Zestoa
2017/03/19 - 20:35
Gizon bat hil da Zestoan, erretzen ari zela, bere arropak su hartuta
50 eta 60 urte bitarteko gizonezkoa erretzen ari zen adinekoentzako egoitzaren kanpoaldean, bere arropek su hartu dutenean.
2016/10/09 - 18:39
43 urteko espeleologoa erreskatatu dute Zestoako kobaluzo batetik
Larunbat arratsaldean izan zuen istripua, eta gau osoa harrapatuta egon ostean, igande goizean atera dute.
2016/09/07 - 22:18
Zestoako zezen-plazak 350 urte bete ditu
Zestoako zezen-plazak 350 urte bete ditu. 1666. urtean erosi zioten herriko plaza Iraeta familiari, eta ordutik hona bizirik iraun du tradizioak. Aurten, egitarau berezia prestatu dute.
2016/07/28 - 13:05
Lili Jauregian antzeztutako bisita gidatuak antolatzen dituzte
Andre Madalen pertsonaia historikoaren eskutik, XVII. mendeko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du Zestoako Lili Jauregiak
2016/07/24 - 15:18
Rural Zombies zestoatarra, jaun eta jabe Jazzaldiko agertokian
Boskote gazte hau indartsu agertu da merkatu independentean 'Bat' izenburuko bere lehen LParekin.
2015/09/10 - 12:36
PMMA droga atzeman dute Zestoan
Ertzaintzak berriro ohartarazi du droga mota hori oso toxikoa dela eta heriotza eragin dezakeela. Pilulek Supermanen ‘S’ hizkia dute bi aldeetan grabatuta.
2015/07/18 - 17:28
''Drone batek buruan zauri larriak eragin dizkit''
Inmakulada etxetik atera zen eta kolpe gogor bat jaso zuen. Drone bat zen. 80 puntu baino gehiago eman dizkiote. Dronea baimenik gabe zerabilten Zestoako herrian barrena. Familiak salaketa jarri du.
2015/06/06 - 18:38
Ospakizun eguna Zestoako TS Fundicioneseko langileentzat
Gonvarri konpainiak kitapen prozesuan zegoen enpresa eskuratu du. Lau urtean 120 lagun lanean jartzeko konpromisoa agertu du taldeak.
2015/05/02 - 17:39
500 lagun bildu dira Zestoan yoga praktikatzeko
Yogako 8. Iberiar Topaketa ari dira egiten asteburu honetan, Zestoako bainuetxean. Espainiako eta Portugalgo 500 lagunetik gora ari dira parte hartzen.
2014/11/06 - 13:25
Osinbeltzeko hondakin biltegiari buruzko galdeketa egingo dute Zestoan
Galdeketa 2015. urteko udan egingo dute, legegintzaldi berria hasitakoan.
2014/10/15 - 16:05
Zestoako hondakin biltegiaren proiektua Bruselara eraman du EAJk
'Erabakia baloratzeko' eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa planean egindako aldaketak aztertzeko irekitako ikerketaren berri emateko eskatu dio Izaskun Bilbaok Europako Batzordeari.
2014/10/13 - 19:16
Zestoan jarriko du Diputazioak Gipuzkoako bizigabeen zabortegia
Biltegian "kiratsik gabeko eta ingurumenari kalterik egingo ez dion" materiala jasoko dute eta "lurraldean zabalik dauden beste hiru zabortegiak ixtea" ahalbidetuko du.
2014/06/12 - 13:37
Bost pertsona zigortuta, Zestoan hildako langilearen istripuagatik
2006ko apirilaren 11n hil zen, 1.110 kiloko hodi bat zeramala ibilgailua irauli eta azpian harrapatuta.
2014/05/06 - 13:16
'Oso larri' daude Zestoako galdategian zauritutako langileak
Bi langileak Gurutzetako Ospitalean daude. Bien bitartean, beste lankide bat Donostia Ospitalean artatu dute, eta "egonkor" dago.
2014/05/05 - 19:57
Zestoako galdategian zauritutako bi langile, oso larri
Bi langileak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Bien bitartean, beste lankide bat larri Donostiako ospitalean artatu dute. Dagoeneko 10 langilek medikuen alta jaso dute.
2014/05/05 - 13:19
Hiru behargin zauritu dira Zestoako galdategi batean izandako sutean
Azkola galdategiko hiru langilek erredurak izan dituzte aurpegian eta eskuetan. Beste 11 ospitalean dira, kea arnastegatik.
2014/05/01 - 12:55
Zestoako TS Fundicioneseko langileek itxialdia amaitu dute
Bi egun egin dituzte itxialdian, Zestoako lantegiaren likidazioa salatzeko eta 156 lanpostu suntsituko direla ohartarazteko.
2013/12/11 - 15:44
Martuteneko 15 presok Urolako trenaren geltokia zaharberritu dute
Zestoako bainuetxean, Urolako tren mitikoaren geltokia zaharberritu du Aranzadi Elkarteak esperientzia pilotu bat baliatuta. Martuteneko 15 presok hartu dute parte lanetan.