Zerga politika
2022/07/21 - 10:09
Bere kontura ari diren langileek irabazi errealen arabera kotizatuko dute 2023tik aurrera Estatu espainiarrean
Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren erreforma adostu dute autonomoen elkarteek eta Gizarte Segurantza Ministerioak, eta kuota sistema berria ezarri da. Besteak beste, 2025ean, hilean 670 euro baino gutxiago irabazten duten langileen gutxieneko kuota 200 eurora jaitsiko da.
2022/07/19 - 19:57
Espainiako Gobernua eta autonomoen elkarteak, diru-sarreren kotizaziorako akordioa ixteko zorian
"Zintzilik geratzen diren" gauzatxo batzuen faltan, kotizazio sistema berriko akordioak 15 tarte aurreikusiko ditu, 200 euroko gutxieneko kuotarekin eta hilean 590 euroko maximoarekin, 2025ean.
2022/07/12 - 17:06
Sanchezek zerga bereziak iragarri ditu enpresa energetikoei eta bankuei zuzenduta
Gainera, RENFEko abonu guztien % 100 finantzatuko duela iragarri du. Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, "Espainiaren gaurko erronka nagusia inflazioa da".
2022/07/12 - 16:16
Zerga berriak iragarri ditu Pedro Sanchezek enpresa elektrikoentzat eta bankuentzat
Horrez gain, garraio publikoaren gainean hobariak iragarri ditu Espainiako presidenteak. Baita beka gehiago hezkuntzan eta 12.000 etxebizitza publikoren eraikuntza.
2022/07/12 - 15:37
Sanchezek aldi baterako bi zerga iragarri ditu enpresa energetikoei eta bankuei zuzenduta
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak nazioaren egoerari buruzko eztabaidan iragarri duenez, finantza-erakundeei eta energia-konpainia handiei aldi baterako bi zerga berri onartuko zaizkie, bi urtean 7.000 milioi euro inguru biltzeko.
2022/06/30 - 23:19
Feijook esan du industria indarra galtzen ari dela Euskadin, eta zergak jaisteko eskatu dio Jaurlaritzari
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak euskal enpresariek antolatutako jardunaldi batean parte hartu du eguerdian Getxon, eta arratsaldean Euskadiko PPren zuzendaritzarekin bildu da.
2022/06/22 - 17:56
Argindarraren BEZaren jaitsierak ia 5 euroko aurrezpena ekarriko du, batez beste, hileroko fakturan
Erregaien prezioari dagokionez, bestalde, garraiolariek erregaien igoerari aurre egiteko hainbat neurri hartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
2022/06/22 - 17:52
Argindarraren BEZa % 5era murriztu du Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek Diputatuen Kongresuan aurreratu duenez, larunbateko Ministroen Kontseiluan argiaren BEZa % 10etik % 5era jaitsiko dute, "familiei laguntzeko". Maltarekin batera, Europar Batasuneko BEZik merkeena izango da, beraz.
2022/06/08 - 08:51
Espainiako Kongresuak atzera bota du fortuna handiei zerga bat jartzeko egindako lege-proposamena
Unidas Podemosek aurkeztutako lege-proposamenaren kontra bozkatu dute PSOE, PP, Vox, Cs, EAJ eta PDeCAT alderdiek. EH Bilduk, CUPek, BNGk, Compromisek eta ERCk, ostera, alde.
2022/05/31 - 15:52
Gipuzkoa Merkatariak: "TicketBai sistema tokiko merkataritza digitalizatzeko aukera bat da"
Gipuzkoako Merkatarien Federazioko presidenteak azaldu duenez, "saltoki batzuk TicketBai erabiltzen ari dira jada, beste batzuk prest daude eta gainerakoak azaroaren 1a baino lehen sisteman sartzeko zain daude".
2022/05/30 - 22:36
Gipuzkoako merkatari txikiek protesta egin dute 'Ticket Bai, horrela ez' lelopean
Gipuzkoako Aldundiak sistema ezartzeko erabilitako moduak kritikatu dituzte. Salatu dutenez, dendari txikiek ezin dute gastu erantsi hau zamaratu. Laguntzak ez direla nahikoak, ez dutela formakuntzarik eta jarri dieten egutegia onartezina dela esan dute.
2022/05/27 - 20:57
Euskadiko PPk enpresei zergak jaistea eta burokrazia kentzea eskatu du
Euskadiko PPk enpresei zergak jaistea eta burokrazia kentzea eskatu du beste behin. Carlos Iturgaizek dio ezinbesteko neurria dela euskal industriak lehiakortasunari eusteko.
2022/05/27 - 18:09
Arabak abenduaren 1era arte luzatu du TicketBain sartzeko epea
Era berean, Arabako Foru Aldundiak azaldu du 60 urtetik gorako autonomoak sistema ezartzetik salbuetsiko dituela.
2022/04/30 - 15:49
EH Bildurentzat premiazkoa da euskal fiskalitate "progresiboago eta bidezkoago bat"
Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, fiskalitate hori "ezinbesteko tresna" da trantsizio ekologikorako, soldata-arrakalarako eta gizartearen kolektibo ahulentzako neurriak abiatzeko.
2022/04/24 - 20:03
Iturgaizek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "familia eta enpresariei pultsurik ez egiteko" eta zergak jaisteko
Euskadiko PPko liderrak salatu du "derrigorrezko nazionalismoa sektoreak sunsitzera eta konponbiderik ez bilatzera" eramaten ari dela.
2022/04/20 - 16:55
40.000 eurotik beherako diru sarrera dutenentzat zergak jaistea proposatu du Alberto Nuñez Feijook
PPko presidenteak bere plan ekonomikoa aurkeztu du. Besteak beste, zergak jaisteko, errenta aitorpena egin behar ez dutenei 300 euro arteko zuzeneko laguntza ematea proposatu du, eta 40.000 eurotik beherako diru sarrera dutenei errenta zerga jaistea. Plana ostiralean bidaliko du Moncloara.
2022/04/14 - 13:03
Garrido: "Zerga sistema progresiboagoa eta bidezkoagoa izan behar da, gehien dutenek gehiago ordain dezaten"
Podemos Euskadiko koordinatzaile ez ezik, Unidas Podemoseko diputatua ere badenak soldatak, pentsioak eta eroshalmena blindatzearen alde hitz egin du.
2022/04/13 - 15:13
Gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko neurri fiskalak onartu ditu Nafarroako Gobernuak
Zerga batzuk ordaintzeko epea atzeratu ditu Foru Gobernuak, eta energia berriztagarrien instalazioak baimentzeko izapideak arindu ditu.
2022/04/12 - 15:31
Bizkaiak soberakinetako 270 milioi bideratuko ditu Metroa Galdakaora heltzeko eta Artatza estaltzeko
Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri duenez, iazko gerakin horietako beste 150 milioi euro gordeko dituzte Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko egitasmo bereziren bat egin beharko balitz.
2022/04/09 - 14:34
Eusko Legebiltzarrak onartutako ia 200 milioi euroko neurri sortaren alde egin dute EAJk eta PSEk
Oposizioko blokearen arabera, ezinbestekoak dira egiturazko neurriak. EH Bildu oso kritiko agertu da laguntzekin, eta Elkarrekin Podemos-IU eta PP-Cs taldeak bat etorri dira horietako batzuekin.