Zeanuri
2019/05/22 - 15:50
Kamioilari bat hil da Barazarren, bi kamioik elkar jota
Istripuaren ondorioz, Barazarko igoera erabat itxi dute. Beste gidaria ere zauritu da, baina ez dute zehaztu zaurien larritasun maila.
2019/05/21 - 11:41
Gorbeia mendiko ur-jauzi sekretua
Zeanuriko Uribe auzoan, Gorbeia mendiaren magalean, hainbat ezkutuko ur-jauzi eder daude. Hara iristea ez da erraza, baina paisaia zoragarria da (Patxi Lopez Muñozen irudiak).
2019/01/10 - 20:28
1937an fusilatutako bost milizianoren gorpuzkiak senideei eman dizkie Jaurlaritzak
Altun mendiko basoetan zulatutako lubaki batean fusilatu eta hobiratu zituzten. 2017ko azaroan topatu eta hobitik atera zituzten, 80 urte geroago.
2018/06/18 - 23:04
N-240 errepidea itxita egon da Zeanuri parean, auto-istripu baten ondorioz
Gidari bat harrapatuta geratu da, bi kamioiren eta auto baten arteko istripuan. Suhiltzaileek bertara jo dute -N-240 errepidea- kamioietako baten gidaria ibilgailutik ateratzeko.
2018/02/12 - 15:06
Kamioi batek su hartu du N-240 errepidean, Zeanurin
Ibilgailuaren kabina erre da. Ez da inor zauritu, baina ilarak sortu dira, trafikoa txandaka bideratu behar izan dutelako.
2018/02/01 - 15:18
Aurrera darrai Zeanurin agertutako bost milizianoen identifikazioak
Gogora Institutuak DNA proba egin die hildako milizianoen ustezko senideei, gorpuzkien nortasuna baieztatzeko. Oraindik emaitzak falta badira ere, senideentzat emozioz beteriko unea izan da.
2018/01/31 - 21:48
Zeanurin topatutako gudarien gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari dira
Familiek DNA laginak eman dituzte, Gogora Institutuak eta Aranzadi Elkarteak gudarien nortasunak egiazta ditzaten.
2018/01/30 - 13:54
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote Zeanurin
Antza denez, autobus gidariak bere jarrera aurpegiratu zion gazte bati, eta horrek muturreko bat eman zion. Pesalur enpresako lankideek kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Diputazioaren aurrean.
2017/11/19 - 18:55
Bost dira Zeanurin aurkitutako Gerra Zibileko gudariak
Larunbatean gudari baten gorpuzkiak ateratzera joan zen Aranzadi Elkartea Altunaganara, eta azkenean, hiru pertsonen gorpuzkiak topatu zituzten. Gaur, berriz, beste birenak agertu dira.
2017/11/18 - 17:36
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Zeanurin
Irailaren 15ean aurkitu zituzten gorpuzkiak Euskal Prospekzio Taldeak Altunganan (Dimako Zumeltza mendatearen eta Barazarren artean), ohiko behaketa lanak egiten ari ziren bitartean.
2017/11/18 - 15:08
Gerra Zibileko soldadu baten gorpua atera dute Zeanurin
Lan horietan ari zirela, ordea, beste bi lagunen gorpuak agertu dira. Historiagileen esanetan, 60 hildako baino gehiago egon ziren Barazar eta Zumeltza mendateetako inguru estrategiko horretan.
2017/10/24 - 00:45
Kamioilari bat zauritu da Barazarren, kamioia iraulita
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, kamioia bidetik atera eta irauli egin da. Gidaria harrapatuta gelditu da, eta, suhiltzaileek erreskatatutakoan, Santiago ospitalera eraman dute.
2016/06/18 - 14:15
6 lagun zauritu dira Zeanurin, hiru autoren artean izandako istripuan
Ibilgailuetan harrapatuta gelditu diren hiru lagun atera behar izan dituzte suhiltzaileek. Azkenean, bost zauritu ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.
2016/06/16 - 19:16
Arratiatik Urkiolarako errogatiba ekainaren 18an egingo da
Bi irteera egongo dira oinezko errogatiba egiten dutenentzat. Lehenengoa Dimako plazan izango da, eta, bestea, Zeanuriko plazan.
2015/09/09 - 17:38
Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi du Ordiziako gazta txapelketa
Jon Etxebarria da bertako jabea. Catalana Occidentek erosi du Ipiñabururen gazta erdia, 7.600 euroan.
2015/08/20 - 11:31
N-240 errepidea ireki dute Zeanurin, lau orduz itxita egon ondoren
Errepidea bi noranzkoetan itxi dute goizeko 7:00etan, kamioi batek isuri omen duen erregaia garbitu bitartean.
2013/10/02 - 17:10
Zuhaitzetan lo egiteko aukera izango da laster Zeanurin
Gau bakoitzeko egonaldia 150 euro eta 300 euro artean kostatuko da. Argirik eta urik barik, baina erosotasun guztiekin.
2013/05/05 - 19:04
Erroten ibilbidea zabaldu dute Zeanurin
600 ibiltari elkartu dira 18 kilometroko ibilbidean, herriko hainbat errota bisitatzeko. Horietako batzuk oso txukun berritu dituzte, eta orain museoak dirudite.
2013/03/17 - 18:10
Mendizale bat zauritu da Gorbea inguruan
Mendizalea erori egin da eta hankan mina hartu du. Ondorioz, Ertzaintzak erreskatatu behar izan du eta ospitalera eraman dute.
2013/02/14 - 17:30
Luizi batek Zeanuriko zazpi baserri inkomunikatuta utzi ditu
Ostiralean hasi ziren lehen arazoak, baina asteartean lurrak ezin izan zion euri-jasari eutsi. Bidea garbitzen ari dira jada, baina adi egon beharko dute beste lur-jausirik ez egoteko.