Zerga politika
2021/11/10 - 10:09
Pedro Azpiazu: "Euskadiko fiskalitate maila ona da eta enpresen jarduera bultzatu egiten du"
Aurreikuspen ekonomikoei buruz moderatuki baikor mintzatu da. Energiaren garestitzeak edota hornigaien krisiak ezjakintasunak eta zalantzak dakartzala esan du baina "aldaketa txikia" izango dela, nolanahi ere: "Ez gaitezen tremenditak izan".
2021/11/10 - 09:25
Inbertsioak eta talentua erakartzeko fiskalki erakargarriagoa izan behar dela Euskadi diote enpresariek
Euskadi ez da erakargarria inbertsoreentzat euskal enpresarien ustez. Hemengo fiskalitatea oztopoa da euren esanetan. Madrilgo zerga eredua, berriz, abantaila.
2021/11/09 - 14:37
LABentzat kotizazio sozialen igoera ez da nahikoa baina "norabide onean joan daiteke"
LABek ez du ordezkaririk elkarrizketa sozialerako mahaian, baina "eragiten" saiatuko da, PSOEri eta Podemosi gutunak bidalita. Halaber, EAJri eta EH Bilduri eskatu die botoak "Euskal Herriko langileen zerbitzura" jar ditzatela.
2021/11/08 - 17:59
Foru administrazioak Konstituzionalak plusbalioaren zergaren gainean igorritako sententzia aztertzen ari dira
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru ogasunak Auzitegi Konstituzionalaren epaia aztertzen ari dira zerga hori arautzen duten foru arauei zein neurritan eragiten dieten zehazteko. Donostiak eta Bilbaok likidazioak bertan behera uztea erabaki dute.
2021/11/08 - 16:40
Ministroen Kontseiluak gainbalioaren zerga berria onartu du, Konstituzionalaren epaiari egokituta
Auzitegi Konstituzionalak urriaren 26an atzera bota zuen zergaren kalkulu metodoa bera, kalkulu horren araberako emaitzak "nabarmen" aldentzen direlako higiezinen merkatuko balio errealetatik. Orain, bi kalkulu metodoren artean ondoen datorkiona hautatu ahal izango du zergadunak.
2021/11/08 - 15:35
Aldaketak egin bitartean hainbat udalek plusbalio zerga etetea erabaki dute
EAEn pluspalioaren zerga ordaintzeko erabiltzen den formula Espainian auzitegiak atzera botatako berbera da. Horregatik, udal batzuek zerga hori ez kobratzea erabaki dute.
2021/11/05 - 19:34
Lehendakariak "dumping fiskala" egitea egotzi dio Madrilgo Erkidegoari
Gainera, kezka agertu du "zenbait erkidego zerga-paradisu" bilakatu litezkeelako. Bere aldetik, Isabel Diaz Ayusok erantzun du "inbidiaz" begiratzen diotela Madrilgo Erkidegoari.
2021/11/03 - 20:55
Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zerga baliogabetu du, "gehiegizkoa" dela ebatzita
Horrez gain, epaiak ez du atzeraeraginik izango eta, beraz, urriaren 26an baino lehen inpugnatutako kasuetan soilik itzuliko dute plusbalioaren dirua.
2021/10/30 - 23:08
Gutxieneko zerga globala, Erromako G20 bileran betetako lehen helburua
G20ko agintariek multinazionalei gutxieneko zerga global berria ezartzea erabaki dute, nazioarteko zerga-sistema orekatzeko helburuarekin.
2021/10/26 - 23:15
Gipuzkoako Aldundiak TicketBAI izeneko sistema sei hilabete atzeratzea erabaki du
Gipuzkoako Foru Aldundiak sistema martxan jartzeko data sei hilabetez atzeratu du, 2022ko uztailaren 1era arte. Merkatariei denbora gehiago eman nahi diete sistema horretara egokitzeko.
2021/10/26 - 18:32
Plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu ditu Auzitegi Konstituzionalak
Udal Ogasuna Arautzeko Legearen 107. artikuluaren hainbat paragrafo baliorik gabe utzi ditu Konstituzioaren aurkakoak direla ebatzita.
2021/10/22 - 11:38
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko uztailera arte atzeratu du TicketBai faktura elektroniko berria
Urtarrilaren 1etik aurrera borondatezkoa izango da eta ez derrigorrezkoa hasiera batean bezala. Araban ere uztailaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da faktura elektronikoko sistema berria. Bizkaian, aldiz, 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
2021/10/15 - 17:40
EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
2021/10/15 - 17:01
Aurtengo diru-bilketa uste baino % 9,3 gehiago izango da, 15.580 milioi
Finantzen Euskal Kontseilua aurtengo zerga bilketaren aurreikuspena eta hurrengo urteko iragarpena aztertzen aritu da. Aurtengo diru bilketa uste baino gehiago igoko da. Kopuru osoa: 15.580 milioi. Uste zena baino, 2021eko aurrekontuetan aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago.
2021/10/04 - 19:49
'Pandora paperen' balizko erantzukizunak ikertuko ditu Espainiako Ogasunak
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak adierazi duenez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak iruzurgile handien ikerketei lehentasuna eman behar die.
2021/07/09 - 22:51
Multinazionalei zuzendutako zerga-sistema adosteko urratsa eman du G20k
Munduko agintariek itun politiko bat egin nahi dute konpainia handiek zergak ez ordaintzeko aukerarik izan ez dezaten eta beren irabaziak paradisu fiskaletara eraman ez ditzaten. Gutxiengo zerga zenbatekoa izango den eztabaidatu behar dute orain.
2021/07/02 - 10:44
Trump Erakundea eta bere finantza arduraduna inputatu dituzte, zerga ihesagatik
Allen Weisselberg konpainiaren finantza arduradunak 40 urte baino gehiago daramatza Trump familiarentzat lanean. AEBko presidente ohia ez dute oraingoz inputatu.
2021/06/05 - 16:22
G7 taldeak % 15eko gutxieneko bazkun-zerga globala ezartzeko akordioa itxi du
Ituna "historikotzat" jo dute protagonistek. Akordioa G20aren eta banku zentraletako gobernadoreen bileran aztertuko dute uztailean, Venezian.
2021/06/04 - 21:10
Multinazionalek zerga gehiago ordaintzeko akordioa lor lezake G7ak
Helburua da enpresa handiek irabaziak lortzen dituzten herrialdeetan ordaindu behar izatea zegak, eta ez egoitza nagusia duten herrialdeetan.
2021/06/03 - 15:36
ELA: "Enpresa handiek zergak ez ordaintzearen konplize dira gobernuak"
ELAk ekitaldia egin du Bilbon, zerga-sistema "justuagoa" aldarrikatzeko. "Euskal Herrian, zenbat eta diru gehiago izan, gutxiago ordaintzen da", kritikatu du Mitxel Lakuntzak.