiak hartu ditu
Makilaz lagunduta, Agate Deunari abestu diote ehunka lagunek Bilboko Alde Zaharretik.
2018/01/25 - 15:22
Metro Bilbaok 88.172.137 bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 1,22 gehiago
Abenduaren 21a, San Tomas eguna, izan zen bidaia gehieneko eguna, eta Aste Nagusiko bigarren larunbata, abuztuaren 26a, berriz, bidaia gehieneko gaua.
2017/12/21 - 12:01
San Tomas Bilbon
Milaka pertsona bilduko dira Bizkaiko hiriburuan neguko lehen azoka handian. Goizean hotza eta zeru oskarbiak izan dituzte lagun herritarrek.
2017/08/29 - 11:58
Beste bi geltoki Bilboko metroan doako WiFiarekin: Abando eta Indautxu
Aste Nagusiko jaiak baliatu dituzte sarea zabaltzeko. Honezkero 12 geltokik eskaintzen dute zerbitzua.
2017/06/17 - 22:37
Hainbat edukiontzi irauli dituzte Bilbon eta su eman diete
Jazoera Bilboko Alde Zaharrean izan da, Unamuno Plazan. Egileek ihes egin dute. Suhiltzaileak eta Ertzaintzako hainbat patruila mobilizatu dituzte.
2017/05/10 - 13:13
Zigorra Bilboko arrandegi bateko 5 langileri, diruaz bidegabe jabetzeagatik
Urtebeteko kartzela zigorra eta 6.300 euroko isuna ezarri die epaileak bost langileri. Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete ebazpenaren aurka.
2017/05/05 - 23:27
Bilbok Maiatzak 2ko Azokaren egun handia hartuko du larunbat honetan
Antolatzaileek egitarau zabala prestatu dute, eta Lamana eta Castillo Jeneralaren kaleak jendez beteko dira egun guztian zehar.
2017/05/05 - 19:18
9.000 euroko zigor eskaera Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultrarentzat
Era berean, 24 hilabetetan futbol zelaietan sartzeko debekua ezartzea proposatu du Lehiaketa Batzordeak. Erasoa apirilaren 27an gertatu zen, Bilboko Plaza Barriko taberna batean.
2017/04/17 - 12:57
Hiru edukiontzi erre dituzte Bilbon
Astebetean 20 bat edukiontzi erre dituzte Bizkaiko hiriburuan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.